Giza eskubideak

Eleanor Roosevelt eta René Cassin
Eleanor Roosevelt eta René Cassin

Duela 70 urte, 1948ko abenduaren hamarrean, Parisko Chaillot jauregian, ONU erakundeko Estatuen gehiengo zabalez bozkatua izan zen “La Déclaration Universelle des Droits de l’- Homme” delakoa, orai emazteen errespetuz erran giniro “des Droits Humains”, hots Giza Eskubideen Aldarri Orokorra.

Zehaztu behar da munduko Estatu subiranoak 58 baizik ez zirela ordu hartan, gaurko kasik berrehunetarik urrun: 48 agertu ziren alde, bi aurka, batetik Hego Afrika, jende zuriak ez zirenen berdintasunik ez baitzuten nahi, bestetik Saoudi Arabia, emakumeen batasunik ezin onartuz. Beste zortzi Estatuk zuri bozkatu zuten: Sobiet Batasuneko hirurek eta haien askaziak ziren Demokrazia popular delakoek; Aldarria indibualistegia zitzaien eta liberalegia: norbanakoaren askatasuna denen gainetik jarriz eskubide kolektibo eta ekonomikoak ez zituen aski kontutan hartzen haien aburuz.

Aldarriaren idazle nagusia René Cassin Baionako semea dugu (1887-1976), zeinen zirriborroa Estatu gutiz gehienek onartu zuten aldaketa txiki zenbaitekin.

Aholkulari eta mugatzaile zuen Eleanor Roosevelt anderea, Estatu Batuetako lehendakari zenaren alarguna. Horrek diplomaziaren beharra adierazten zion, proposamen ausartegiak baztertuz: idazkia Estatuei saldu behar zuten, beraz ezin zituzten gehiegi behartu. Gainera gure baionar handiak eskubideen parean eginbideak ere jarri nahi zituen, baina horiek ere kenarazi zizkion delako andere puxant eta zuhurrak. Beraz ohore Cassin jaunari. Frantziak ospatu zuen Pantheonean sartüz 1987an, sortzeko mendeburuan, eta Sohüta / Sorhoeta herriak 2013an René Cassin trajeriaren arartez.

Baina oroz gainetik aipatu behar dena Aldarria da, betetzetik urrun baitago erresuma gehienetan: aitzitik atzeraka ikus dezakegu heren munduko leku frankotan, baita Europako Estatu batzuetan ere. Ez ditut izendatuko, denen gogoan baitaude. Gainera bazterretan entzuten da, gero eta gehiago, mundu xuriko balio duela, haatik ez hori, beltzaran eta beltzendako.

Astakeria ederra, ez baldin bada zerrikeria! Eskubide politikoak asko aipatzen dira, eta beharrik. Bainea betetzeko zailenak ez ote dira eskubide ekonomikoak? Hori bera froga lezake zubereraz “kasabet holliak” deitzen ditugun frantziar eta waloniar horien olde kexatiak.

Segurki frantsesak plainizale handiak dira, munduko handienak, iduri bailuke denetarik malurusenak direla. Eta biribilguneetan dauden guziak ez dira pobreak. Behin bat entzun dut kurrinkaz, bere emazteak, erizain askea, hiru mila euro baizik ez duela garbi ateratzen hilean; gizon horrek ere lana badu, seguru ez Smic delakoan, bestela erranen zuen. Ofiziale / artesau eta enpresari txiki andana bat ere mintzo da hor. Eskuin muturrak eskua sartzen du tartean, sura ufatuz, gaztain erreak atera nahiz. Baina badakit zinez beharretan daudenak ere badirela ugari edonon, bereziki biribilgunetarik urrun: horiei behar bezala erantzuteak lanak emanen dizkio Macronen aginteari, eta ez gutiago horren tokia har lezakeenari.

Frantziarrak munduko plainizale handienak dira,
iduri bailuke denetarik malurusenak direla.

Orokorki kezkagarri zait Frantzian ere gorantz doan eskuin muturraren eragina, errejimen diktatorialen aldeko irrika eta tirria hedatuz populuan. Badakigu zer beherapena gertatzen ari den mundu zabaleko demokrazietan, bereziki Estatu Batuetan eta Brasilen, Errusian eta Turkian, hurbilago Polonian eta Hungarian, giza eskubideak murriztuz politikan, informazioan, justizian eta kulturan, mirari ekonomiko gezurtiak hitzemanez.

Demokratura” horien biktima handienak dira naski ekologia eta migratzaileak, biak nahi ala ez elkarri lotuak, ezen klimaren berotzeak desertua hedatzen du Afrikan eta Ekialdean, biztanleak trumilka haizatuz Europarantz. Harri batez bi txori, mehatxupean daude bi giza eskubide premiatsuenak: haientzat eguneroko janaria, gure ondokoentzat, hiri handietan bereziki, hatsaren hartzeko eskubidea. “Kasabet holli” askori, ni beldur, bost axola! Batzuei barkatu behar zaie, baita lagundu, hilabete burura ezin helduz ari baitira; baina beste batzuek boterea dute gogoan, eta botere bortitza!

Kontuz eta kasu…

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

One thought on “Giza eskubideak

  1. Hain zuzen ere, gaurko mundu politiko eta soziala gero eta lanjerosagoa bihurtzen da. Terminale klasean (1967 garren urtean) genuen historia liburua nire etxeko liburutegitik atera nuen azken egun hauetan; 1914- 1962 denboraldiaz mintzatzen zaiku eskola liburu hor eta “Dikataturen Aroa” izanburutzat duen kapitulu berezi bat badu, zeinean Hitler Franco eta Mussioliniz mintzatzen zaikun. Tankera bereko denborraldi batera itzuli ginenez kezkaturik nago.

Comments are closed.