(H)aizu!

HUrrats
Klika irudian Herri Urrats-erat joaiteko plantan emanak izan diren 41 busen hitzorduak ezagutzeko (5€ joan-jina).

Gaurregun, 34 ikastolek Seaska osatzen dute. Horien artean, batzuk gune egokietan untsa instalatuak dira, beste batzuk leku hertsietan prefabrikatuetan edo batzuk sinpleki, heien arrakastaren biktimak dira.

Orain eraikitzen ari den Bernat Etxepare lizeo berriak 3 kolegioetatik ateratzen diren ikasleen harrera segurtatuko du. Sare profesionalaren idekitezak Seaskaren esparrua zabaltzen du. Bi baxo pro proposatuak izanen dira : salmenta eta SPLV, eta horri esker, bihar euskal herritar gazte formatuak lan munduan sartuko dira.

Lizeo barneko hornidura finantzatzeko kanpainak segitzen du, eta ikasturte bukaera arte sagarrondoak erosten ahal dira.  Horrez gain, lizeoko burasoek kanpaina berri bat abiatu dute: oraindik goiti, lizeoak sare profesionala ideki duelako, aprendizgo tasa eskuratzen ahalko du. Otsailaren 28rako, Iparraldeko enpresa guziek erabaki behar dute tasa hori nori eman. Enpresentzat ez da kostu gehigarria, derrigorrez ordaintzen dute. Esku kolpe izigarria izaten ahal da lizeoaren proiektu pedagogikoak eta materialaren finantzatzeko.

Lizeoko gaur egungo egoitza libratuko da eta datorren ikasturtean, gune honetan Berean, kolegio berri bat kokatuko dugu. Azken urteetan lehen mailan izan den garapenak, orain, bigarren mailan du eragina.

Duela 4 urte Xalbador handitu zen  bainan halere gainezka da. Datorren urtean, Xiberoko eta Baxe Nafarroko ikasleak errezibitzen dituen Manex Erdozainzi Etxart Kolegioan, obrak egin beharko dira ikasle gehiago hartzeko. Ondorioz, Baionako laugarren kolegio horrek hats berri bat emanen du.

Herri Urrats 2016 lizeoaren alde zen, 2017koa ere hala izanen da. Egun hori gero ta arrakastatsuago izan, gero ta gutiago mailegatu beharko du Seaskak.  Maiatzaren 14ko etekinak Bernat Etxepare lizeoaren alde izanen dira, eta urtero bezala, Euskal Herriko biztanleen laguntzari esker, Seaskaren proiektuak beteko dira.

Bernat Etxepare lizeoa 

Lanak 2016ko uztailean hasi ziren eta erran behar da uztailetik orain arte laborariek ur eskasaz sufritu baldin badute, erainkuntza lanetan ari ziren langileek, ordea, baliatu dutela obren ongi aintzinatzeko.  Gaurregun epeetan dira eta dagoeneako eraikin nagusia, barnategia eta jangela xutik dira. Barneko antolaketan ari dira orain langileak: iturgintza, elektrika…

2017ko udan, dei zabala eginen zaie burasoei baita ere lagundu nahi duten guziei gelak horniduretaz betetzeko.

Haizu1

Leloa

Aurtengo edizioaren leloari adiera frango lotzen zaizkio.Lehenik zuzenki lizeoko ikasleekin lotua da. Aspaldidanik bertako ikasleek baxoa haien hizkuntzan pasatzeko borrokan ari dira, baina azterketa hori euskaraz egitea ez da oraino haizu. Horregatik, aurten Herri Urratsek lizeoko ikasleen aldarrikapena berea egiten du, baxoa euskaraz pasatzea haizu izan dadin, eta euskararen ofizialtasuna behingoz  izan dadin HAIZU!Bigarrenik, ofizialtasuna aldarrikatzen dugu, euskaraz bizitzea, zerbitzu publikoak euskaraz izatea, lan munduan euskaraz aritzea Haizu izan dadin. Bistan dena lege batek errextuko lukeela, baina hemengo hautetsiei Aizu ! erran nahi diegu era berean, ez daitezen Pariseren zai egon. Mugi daitezen, Euskal Elkargoak dituen eskumenetan anitz egin baitezake euskararen alde, borondatea politikoa izanez gero. Erabakia heien eskuetan dago, eta ez dira gehiago Paue, Bordale edo Pariseri begira egoten ahal.

