Geriza soziala behardunentzako ala denentzako?

Geriza SozialaErabaki politiko batzuk justizia sozialaren onetan hartuak dirudite. Hala nola gobernuak berrikitan deliberatu familia laguntzen mozkinaren arabera mugatzea. Altabada, horrelako erabakiak denendako eskubideen berdintasunaren printzipioaren kontra doaz eta fiskalitate progresiboa da behardunen eta aberatsen arteko desoreka zertxobait ezabatzeko bide zuzenena.

Duela zonbait aste frantses gobernamenduak deliberatu du familia laguntzak irabazien araberan modulatzea, erran nahi baitu familia batek 6.000€ irabaziz gero, laguntzak erdira jautsiko direla eta 8.000 eurotik goiti, laurdenera. Erabakia justizia sozialeko neurri bat bezala aurkeztua izan da, hots ezkerrekoa eta zuzena.

Alta gatu horrek badu beste buztanik, kasu horretan zuzentasunak berdintasuna kaltetzen baitu eta iritzi kritikoak ezker aldetik ere entzun dira.

Lehenik, erabaki horrek zuzentasunaren aldetik kritikagarria da zeren eta finkatutako 6.000 edota 8.000 euroko mugatik hurbil baina bi aldeetan direnen artean injustizia handia sortzen baitu. Egia da bestalde, gure jendartean zuzentasunaren izenean hainbat laguntza jada, irabazien araberan banatzen direla : behartsuek gehiago jasotzen dute dirudunek
baino. Bainan geriza sozialaren kasuan, sistema unibertsala dugu banaketaren aldetik, kotizazioek sarien proportzioan hornitzen dutelarik.

Berdintasunean oinarritua da, hots denena den eskubide bat bermatzen du, zatiezina eta beraz ez da behardunentzako laguntza.

Irabazien araberako modulazioak logika horrekin hausten du eta politika soziala, karitate publikoa bihurtzeko norabidea hartzen du. Arrunt beste zerbait hots, ondorio larriagoa dakarrena.

Sistema unibertsalaren legitimitatea

Alabainan bide horretatik hasiz gero, geriza soziala baliatzen dutenak eta ordaintzen dutenak ez dira arrunt jende berak izanen, sistemaren iraupena zalantzan jarriz epe ertainean.
Klase ertainek beren kotizazioekin dute hornituko eta behartsuek baliatuko. Aldiz, sistema unibertsalak legitimitate sozial handiago du klase sozial guztietan, denek honen fruituak biltzen baitituzte. Ondorioz sistema hornitzeko kotizazioak, batzuentzat handiak izanik ere, errexkiago onartuak dira. Sistema bermatua da, iraunkorragoa eta berbanaketa funtzionatzen da.

Ikerlariek “berbanaketaren paradoxa” izendatu dute fenomenoa : pobreak guttiago ziblatzen duen sistemak aberastasunen berbanaketa handiagoa segurtatzen du. Alderantziz,  pobreentzako laguntza sozialek irudi negatiboa dute. Jendarteko sektore batzuk estigmatizatuak dira (estereotipoak ez dira urrun : pobre zikin eta alfer horiek !) eta beste sektore batzuek pagatzen dituzte. Kargu bat bezala ikusiak dira eta laguntza urriak bilakatzen dira. Geriza sozialaren unibertsalitatearekin hautsiz gero “pobreen eskubideak” sortzen dira, laster batean “eskubide pobreak” bilakatzen direnak.

Gobernuaren logika beretik segituz eta urrunago joanez, zergatik berdin ordaindu denei, behardun ala dirudun, osasun zerbitzuak? Berdintasuna hautsiz gero argi da ondorioa, zonbait herrialdetan ezagutzen dena : aberatsenek aseguru pribatuak ordaintzen dituzte eta geriza sozial publikoa pobreentzako gelditzen den sistema guztiz ahuldua bilakatzen da. Bi abiadurako jendartearen eredua, bere tentsio sozial guztiak barne ! Eztabaida berdintsua emaiten da zerbitzu publiko batzuen doakotasunaren inguruan. Pobreentzat soilik izan behar delako ideia frango zabaldua da. Bainan kasu horretan, zerbitzu publikoa sistemaren biktimak direnentzako karitatea bezalako zerbait bilakatzen da, berdintasuna eta herritartasuna sustatu ordez. Alde batetik kalitate guttiko zerbitzuak (eskolak, garraioak…) pobreentzat dohainik eta aberatsagoentzat ordaintzen diren kalitatezko zerbitzuak.

Gobernuaren logika beretik segituz
eta urrunago joanez, zergatik berdin ordaindu denei,
behardun ala dirudun, osasun zerbitzuak ?
Berdintasuna hautsiz gero argi da ondorioa:
aberatsenek aseguru pribatuak ordaintzen dituzte
eta geriza sozial publikoa pobreentzako
gelditzen den sistema guztiz ahulduabilakatzen da.

Jendarte eredua jokoan

Beraz ageri da eztabaida horien gibelean, jendarte eredua dela jokoan. Denentzako eskubideek berdintasun printzipioa segurtatzen dute eta horretarako atxiki eta defenditu behar dira. Aberastasunen berbanakata politika fiskalaren bitartez egin behar da, zerga sistema progresiboa indartuz eta iruzur fiskalaren kontra neurri zorrotzak hartuz (Frantziako Kontuen gortearen araberan enpresek ordaindutako kotizazioen aldetik 20/25 miliar eskas dira, geriza sozialeko defizita 15,4 miliarrekoa delarik 2014an). Gobernamendu sozialistak, presidenteak hitz emandako erreforma fiskala ahantzirik eta bere austeritate politikarekin itsuturik (700 milioi aurreztea espero du familia laguntzen modulazioarekin), kolpe larria eman dio bigarren munduko gerlatik landa sortutako geriza sozial sistemari.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).