Hezkuntza ministerioko ordezkariekin Herri Urrats finkatu dugu azken helburu gisa negoziaketak isteko, Herri Urrats pasaturik ere, oraino ez dakigu zenbat postu izanen ditugun heldu den sartzean. 30 postu behar ditugu aitzineko urteko eskasak estali eta heldu den sartzeko ikasle emendatzeari erantzuteko. Baina momentuz ez dugu proposamen seriosik ukan, Parisek postuak blokatzen ditu. Murgiltze esperimentazioak eskola publikoetan blokatuz, beharrezkoak ditugun postuak ukatuz, Frantses Gobernu jakobinoak euskal irakaskuntzaren kontrako politika darrai.
Ikastoletan, momentuz 5 postu gehiago genituzke, baina hola ezinezkoa da heldu den sartzea antolatzea. Borondate hoberenarekin ere ez ditugu 46 ikasleko gelak egiten ahal !
Posturik gabe, ez dugu hitzarmenik. Eta elkarrizketarako garaia bururatu denez, mobilizazio garaia dugu.
Igandean jende uholde batek sustengatu zituen ikastolak, herri oso batek, hautetsi guziek aho batez.
Murgiltze eredua babesteko, ikastoletan eta publikoan, zor digutena lortu arte mobilizatu behar dugu.
Horregatik elgarretaratzera deitzen dugu heldu den ostiralean, maiatzaren 17an arratseko 6etan :
– Donibane Lohizune : 4 Jauregiberri karrika – Ecole du Centre,
– Baiona : Menigme Saoube Le Bile karrika – Ecoles des Arènes,
– Uztaritze : Lota – Ikuskaritzen aitzinean,
– Maule : Victor Hugo karrika – zerga etxearen aitzinean,
– Donibane Garazi : De Gaulle plaza – zerga etxearen aitzinean.