Gure maisu paregabea

Solidaires, devant la Cathédrale de Bayonne (Photo : Daniel Velez)
Solidaires, devant la Cathédrale de Bayonne (Photo : Daniel Velez)

Daniel Landart

Aita Martzel Etchehandy beneditanoak kontseilaturik, 1964an, joan nintzen Baionan zegoen Euskal Idazkaritza deitu gelara, Jean Etchepare jatsuarraren Mendekoste gereziak eta beste liburua erosi nahiz. Hiru gizon aurkitu nituen kalaka gorrian ari. Literaturaz ote? Ez dut uste… Haietarik bat frantseseraz mintzatu zitzaidan. Luzaz galdezkatu ninduen. Geroago jakin nuen Jacky Abeberry zela (laster Jakes bilakatu zena) Enbata oldearen sortzailetakoa; beste biak ziren: Julen de Madariaga eta Eneko Irigaray, ETAko errefuxiatuak. Hura zen hura, bataioa! Eta handik laster Enbata mugimendu abertzalean sartu nintzen. Ene lehenbiziko “ekintza” kazetaren plegatzea izan zen, harpidedunei igortzeko. Abeberry bera jin zitzaidan bila Mugerreraino, orduan oraino autorik ez bainuen.

Giderrak hartu

Enbatako bilkuretan, Abeberryk maiz errepikatzen zigun: “Euskal Herriko giderrak, guk abertzaleek hartu behar ditugu. Herriaren geroa gure esku dago, bakoitzak gure sailean egitura berriak asmatuz.” Eta bekoz-beko begiratuz erran zidan: “Hi, Daniel, adibidez, teatroan ari haiz… Iparraldeko talde guztien federazio bat egin behar huke“. Proposamena biziki ona kausiturik, berehala aipatu nien ni bezala Enbatakideak eta antzerkilariak ziren Martxalin eta Xalbat Arbelbide Heletarrei eta Pettan Elissalde Irisartarrari. Eta horrelaxe bildu ginen 1966an Heletan, eta ondoko urtean, Antzerkilarien Biltzarra elkartea sortu genuen Baigorrin.

Prest izan

Itxaropen handiak begeneuzkan Franco hiltzean diktatura desargertuko zela, eta gainera Europako mugak irekitzean, gauzak erabat aldatuko zirela. Idealistak ginela? Gure ustez, ez batere. Arrazoinamendu logikoa zitzaigun eta kito. Zin-zinez sinesten genuen gure ametsak, gure esperantzak urte zenbait barne, errealitate bilakatuko zirela. Euskadi libre, Europa Batuan. Guretzat ez zen bestela izaten ahal!

Horregatik, “Egun Handia” jinen zeneko, “prest” izan behar genuen. Gizarte gai ezberdinak aztertzeko, larunbat arratsaldeetan biltzen ginen Enbatako egoitzan. Behin, soldadugoaz mintzatu ginen. Euskadi libre izanen zelarik, soldadugoa atxikiko ote genuen? Garai hartan 18 hilabete irauten zuen Frantzian (Aljeriako gerla denboran 28!). Alde eta kontra zirenen arteko eztabaidak bizpahiru oren iraun zuen.

Jakes Abeberryk sintesia eginez hona proposatu ziguna: “Euskadi librean, soldadugoak urte bateko iraupena ukanen du. Mutilek bezala neska guztiek ere egin beharko dute. Soldadugoaren helburua ez da armen erabiltzen ikastea izanen. Euskal soldadugoak bi ardatz ukanen ditu: linguistikoa eta soziala. Sei hilabetez euskara dakitenek ez dakitenei irakatsiko die, egunero mintza praktikak eginez; beste sei hilabeteak pasako dituzte jende behartsuak laguntzen, hala nola Xuberoko laborariak. Joan beharko dute ere ospitaletara, adinetakoen etxeetara, etabar“.

Adibide honek erakustera ematen digu, sail bakoitzarentzat, aterabide egokia bilatzen zuela.

Beti mugimenduan, beti baikor

Hamar urtez, lehenik hilabetean behin, gero astelehenero, Enbata kazetaren prestatzeko biltzen ginen Jakes Abeberry eta Jean-Louis Davant ideologo suharren inguruan. Garbiki aitortuko dut, Abeberry eleketari aparta baitzen, hari esker bereziki asko ikasi nuela. Ideiak, dozenan hamahiru bazituen eta beti baikorki mintzo zen. Mendiak altxatzeko fedea zeukan Euskal Herrian. Eta mundu guziko berriez jakinean zen, preseski Le Monde egunkaria osoki irakurriz.

Ez, ez zuen beldur izpirik botzaren altxatzeko frantses agintarien aitzinean, ez eta harekin ados ez ziren abertzaleekin… Ameslaria bezain egituratzailea zen, kulturan eta ekonomian frogatu zuen bezala. Berrogeita hamabost urtez xerrenki irakurri ditut haren artikulu mamitsuak, niretzat zinezko hazkurriak zirenak.

Euskal Herriaren alde, hainbeste guduka erabili ondoan, bakean dagoela Jakes Abeberry gure maisu paregabea.

Enbataren zirimolan liburutik (Elkar, 2013) 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).