GAL

GAL

Estatu Batuetako CIA-k berrikitan GAL nola antolatua izan zen ezagutzera eman du. Argitalpenak denek zakitena baieztatu du: garai haietan Madrilen boterean zen PSOEK eta Felipe Gonzalez gobernu buruak sortu eta egituratu zutela mertzenario talde hiltzaile hori ETA kide eta errefuxiatuak hiltzeko. Halaere, baieztapen horrek hautsak harrotu baditu ere, gune ilun asko gelditzen da argitzeko, erantzukizunak zehazki norenak izan ziren jakiteko.

Nork erranen zuen GAL banda terroristari buruzko azkeneko hainbat zehaztapen CIAri esker publiko eginen zirela? Duela gutti alta, hala gertatu da. Jadanik halere GALen iturburu «politikoa» hainbat aldiz frogatua izana zen, bereziki Espainian jujatuak eta «kondenatuak» izan baitziren minixtro bat, estatu idazkari bat, estatu seguritate zerbitzuko zuzendari orokor bat, gobernadore zibil bat, PSEren Bizkaiko idazkari orokor bat eta hainbat polizia. Gai ilun hori beraz berriz argitarat jin zauku CIAren 1984-an idatzitako informe bati esker, hastapen batean «secret defense» sailkatua bainan duela bederatzi urte, arrazoin ezezagun batengatik desailkatua eta ondorioz ipar amerikar agentziaren web orrian agerian dena, xinpleki! Informe hori biziki argigarria da, alabainan. Bertan zehazten da Felipe Gonzalez dela mertzenario taldearen asmatzaile eta sortzaile lehena, legez kanpotik beste «mertzenario» batzu hiltzeko. Ardura hori funtsean jadanik aitortua zuten beren auzian Amedo polizia inspektoreak eta Riardo Garcia Danborenea bizkaiko sozialisten arduradun ohiak, 2019an Espainiako ministro ohiak, Alfonso Guerrak, oraindik sinestsarazi izan nahi bazuen ere GAL izan zela «soilik talde terrorista bat beste talde kriminal bateko kide batzu hil zituena.», argi da ez girela kasu huntan bakarrik gai judizial eta penal arrunt baten aintzinean, bainan erdiz erdi trama politiko huts baten erdi erdian, Espainiako sistema politikoan hainbat ramifikazio eta adar izan dituenak hastapen hastapenetik.

Nor bustia izan zen ez jakin

Demokrazia heldu batean, Ipar Amerikako agentziaren informea publikatu ondoan Espainiako gobernuak beharko zuen bere baitarik esplikazione guziak eman Kongresuan, oposiziotik behartua izan gabe. Aspalditik beharko zen bai Kongresuan eta Senatuan sortu ikertze batzorde bat behingoz eta betiko gerla zikin hortako ardura politiko guziak aitortzeko eta zigortzeko. CIAren informeak dio Felipe Gonzalezek GAL taldearen sortzea erabaki zuela Mitterand frantses presidenteak Ipar Euskal Herriko ETAren “sanktuarioarekin” bukatzea ezin zuelako lortu. Ezintasun politiko bati behar izan zuen erantzun joko demokratikotik arrunt kanpo diren metodo batzurekin, helburu osoki politiko bat lortzeko. Eta lortu zuen ere erdiz erdi!

Urte ainitz iragan dira bainan oraindik ilun gune ainitz gelditzen dira argitzeko 27 euskal herritarren biziarekin bukatu zuen taldearen xehetasun guziak jakiteko. Duda gutti da halere azpimarratzeko gaia osoki seriosa dela eta bere denboran Espainiako sistema politikoaren hainbat arduradun eta instituzio hunki dituela.

Zer gertatu da xuxen eta nor bustia izan da oraindik hainbeste urteren buruan ez argitzeko osoki hostokada ilun hori?

PSOE, PP eta Vox alderdi politikoek beren botzak batu dituzte Kongresuan ikerketa batzorde baten sortzeari kontra egiteko. Pentsa hastapen batean Podemos alderdi ezkertiarra ere printzipioan kontra agertu zen, ondotik bere ikusmoldea arra ikusi bazuen ere.

Irakurketa kritikoaren beharra

Gerla zikin harek errana izan den eta frogatua izan den bezala bi helburu argi zituen. Alde batetik Frantziako presidentearen jarrera aldaraztea eta ETAren kontrako estrategia batera erakartzea. Beste aldetik Iparraldean «aterbetuak» zirenen eremua kolpatzea, informazioa tortura bidez eskuratzea, militante batzu hiltzea eta desagertaraztea. Arrunt inozentea litaike pentsatzea halako izugarrikeriak posible izan zirela goi mailako babesik gabe. Denak orroit gira funtsean kartzelara sartu aintzin zer nolako besarkadak eman zizkien Felipe Gonzalezek bere bi minixtro kondenatueri.

ETAren jardunaren irakurketa kritikoa eta autokritikoa egin behar den molde berdinean, garrantzitsua da Estatu krimen argitu gabeko horiek ere argitzea ofizialki eta zigortzea osoki auzibidez, argitaratuz nork agindu zituen, nork eta nola gauzatu ziren, nork eta nola finantzatuak izan ziren.

ETAren kasuan edota GALen kasuan egiari zor zaio, biktimeri eta haien hurbilekoeri zor zaie, eta GALen kasuan estatuek (Espainiakoak baita Frantziakoak) dute eginbehar hori bete behar, gutieneko sinesgarritasuna eskuratu nahi badute behintzat!

Horregatik garrantzitsua da indarkeria jarduera guziak ikertzea bururaino, aspaldiko kontuak direla azpimarratu gabe behin ta berriz.

Bururaino ikertuz agian froga litaike ere ustelkeriak joa duela monarkia sistema guzia, legezkoak ez ziren egiteko molde batzu babestu direla, finantzatu ere direla droga trafikoaren bidez, nolabait estatuaren babespean antolatu indarkeria «politiko» bat legeztatuz.

Espainiako demokrazia aski heldua ote da hau guzia argitzeko?

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

One thought on “GAL

  1. Pili Zabalak GAL biktima baten arrebak batzorde independente bat eratzen aria da Felipe Gonzalez aparte inbestigatzeko. Nire ustez bide honetatik joan behar da Frantzia eta Espainiako agintariei konfiantzia eman gabe.

Comments are closed.