Gisa berean ohartarazi behar dugu Herri Urratsek hamarnaka milaka jende biltzen baditu ere, gure beharrak anitz handitu direla eta Herri Urrats baino gehiago behar dugula. Beraz Euskal Elkargoari deia, ikastolen eraikuntzen gaia eskutan har dezan. Azken urteetan hainbat herriko etxe eta herri elkargok lagundu gaituzte ikastolak eraikitzen : azken urtean Donibane Lohizune, Aloze eta Hiriburun bezala. Beraz Euskal Elkargoaren sorrera ezin da aitzakia bat izan gibelerat egiteko. Alderantziz, Euskal Elkargoak 158 herrien indarra eta 300 000 biztanleren oldarra ukanen du, Parisetik ezarri nahi dizkiguten oztopoak saihesteko.

Era berean, lelo honen bidez deia egin nahi dugu, Euskal Herriko hiritar guztiei, euskara Seaskaren aldarrikapen hau sostenga dezaten, dezazuen. Horra zuei guztioi, zuri preseski egiten dizugun deia: AIZU!

Logoa

Aurtengo logoa Bruno Aguerre Euskal artistak proposatzen digu. Sortzez miarriztarra eta adopzioz hendaiarra, Bruno Aguerre performantzien bitartez arte adierazpen desberdinak pinturaren bitartez elkartzeko gaitasuna duen artista plastiko bat dugu.

Lizeo berria auzo popular eta multikultural batean kokatuko denez, Seaskak pentsatu du lizeoko pareta batean aniztasun hori erakutsiko duen fresko handi baten egitea. Ikasleak proiektu horretan integratzea garrantzitsua iduritu baitzaio, eta Bruno Aguerre ezaguna baita performantzia ederrak egiten dituelako, elkarrekin gauzatzea imajinatu du. Helburua da ere auzoko artisten gana joatea, denek elkarrekin auzoan integratuko den marrazki baten egiteko, egunero hortan bizi edo lan egiten dutenen irudikoa izan dadin. Udaberrian, hasiko dira performantziak.

Seaskako proiektu orokorrari koherentzia emateko, eta bere ekintza guzien artean lotura egiteko, berez, Bruno Aguerreri Herri Urratseko logoa eginaraztea pentsatu da.

Emaitza hor duzue: kolore anitzeko esku bat, haizu ez denaren sinbolo eta era berean aniztasunaren eta elkartasunaren ikonoa, denen esku kolpe bat beharrezko izanen baita euskararen egoera zaila Ipar Euskal Herria itzulika dadin.

Bruno Aguerrenen ekarpena :

« Paxkal Indok Bernat Etxepare lizeoarentzat fresko baten proeiktuan parte hartzea proposatu zidan, eta honi lotutako Herri Urratseko logoa egitea eskatu didalarik, berehala Zati3mrekin* Oreretako ikastolarentzat azken herriko pesten kari egindako performantzia bat bururatu zait.

Bidasoa aldeko 30 bat haurrek eta burasoek performantziaren bukaeran parte hartu zuten, eskuaren marka uzteko. Esku bat altxatua deia luzatzeko : ((-))aizu !

Egun hartan egindako afitxa baten xehetasun bat hartu dut eta berriz landu dut logiziel batekin.

Eskuaren marka da gizadiaren lehen adierazpenetariko bat, eta geroztik ainitzetan erabilia izan da. Ematen zaion koloreak sentsu desberdinak har ditzake.

Kolore desberdinetako eskuen pilatzeak ezagutzen ditugun erreferentzia guziak baztertzen ahal ditu,  aniztasuna eta ugaritasuna gogora ekarriz.

Irudi horretan ikusten dut ere “check”en ideia, bi lagunen artean eskua elgar jotzen dutelarik agurtzeko edo kidetasuna adierazteko.

Labur biltzeko, logoak, bere orokortasunean elkarretaratzera, gure desberdintasunen gainetik elkartzera deitzen gaitu, eskuz esku, belaunaldi guzien arteko kate batean.

*Zati3m artistez osatu den talde bat da : Jean Marie Le Bris gitarista, Olivier Mahu basista eta nihaur margolaria. 2016ko udaberritik, performantziak/kontzertuak proposatzen ditugu, aldi oro artista solista gonbidatua da : biolina jolea, saxofonista… »

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).