Gerlarik ez

GAL-ek (Grupos Antiterroristas de Liberación edo  euskaraz Askapenerako Terrorismoaren aurkako Taldeak) Biarritzen eginiko atentatu bat
GAL-ek (Grupos Antiterroristas de Liberación edo euskaraz Askapenerako Terrorismoaren aurkako Taldeak) Biarritzen eginiko atentatu bat

Ez da duela berrogoi urte egiten zen bezalako gerlaren aurkako artikulu bat gaur datorrena, baizik eta Patrick Dallenes Baionako suprefetak BERRIAn, uztailaren 4 ean egin duen deklarapenari buruzko kritika bat. Prefetaren esanetan bakearen arazoa Espainiako Estatuan daiteke bakarrik, han gerla izan zelako berrogoi ta hamar urtetan zehar, bainan Iparraldean dana “baketsua” izan da. Herri baten suntsitzeko gerlak itxura asko badituela ez daki edo ez du jakin nahi Baionako suprefetak.

Historia modernoari bagagozkiola, Louis XIV erregeak absolutismu hutsan iharduten hasi zuelarik, urratsez urrats aritu zen Frantziako erresuma Iparraldeko Euskal Herria zapaltzen, foruen murriztzen, eta Frantziako Iraultza jakobinistak azken golpea eman zien Iparraldeko erakundeeri. Garai honetatik honera etengabe izan da Euskal Herriko departamentu baten alde eskaera, gobernu guztiek aitzaki faltsuez beti ukatu zutena. Gaur ere errebendikapen hori segitzen ari da, bainan ez jakina edo elkorra egiten du Frantziako gobernuak. Beraz aspalditik irauten du Euskal Herriaren aurkako Parisetik zuzenduriko erakundeen gerla.

Frantziako iraultzatik hasi zen ere gerla kulturala, euskeraz debekatuz; fanatismoaren hizkuntza zelakoan suntsitu beharra zen herriko mintzaira. XIX garren mendean jarraitu zuen gerla kultural horrek, “Frantziaren hizkuntza batasunaren izenean euskara desagertu beharra zela” eta “frantsesa zabaldu behar zela behemailako arrazak zibilizatzeko” lemenpean. XX garren eta XXI garren mendeetan badirau gerla horrek Baionako suprefetak berak Hendaian ikastola berri baten eraikitzea debekatzen duelarik, eta Euskeraren koofizialtasunaren aurka agertzen zaikularik. Beraz itxuraz aldatzen bada ere, gerla kulturalan darrai Frantziak Euskal Herriaren kontra.

Euskal herritarren kontrako erasoak era askotakoak izan dira azken berrehun urteetan. Iraultzaren garaietan Iparraldeko herritar asko herbesteratu zituzten Kaskoinako Landeetako herrietara, eta kaskoinez ordezkatu “Frantzia egiteko” omen. Azkenik ez da Jugoslabia ohian sortu gaur salhatzen den “garbiketa ethnikoa.”
Abertzaletasun modernoa agertu zelarik, ez da sekulan gelditu militanteen kontrako zapalkuntza: Iparraldeko militante baketsuen atxilotzea, Espainia frankistatik ihes egindako lehen ETAkideak herbesteratzea; “terrorismoaren aurkako neurriak” zirela ez bezate esan, 1968 garren urtean baino lehenago ez baitzuen ETAk nihor erahil. Gero izan dira Espainia eta Frantziaren arteko “terrorismoaren aurkako neurriak”; GAL erakunde hiltzailearen bitartez Espainiako Gobernu sozialistak muntaturiko xantaiaren ondorioz Iparraldean zeuden ihesle asko estraditatu du Frantziako Gobernuak, bedi eskuin bedi esker aldekoa.
Ondorioz gezurretan eta hipokrisia hutsean ari zaiku Baionako suprefeta aldarrikatzen duelarik gerlan ez dela Frantzia sekulan Euskal Herriaren aurka ibili. Frantziako Estatuan ehun euskal preso politikarik badaudela ahantzi duke ere.

AHOAN BILORIK GABE:Patrick Dallennes – Bake-prozesua (2.partea)

« Ahoan bilorik gabe » Iparraldeko euskal hedabideek proposatzen dugun hilabeteroko hitzordua da. Herria astekariak, Euskal Irratiak, Hitza Berria egunkariaren Iparraldeko gehigarriak,Kazeta.infok eta Kanaldudek elgarrekin galdezkatu dugu Patrick DALLENNES Baionako Suprefeta oren batez   “Ahoan bilorik gabe”, émission d’actualité proposée par les médias basques d’Iparralde. Invité: le sous-préfet de Bayonne Patrick Dalennes

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).