Ez adiorik, Garro arte!

EHZ3

Garro inguruko toki eder eta untsa antolatuak, laguntzaile kopuru haundiak eta goi mailako kontzertuek 12 mila bat bisitalarier Euskal Herria zuzenean gozatzeko eta tokiko alternatiben ezagutzeko parada eskaini dituzte ekaineko azken asteburu honetan.

Antolatzaileen hitzetan gune berriak desafio tekniko eta duda parrasta bat ekartzen bazituen ere laguntzaileek eta jendetzak untsa erantzun dute 2013ko EHZ Festibalaren deiari. Europa mailan EHZk bere 18. atalean erakusten dituen festibal militante eta independentearen ezaugarriak (marka haundien babesik gabe arizaiteak besteak beste) zinez azpimarratzekoak dira. Alabainan, gero eta guttiago dira eta. Testuinguru hori konduan hartuz,  geroari buruz baikor agertu dira EHZ elkartearen bozeramaileak Lekorneko herriari 12 000 festibalariek, 600 pasa laguntzaileek eta Lekorneko herriak berak ekarri duten laguntzaz.

EHZ2

Lekorneko auzapezak, Lucien Betbeder-ek, goraipatu du nola uste baino arrangura eta arazo guttiago ukan dituzten, herritarren parte hartzea goiraipatuz. Euskal Herriko beste hautetsiak gomitatu ditu EHZ bezalako proiektuen lagutzerat. “Gazteek badakite elgarrekin lanean arizaiten, sekuritatea bezalako gaiak ere lainoki baina fermuki lantzen.”Hots, Lekondar auzapezak ez du dolurik “bai“a emanik EHZri, eta geroan jarriatzeko prest agertu da. “Giro onaz biziki kontent gira, gauzatze ederra izan da! Antolatzaileen artean izpiritu ona izan da! EHZkoek izigarriko lana egin dute : eredu ederra erakutsi dute gazeteek elkarlan eta auzolan arloan!“.

Azkenik, antolatzaileek baikorki baloratu dute 2013 EHZ festibala, gune berriari egokitzeko eta espazio ezberdinak sortzeko lanak bere fruituak eman dituela erranez. Gainera antolakuntza mailan beste maila batera pasa direla azpimarratu dute konfiantza hartuz doazela erranez. Noski bilan ekonomikoaren zain egon beharko da geroan zer formaturekin segituko duen festibalak jakiteko.

Lekondarrekin eramana izan den ia urte bateko elkarlanak baikor uzten ditu, lortu den hurbiltasun hori eta lehen arrakasta horrek geroarentzat inportanteak direlako eta.

Argazki gehiago hemen : www.flickr.com/photos/97921096@N02/

Eta EHZri buruzko azken bideoak Kanaldudeko web gunean: www.kanaldude.tv/EHZ-FESTIBALA_r28.html?show=m

EHZ4

 

EHZ1

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).