Euskaraz, Donapaleutik… mundura!

OtsailOstegunak
Manex PAGOLA, Anuntxi ARANA, Unai PASKUAL, Samara VELTE, 2017ko Otsail ostegunetan, Donapaleun

2017ko otsail honetan ere, 1997ko otsailetik geroz, urtero egiten duten bezala, Zabalik elkartekoak, otsaileko lau ostegun arratsendako egitarau batekin agertzen zaizkigu, lau ostegunez Donapaleun euskarazko konferentzia bat eskainiz! Usaian bezala hitzaldi horien gaiek mementoko aktualitate hurbila barnagotik eta berdin beste ikuspegi batzuetarik  landuko dute. Hots, gaiak biziaren edozoin arloetara idekiak izanen dira (ekonomia, ekologia, kultura, historia, politika, soziolinguistika, … edozoin), eta adin, sexu, jatorri, bizimolde desberdinetako hizlariekin jorratuko dira… Helburu nagusia edozoin gai euskaraz tratatzea eta elgarrekin solastatzea dutenez, ikus jarraian aurtengo menu tirriagarria!

Otsailaren 2an, Manex PAGOLA izanen da gomita. Harekin solasean eta kantuan pasatuko dugu gaualdia : ze kantu egin du, nola egin ditu, nolako girotan arizana da eta zendako, … horra besteak beste ze aipatzen ahalko dugun berarekin.

Otsailaren 9an, Anuntxi ARANA antropologoa dukegu gurekin eta euskal mitologiaz ariko zaigu : zeren eta zertarako dugu ote ? Zer den gure mitologia jakitea lehen urratsa zaio berari, hasi aitzin espekulazioetan. Eta gero zertan baliatzen ahal dugun galdeari ere erantzun batzu bilatuko ditugu elgarrekin.

Otsailaren 16an, Unai PASKUAL, ekonomia ekologikoan doktorea denak, gaur gainean ditugun krisi guzien korapiloen ulertzera lagunduko gaitu. Eta zein da egin beharrezko transizioa ? Kosmetika egitea komeni dea ala sisitima osoa da aldatu beharrezkoa biziaren eta justiziaren alde egin behar badugu ?

Otsailaren 23an, Samara VELTE, Berria egunkariko mundu mailako erreportariak Ekialde hurbileko gerla eta berezikiago Kurduek bizitzen duten egoera aurkeztuko digu, berak haien artean egonez ikusi duena aipatuz. Kurduen populuak, Turkia, Siria eta Iraken artean brentsan diren gerla horien estokan ihardoki behar du ahal bezala.

Oroit hitzaldiak arratseko 8ak 30etan ttanko hasten direla eta aurten, kasu eman, lekuz kanbiatuko gira, herri elkargoko gela nagusian eginen baitira, auzitegi karrikan, Donapaleun bixtan dena.

Neguko hotzaren freskagarria baliatzen dugu gogo eta bihotzen kuzkurtzeko, torratzeko eta berotzeko, airestatzera joan aitzin. Otsaila ihauteri aroa da ere, eta urtero plazerrez ohartzen gira jendeak halako mugimendu bat sendi duela bere gorputzean, mende eta mendeetan tenkatu erresortek bultzaturik agian. Euskara hutsez egiteaz bestalde, horra ze asmotan otsaileko lau hitzaldiko ziklo hau urtez-urte errepikatzen dugun.

Aurten ere lau izanen dira, eta hona zein izanen diren :

Otsailaren 2an

Manex PAGOLA, bizi bat kantuen sortzen

Landibarretik Euskal Herrirat, 100 kantuen altxor eskainia

Manex PAGOLArekin gaupasa, kantuz eta solasean

« Azken dantza hau », « Jakin duka berria » , « Mendiko borda » « Urtxintxak oihanean » edo « Ardiak lerro-lerro » erran orduko, belaunaldi bat baino gehiagori xaramela eta hitzen segida heldu zaio burura. Aire xinpleak, berehala gogoan sartzen direnak eta hitzak gogoari bezainbat bihotzari mintzo direnak egitea xerkatu du kantugileak, berak erranik.

1960ko hamarkadan, halako basamortu kultural batean, jende bakar batzu hasten dira kantu berrien sortzen euskaraz, sekulako iraultza ekarriz mentalitateetan, fatalitatearen antidoto gisa.

Manex Pagola horietarik da, eta belaunaldi oso batek beretuko ditu kantu horiek, agian batzuentzat jakin gabe ere nor den egilea… Arrakastaren ordaina nonbait ! Urteak jin, urteak joan, 100 bat altxorrez goiti onduak ditu jadaneko, eta oraino ari da bere xokoan, untsa egiten dakiguna ez baita holaxe uzten den langintza alabaina.

Gaualdi hortan, Manex bere gitarra besapean gure artean dukegu. Kondatuko dauzkigu bere kantuak nola sortzen dituen, zertan inspiratzen den, eta kantu bakoitzaren gibeleko ixtorioa ere salatuko dauku artetik. Eta bixtan dena, kantatuko ditugu ! Kantatuko ditugu bere kantuak, eta berak euskal kantutegian maite dituen kantuak.

Oroitzapen, emozio eta ikuspegi trukaketa gaualdi baten mentura goxoa. Are, hasi gaurdanik kantuen (arra)ikasten !

Otsailaren 9an

Euskal mitologia : zeren eta zertarako

Gure mitoek zer diote eta guhaurek zer diogu beraietaz

Anuntxi ARANA, antropologoa

Zertarako mitologia, zein izan diren haren funtzioak industria aurreko tradizioan eta zein gaur egunean. Eta zer zentzu eman gaurko gure usaietan gelditzen diren aztarnei.

Mitoak istorioak dira, gure xaharrek transmititu zituzten eta guk ere iraunarazten ahal ditugu. Euskaraz pentsatuak eta, gehienak, euskaraz bilduak izan dira: eginak prest ditugu euskaraz kontatzeko. Ikertu ere egiten dira mitoak, zorionez edo zoritxarrez, eta haien inguruan interpretazio eta teoria anitz eraikitzen dira, noiz ulergaitzak, noiz xinpleak ; ondorioz aldaketak ere gertatzen dira. Arlo horretan dena ote da haizu? Ala behar da “taxidermia”ra mugatu?

Euskal mitologia estimatzen dugu gutiz gehienek hemen eta orain. Ongi tratatua eta bizi dadin nahi badugu, hauxe izan liteke gakoa : kondairak iturrian ikasi eta gero erran.

Hona Anuntxi Arana antropologoak proposatzen digun euskal mitologiarako sargia hiru pundutan emana : ipuinek zer diote, nola baliatuak ziren eta dira gaurko egunean, eta galdera idekia, nola eta zertan balia ginezazke ?

Angeluko ikerlariak « Orozkoko haraneko kondaira mitikoak » bere doktorego tesia 1996an aurkeztua du. Honako lan hauetan ere aurki daitezke bere ekarpenak : « Bidarraiko harpeko saindua », « Mito hurbilak », « Mitoen bilakatzea », « Hilak gure artean », bai eta hainbat artikulutan.

Otsailaren 16an

Ekonomia ekologikoa : justiziazko transizio baterako

Krisi ekologikoa eta ekonomikoari nola buru eman

Unai PASKUAL, ekonomia ekologian doktorea

Unai Pascual Ekonomia Ekologikoan Doktorea dugu (2002). Basque Centre for Climate Change (BC3) ikerketa zentroan egiten du lan “Ikerbasque Professor” bezala. Aitzinetik, 15 urtez Erresuma Batuan egin du lan ekonomia ekologikoaren inguruan zientzilari eta irakasle bezela (York, Manchester eta Cambridge-eko unibertsitateetan, azken honetan 10 urtez). Bere ikerketaz aparte, EHko hainbat herri ekimenekin bat egiten du eta hainbat egunkari, irrati eta telebistetan iritzi emailea da. Hona nolako angelutik lantzen duen gai kon-plexu hau :

Krisi ekonomikoa eta ekologikoa puska bereko bi aldeak dira, kutx eta pila. Eremu globalean geopolitikak badu zerikusirik bi aldeetako krisi sistemikoan, eta eremu lokalean “jasangarritasun” hitza erosoegia bilakatu ez ote zaigun galdetu beharko genioke gure buruari, ez ote giren gure buruaren merke-merke lokarrarazten ari. Ekonomiaren semantika iraultzeko mementoa dela aldarrikatu beharra ez ahal dugu? Honetarako ekologiatik badugu zer ikasi erabiltzen ditugun hitzak eta kontzeptuen ondorioak zeintzuk diren ultertzeko (adib. “hazkunde ekonomikoa”, “ongizatea”). “Ingurumen justizia” gure eguneroko hiztegian txertatzen ikasi beharra dugu mundu berri bati buruz egin behar dugun transizioaren bidea ekologikoki justua izan dadin. Eta ez bakarrik ekologikoki…

Otsailaren 23an

Kurduak : ekialde hurbileko estokan hartuak

Siria, Irak eta Turkia artean, nolako gerla darabilten

Samara VELTE, erreportaria BERRIA egunkarian

Samar VELTE kazetari gaztea dugu eta 2012az geroztik BERRIA egunkariko Mundua sailean lan egiten du. Eta ardura lekura berera joan izan da, gertakariak eta jendeak hurbiletik ezagutzeko eta hango berri xuxenka irakurleari ekartzeko asmoz. Gisa hortan, Palestinan, Eskozian, Grezian, Katalunian eta Kurdistanen ibiltzea tokatu zaio toki horietan aktualitatea bero-beroenean zegoenean.

Kurduak 4 estatuen artean banatuak dira eta aspaldiko erresistentzia eramaiten dute, estatu horien egoera eta bilakaerek emaiten dizkieten oportunitateak baliatuz ahal bezala, eta maiz gerla eta bortizkeria ikaragarriak jasanez. Irakeko eta Siriako gerlak abiatuz geroztik, elementu garantzitsua bilakatu dira Estatu Islamikoaren kontrako borrokan. Gauzak fite aldatzen baitira, Errusia sartu da jokoan geroztik, eta pizu handia hartzen ari Amerikarren aldean. Turkia ere oldarrean sartua da buru-belarri azken urtean, Kurduak ahuldu beharrez alabaina.

Egoera nahasi hortan, 2011z geroztik nola antolatzen diren kurduak, nolako armada duten eta emazteek ze toki duten hortan, nola burutu zuten Kobaneko erresistentzia, eta nolakoak izaiten ahal diren etorkizuneko perspektibak Ekialde Hurbilean, horra Samara VELTEk ze solasgaiak dituzken gaualdi hortan.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).