Gu ere hor

“IESUS CHRIST GURE IAUNAREN TESTAMENTU BERRIA” Rochellan editatua; Pierre Hautin-ek, 1571 – Joanes Leizarraga (1506-1601)

« Tourreko » lehen hiru etapen irudiekargi utzi dute euskaldungoaren indarra Bizkaian eta Gipuzkoan, baita hein batean Lapurdin ere.
Frantses kazetariek ongi aipatu dute, beraz atsegin hartu dugu.

Haatik aldi bat gehiago deitoratu behar dut nola euskaldungoaren gaia osoki beretzen duen mendebaldeko Erkide autonomoak, bera Euskal Herri osoa balitz bezala, Iparraldea eta Nafarroa Garaia ezabatuz. Euskal Herriaren erdal izena telebistako leihotik etengabe ikusi dut hiru Baskongadek elkarrekin osatzen duten mapari lotua, hiruki txiki horrek herrialde guzia irentsiz. Bakoitza borrokara doa bere armekin. Nireak ez dira hainbat  politikakoak, literaturan gustuanago nabil, eta hortik ariko natzaie mendebaldeko buruzagiei baita beste mota guzietako arduradunei deika ere, beste bi eskualdeetako euskaldunei zor dutenaz oroitu daitezen.

Euskal literatura Nafarroan sortu zen, bereziki Akitaniako partean, eta goizik hasi, XVI. mendean, Etxepare eta Leizarragarekin, ondokoan Axularrek eta ingurukoek segida hartuz Lapurdin, Oihenarteke ta Belapeirek Zuberoan.

Gipuzkoa eta Bizkaia mende pare bat berantago hasiko dira. Halere lapurterak goiko aulkian iraunen du luzaz beste euskalkien gainetik, nahiz Lapurdiko letrek ozka bat behera egin zuten XVIII.mendean, ekonomiarekin batera, Ternuako arrantza tokiak galdu ondoren.

Gaur lapurterak eremua zinez murriztua du, batetik frantsesaren tsunamiak itoa, bestetik behenafarrerak Iparraldeko euskaran hartu berri duen gaintasunak zokoratua.

Haatik euskara batua Lapurdin sortu zitzaigun, zehazkiago Baionako Biltzarrean,1964ko udan. Hori ere oroitarazi nahi diet mendebaldeko haurride handiago baina gazteagoei.

Nafarroatik hasi naiz, Nafarroarekin bukatuko dut. Gure literaturari hasiera emanik hain distiranki, gero zinez behera egin zuen sail horretan. Berriki arte Nafarroa Beherean ez zen hainbat idatzi tokiko euskalkietan, lapurtera baitzen latinarekin batera Eliza katolikoaren hizkera Zuberoako mugaraino.

Nafarroa Garaian, Ximeno Xuriok dioskunez, XVII. mendean euskara hizkuntza nazionala zen (Navarra, Historia del Euskera, 103. or.). Idazlerik bazuen, baina ez hainbat nabarmendu zenik. XVIII. mendean beheraka hasi zen Espainiako politikak horretara bultzaturik.

Adibidez 1766an aita Kardaberazen liburu bati Iruñean agertzea debekatu zion gobernuak. Iñigo Loiolakoaren bizitza bat zen, beraz politikoki egokia, haatik euskaraz idatzia, eta hori bekatu mortala zen.

Beraz XIX. mendean euskararen egoera zinez gaizkonduko da hor. Halere izen handi bat agertzen da Iruñerrian, Joakin Lizarraga (1748-1835), Elkanoko erretorea, euskaraz asko idatzi duena Iruñea inguruko euskalkian. Gure garaian Euskaltzaindiak idazkien parte bat argitaratu dio edizio kritiko batean. Mendeko bigarren partean hor dago Arturo Campion sonatua, eta ondokoan ohorea salbatuko dute Iruñeko Irigarai aita-semeek.Errota/gurpilak itzuli handi bat egin du XX. mendean, lehenik Nafarroa Beherean,gaitzeko izen andana ekarriz :Arbelbide biak, Barbier, Jean Etxepare biak, Moulier/Oxobi, Narbaitz biak, Etienne Salaberry, Aintziart, Alfaro, Amestoy, Itxaro Borda, Bordagaray, Aines Dufau, Duny-Pétré, Erdozaintzi-Etxart, Haritschelhar,Landart, Larre, Orpustan, Elena Pagaburu, Pagola, Marikita Tambourin, Thicoipé, Xalbador…antzerki berrian Lucu, Irigoyen anaiak, Pantzo Irigaray…Eta Nafarroa Garaian izen handibatzuk: Epalza, Perurena, Zabaleta…bertsolariak ahantzi gabe.

Zubi luzea ez da eten. Gu ere hor gaude, nafarrak, lapurtarrak, zuberotarrak eta diasporakoak, mendebaldekoak bezain euskaldunak.

Nekez bada nekez, bizi gara, ez gaude geldirik, ez dugu etsituko.Denen beharra badago, inor ez da soberan.Gu abarkatuz, edenez eta kabituz ere, ez zait iduri Euskal Herria behar baino zabalagoa denik.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

One thought on “Gu ere hor

  1. Pingback-a: Gu ere hor

Comments are closed.