Frantses unibertsalismoaz

DéclarationDDLH

Frantses pentsakera bat badago, bere ustez unibertsala. Batean hala da, bestean ez hainbeste. Adibidez Descartes baten logika orokorra da, edonon eta edonoiz baliagarria, jakintza berriek eskualde batzuetarik omen gainditua, haatik ez ukatua edo ezabatua. Baina horren izenean frantsesek uste dute logikoak direla, beraz unibertsalak, eta arazo guztiak berehala trenkatzen dituzte Gordiosen korapiloa bezala, axaletiko zentzu on labur bati esker.

Les Français sont de terribles simplificateurs” erran izan du ahantzi dudan frantses idazle batek: hots frantsesak izigarriko sinplifikatzaileak direla. Eredurik hoberena ene ustez Voltaire idazle handia: gaitzeko begia zuen, panorama oso bat berehala menderatzen zuena, klarki argazkitan hartzen eta zehazki agertzen, baina sakonean zer zegoen bilatu gabe.

Historian aurrera eginez, hor dugu Frantziako Iraultzaren bezperan Rivarol kazetariaren idazki famatua, “Discours sur l’universalité de la langue française” delakoa: frantses hizkuntza unibertsala da klarra omen delako, eta garai batean hala gisan erabilia izan zen Europako eta bi Ameriketako eliteen artean. Hori bukatu da, baina beti hor dago frantsesen ustea, hizkuntza unibertsalaren jabe direla, eta beste hizkuntzak oso nekez ikasten dituzte.

1789an, Iraultza hastean, Frantziako Legebiltzar Konstituziogileak bozkatu zuen “Déclaration des droits de l’homme et du citoyen” delako idazkia, hots “Gizonaren eta herritarraren eskubideen aldarria”. Beraz frantsesek uste dute delako eskubideen herrialdea direla, “le pays des droits de l’Homme”. Haatik egiaz aldarriaren herrialdea bada Frantzia, ez da beti eskubide horiena.

1792ko udazkenera sortu zen Frantziako Errepublika, bere hitzetan Errepublika, besterik gabe, beraz bakarra, unibertsala. Gaur frantses batek “La République” aipatzen duelarik, Frantziako Errepublikaz ari da, bakarra balitz bezala, eta hitz horrez Frantzia du aipatzen. Erregetza absolutistaren ondotik etorri zen horren idurira Nazio absolutista, eta laster Errepublika absolutista. Nazioak erregearen tokia hartu zuen, erregearen eskubide guztiekin, eta haietan herritar bakoitzaren gain “le droit de vie et de mort” delakoa, hots bizitzera uzteko edo ez uzteko eskubidea. Berehala Errepublikak Nazioaren lekua hartuko du. Adibidez “Le chant du départ” delakoak hauxe dio, eta ez dago hobeki erraterik:

La République nous appelle
Sachons vaincre ou sachons mourir
Un Français doit vivre pour elle
Pour elle un Français doit mourir.

Absolutismo hori hizkuntza eskubidean ere agertu zen: Errepublikak erregearena hizkuntza bakartzat inposatu zuen eremu osoan, Frantsesa bistan da, haatik ez edozein frantses mota, hamazortzi dialekto baitzituen, baina Parisekoa.

Beraz frantses gehiengoarentzat ere inposaketa bat izan zen, eta zelan ez beste hizkuntza bat zuten herritarentzat, gehiengoa zirelarik erresuman. Eta frantsesaz beste hizkuntzen ezabatzeko erabakia hartu zuten errepublikano gogorrek. Idazki ofizialak hor daude lekuko, batzuk oraino baliatzen dizkigute tarteka, hala beharrean, gure hizkuntzei muga hertsien finkatzeko, eta gisa horrez etxe zokoan itotzeko.

Azken batean, Frantzia Parise da, eta Parise munduko argia, denen gainetik, denen aurrean dabilena. Horren pentsakera, hizkuntza bezala, unibertsala da, denentzat on eta beharrezkoa. “Soyez comme tout le monde” dioskularik, “soyez comme moi” erran nahi digu.

Soyez comme tout le monde” dioskularik,
soyez comme moi” erran nahi digu.

Frantziako Iraultza nazionalismoaren ama da, autodeterminazio eskubidearena ere. Baina ber denboran eskubide hori hertsiki mugatzen du Nazioa eta Estatua bat eginez: Estaturik gabeko Naziorik ez dago frantses pentsakera politikoan, are gutiago bere mugen barnean. Adibidez Bretainia ezin da nazio bat izan, ez eta nazionalitate bat ere; pentsa beraz gaixo Iparralde txikiño hau!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).