Euskal Konfederazioa
Uztailaren 15ean Euskal Konfederazioak eta Itsasuko hautetsiek prentsaurrekoa antolatu zuten euskararen aldeko Tokiko gutunari buruz. Prentsaurreko hartan Gutuna izenpetzera engaiatuz euskararen aldeko neurri konkretuak hartzeko prest agertu 29 lehen herrietako ordezkarik parte hartu zuten. Herri hauek aurkeztu eta zenbait ordezkarik herriak desmartxan engaiatzea zergatik deliberatu zuen azaldu ondotik, ondoko hilabeteetako egutegia eta ekintzak iragartzen zituzten, besteak beste
Europar kontseiluko ordezkariaren presentzian abenduaren 3an egitekoa zen Xarten izenpetze ofizialen ekitaldia. Azken mementoko ustegabeko baten ondorioz ordezkari hau ezin denez Euskal Herrira etorri, ekitaldia 2022ko urte hastapenera gibelatu behar izan da.
Hala ere, abenduaren 3an euskararen nazioarteko eguna izanki, urte hastapenean abiatu genuen desmartxa zertan den jakinarazi nahi dizuegu. Uztailaren 15ean aurkeztu herriek beren eginbeharrekoak zintzoki betetzen zituzten bitartean (Xartako 35 engaiamendu bederen hautatuz eta Auzapezari Xarta izenpetzeko baimena emanez herriko kontseiluetan deliberoak hartuz), Euskal Konfederazioak eta Itsasuko hautetsiek Xartaren aurkezpena egiten segitu dugu, herriz herri. Horrela, herri gehiago animatu eta gaur egun 45 dira Xarta izenpetzea onartu duten herriak (ikus zerrenda honi lotua) ! Euskara lau haizetara zabaltzeko abenduaren 3ko eguna berezia izanki, garrantzitsua iruditzen zitzaigun parada baliatzea oroitarazteko euskararen berreskuratze prozesuan lurralde kolektibitateek duten funtsezko rola eta, bistan dena, Xarta ofizialki izenpetzea erabaki duten 45 herri horien lana goraipatzeko!
Agiri honen bidez deialdia luzatzen diegu gainerateko herriei, desmartxari lotzeko, Euskal Konfederazioa eta Itsasuko hautetsiak beti prest izanik Xartaren desmartxa interesatua den edozoin herriri aurkezteko. Herriz herri eta engaiamenduz engaiamendu, goazen euskarari bizi publikoan merezi duen tokia ematera !