“Haizearen indarra baliatu kontrakoa izan ala aldekoa”

Mikel Hiribarren, Itsasuko auzapez abertzalea, 60 urte Itsasuko Agiria eta gero Aberri Egunean hitza hartzen.


Mikel Hiribarren-en hitzaldia

Ongi etorri Itsasuko herri huntarat. Plazatik plazara gabiltza igande goiz huntan, Herriko Plazatik Elizaldeko plazarat. Holakoa da gure herria, plaza bezainbat ostatu, eta auzo bezainbat plaza. Denak elkargune, denak bizileku.

Herriko plaza erabiltzerik ez zuketen eskatu Itsasun 1963ko lehen aberri egunaren antolatzaileek. Militar ohia zen orduko auzapeza, eta nork daki zerk ekarria zuen gure herrirat. Aljeriako gudu bortitz hartarik itzuli berriak ziren azken gudariak. “Frantses eginak gira joan den aspaldian” zion Xalbadorrek bere bertsoan.

Euskaraz bizi zen herrialde hunek egunerokoari buru egiten bazuen hainbat lan. Bazoatzin lanketa hemendik urrun emazte eta gizon gazteak, garapen ekonomikoak hobeak ziren eskualdetarat. Odol husten ari zen bereziki Iparralde barnealde hau gehiena. Gure mendien gibeleko Baztan eremutik, Iruñean behera, Arabako Gasteizen barna, Bizkaitik Donostiarat, Frankoren diktaduraren lege bakarra zen, herri nortasun guzia ito larrian zeukala.

Lur hau Euskal Herria da

Elizaldea ostatuko baratze huntan bildu ziren pazko astelehenez iparraldeko lehen aberri eguna ospatzeko. “Euskaldunak gira gu eta lur hau Euskal Herria da, bere zazpi lurralde eta hizkuntza bakarrarekin.

Kontzientzia berezia eta ausardia handia beharko ziren euskaltasuna eta abertzalegoa deiadarkatzeko orduko plazetan.

Goretsi nahi ditugu orduko gizarte gakotuan hementxe Itsasun haritzondo gaztea landatzen ausartu zirenak. Galtzamotzetan genbiltzan guhaur orduan eskolako bidean, eta gogoan gelditu zaigu delako haritzondoa Gernikakoaren ezkurretik hazitako landare gaztea omen zela. “Gernikako arbola da guziz bedeinkatua, euskaldunen artean guziz maitatua”.

Haizeak izan ditu alde eta haize asko izan du kontra sei hamarkadaz gure arbolak Lapurdiko herri xume huntan bezala Ipar eta Hegoaldeko lurralde gehienetan. Hemen berean, zenbat mehatxu, zenbat mespretxu, zenbat menpekotasun ez ote da jasan eta gainditu behar izan hamarkadaz hamarkada. Gogoratu nahi ditugu ihardukipenean hainbeste lehiatu direnak, negar, odol eta heriotzaraino. Goretsi nahi ditugu hizkuntza, kultura, ekonomia, laborantza ala politikan, hots herrigintzan beren ardurak eraman dituzten emazte eta gizon guziak. Belaontziak itsasoan eramaten diren bezala ibiltzea beste hauturik ez zen, haizearen indarra baliatu kontrakoa izan ala aldekoa, beti gure bidean aitzina jarraitzeko, Euskal Herriaren burujabetza izanik norako portu.

Gaurko desafioak

Harro gira mugimendu abertzalearen berpizkundea hemendik abiatzen ikusteaz. Hor daude betiko desafioak eta gehitu zaizkie desafio berri potoloak.

Euskara atera da etxe barneetako edo auzoen arteko ahozko hizkuntza dialektal hura izatetik, administrazioan edo unibertsitatean erabiltzeko gai den hizkuntza bilakatzerat, baina zer nolako indarra ez da egin behar egunez egun euskaraz bizitzeko, etxetik lantokirat, edo eskolatik saltegirat?

Diruak ere segitu du menperatzen gure jendarte gehiena, jabetza edo ondare pribaturik ez zutenen kalterako. Bizitegien inguruko eztabaida hor daukagu adibiderik gordinena. Herritarren arteko bizimoduetan ere hainbeste ezberdintasun eta zuzengabekeria. Beti bezala batzuen lanak besteenak baino askoz gutiago balio du eta gutartean ere egoera sozial kaxkarrean dabiltzan familiak edo presunak gero eta gehiago ez ote dira?

Mende berriak ekarri dauku sekula baino arduratsuago ibili behar dugula ama lurrarekin berarekin, kapitalismoaren garapen zoroak sekulako nahasi baititu aspalditik ezagutzen ziren oreka gehienak.

Haizeak ibiliko dira luzaro aldekoak eta kontrakoak: harria ezarri zuten hemen berean haritzondoaren ordeko. Dudarik ez da, erroak eginak ditu lurpean bermatzeko. Eta hemendik sei hamarkadatarat abarrez jantziko da harri enborra, eskainiko dituela ezkurrak, pagotxak, gaztainak eta gereziak.

Elkarlanean, belaunaldiz belaunaldi, arduraz eta ilusioz, eraiki dadila biharko Euskal Herriaren ibilbidea, euskalduna eta burujabea.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).