Ez dut bilatzen aberatsen bidetarik ibiltzea,
Ez dut bilatzen haundiekin ni jokoetan hartzea, (Herrikoia – Ez dut bilatzen)
Ia guriak egin du,
Badegu zeinek agindu: (Xenpelar – Ia guriak egin du)
“Txin txin txin txin,
Diruaren hotsa,
Harek emaiten dik maitia, bihotzean poza! (Herrikoia – Ameriketarat joan nintzan)
Usteltzen ez bazait hitza! (Imanol – Mendian gora haritza)
-Zu zara nire poz guzien iturria! (Esne Beltza – Gogoak)
Maitia mintzo zira plazer duzun bezala:
Egiten duzula,
Mila disimula!” (Herrikoia – Iduzki denean)
Ta erregeak zer dio?
Txanponetatik kanpo… (Berri txarrak – Denak ez du balio)
Hemen hintzan denboran, hi hintzan lehena,
Diruaz guttienik axola huena! (Xalbador – Semeari)
Hitzak dira hitzak, haizeak farrez daramazkienak,
Hitzak agintariarenak, ainitz merkeak,
Ordaina garestian pagatuak! (Xabier Lete – Hitzak dira)
Desafiozko auzitan,
Epai zorrotzen esale, (Imanol – Zure tristura)
Gure herriko alkate ez izan arren,
Lan egiten zuena. (Herrikoia – Itsasoan urak haundi dire)
Diru eskasia duk, eman estakuru,
Ekarriko ote dauk sekulan sosegu, (Xalbador – Semeari)
Duintasunez hain tristea,
Kalean zoazenean? (Imanol – Zure tristura)
Lider bat behar dugula dio,
Liderra izan nahi duenak! (Berri Txarrak – Oreka)
Eta horrela bizitzen gera,
Sortuz ta sortuz gure aukerak! (Xabier Lete – Izarren hautsa)
Akatsetatik herri bezala, barkamena eskatzen. (Berri Txarrak – Ikasten)
Agintari ustelak oinaze saltzaileak,
gorrotoa banatzen preziorik onenean,
hori duk lanbidea! (Su Ta Gar – Gizateriaren heriotza)