Guggenheim Urdaibai Stop plataforma: «Herriak irabazi du»

Klika irudian, bideoa ikusteko.

Guggenheim Urdaibai proiektua «behin betiko» lurperatu dute museoko patronatukideek!

Murueta ontziolako lurzorua erabiltzeko modua emango lukeen korapilo legalak eragin du behin betiko erabakia. Patronatukideek adierazi dute aho batez harturiko erabakia izan dela.

Gaur, argi eta garbi adierazi nahi dugu: herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea. Garaipen hau hainbat eta hainbat lagunek egindako lan etengabearen ondorioa da. Borrokak merezi du!!!!

Jakitun gara hau ez dela hemen amaitzen. Gure ingurunea eta gure eskualdearenetorkizuna defendatzeko lanak ez du amaierarik. Gu ez gara naturaren jabe, gunaturaren parte gara. Eta gure betebeharra da jasotakoa zaindu, babestu eta hobetzea, eta ziurtatzea etorkizuneko belaunaldiek ere bizirik eta osasuntsu jasoko dutela. Guk horretanjarraituko dugu.

Halaber, gure erakundeei eskatzen diegu Busturialdeko egoera sozioekonomikoahobetzeko proiektu serio, bideragarri eta eragingarriak abian jartzea eta horretan inbertitzea,eskualdeko agente sozialen iritzia kontuan hartuta.

Orain, baina, ospakizunerako garaia da. Eta horretarako gonbidapena egiten dizuegu:otsailaren 7an, Gernikan batuko gara. Lorpen handi hau jai-giroan ospatuko dugu; eta,horrekin batera, Urdaibairen aldeko konpromisoa berretsiko dugu. Beraz, gorde eguna:otsailaren 7an, erdu denok Gernikara, erdu denok ospakizunera. Eta aldarrikatu dezagun,argi eta ozen, gizarte antolatua erakundeen eta agintarien burugabekeriei aurre egiteko gaidela.

Elkarrekin irabazi dugu, eta elkarrekin ospatuko dugu

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude