Euskarari bizi publikoan merezi duen tokia emateko Xarta

Tokiko ituna izenpetu duten lehen herrien agerraldia, Itsasun, 2021eko uztailean.
Tokiko ituna izenpetu duten lehen herrien agerraldia, Itsasun, 2021eko uztailean.

Euskal Konfederazioa

Uztailaren 15ean Euskal Konfederazioak eta Itsasuko hautetsiek prentsaurrekoa antolatu zuten euskararen aldeko Tokiko gutunari buruz. Prentsaurreko hartan Gutuna izenpetzera engaiatuz euskararen aldeko neurri konkretuak hartzeko prest agertu 29 lehen herrietako ordezkarik parte hartu zuten. Herri hauek aurkeztu eta zenbait ordezkarik herriak desmartxan engaiatzea zergatik deliberatu zuen azaldu ondotik, ondoko hilabeteetako egutegia eta ekintzak iragartzen zituzten, besteak beste

Europar kontseiluko ordezkariaren presentzian abenduaren 3an egitekoa zen Xarten izenpetze ofizialen ekitaldia. Azken mementoko ustegabeko baten ondorioz ordezkari hau ezin denez Euskal Herrira etorri, ekitaldia 2022ko urte hastapenera gibelatu behar izan da.

Hala ere,  abenduaren 3an euskararen nazioarteko eguna izanki, urte hastapenean abiatu genuen desmartxa zertan den jakinarazi nahi dizuegu. Uztailaren 15ean aurkeztu herriek beren eginbeharrekoak zintzoki betetzen zituzten bitartean (Xartako 35 engaiamendu bederen hautatuz eta Auzapezari Xarta izenpetzeko baimena emanez herriko kontseiluetan deliberoak hartuz), Euskal Konfederazioak eta Itsasuko hautetsiek Xartaren aurkezpena egiten segitu dugu, herriz herri. Horrela, herri gehiago animatu eta gaur egun 45 dira Xarta izenpetzea onartu duten herriak (ikus zerrenda honi lotua) ! Euskara lau haizetara zabaltzeko abenduaren 3ko eguna berezia izanki, garrantzitsua iruditzen zitzaigun parada baliatzea oroitarazteko euskararen berreskuratze prozesuan lurralde kolektibitateek duten funtsezko rola eta, bistan dena, Xarta ofizialki izenpetzea erabaki duten 45 herri horien lana goraipatzeko!

Izenpetzaileak

Agiri honen bidez deialdia luzatzen diegu gainerateko herriei, desmartxari lotzeko, Euskal Konfederazioa eta Itsasuko hautetsiak beti prest izanik Xartaren desmartxa interesatua den edozoin herriri aurkezteko. Herriz herri eta engaiamenduz engaiamendu, goazen euskarari bizi publikoan merezi duen tokia ematera !

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).