Euskara, marra gorria

Klika irudian Herriko Etxeetan euskararen garapenaren aldeko hizkuntza-politika planifikatuak ezagutzeko!
Klika irudian Herriko Etxeetan euskararen garapenaren aldeko hizkuntza-politika planifikatuak ezagutzeko!

 

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza

Frantziako hauteskunde sistema ez da egina boterean dagoena dudan ezartzen duten talde politikoentzat. Ez da egina gutxituak eta zapalduak diren komunitateentzat eta herrientzat. Egia da Frantziako azken hauteskundeetan “lurrikara” gisako bat gertatu zela, eta tsunami macronistak hankaz gora igorri zituela ordu arte politikaren zutabe nagusiak ziren alderdi sozialista eta RPRren ondorengoak. Baina haien ordez jarri zen haien barnean hazi zen ildo politiko bat, alderdi sozialistako eta Les Républicains- eko hondarretatik hazi zena. Ez zen berrikuntzarik, baizik eta botere hegemonikoaren berrantolaketa bat. Besterik ez.

Hauteskundeen helburua da egonkortasun politikoa –egonkortasun politiko zehatz bat– segurtatzea sekula sekulorum. Frantziako parlamentuan, Departamendu Kontseiluetan eta Herriko Etxeetan.

Sistema horretan, oposizioko protesta ahots kronifikatua izatera kondenatua izan nahi ez bada, boterera heltzea jomugan, beste partaide batzuekin batu behar da. Matematika. Abertzaleen azken urteetako taktika izan da zerrenda irekiak egitea edo bigarren itzulian batzea irabazteko aukerak lituzkeen zerrenda batekin. Baina ez dugu kalkulatzen matematiken bidez gehitzen denak zer kentzen duen. Matematikak egiten ditu enpresa batek, negozio berrien bila doanean, eta kalkulu horietan, maiz, bere oinarriak kamusten ditu, edo oinarrietatik urruntzen hasten da. Beharbada bankuko kontuak gizenduko ditu, baina zer galduz bidean?

Politikan nekez egin daitezke adostasun zabalak, hautsi-mautsi handiak saihestuz. Euskal Herriaren ezagupen nazionalari uko egiten dioten eta gure herriaren askatasunaren kontra dauden politikari edo talde politikoekin elkartzeak, nahi ala ez, badu prezio politiko bat. Garestia herri honentzat. Orduan hasten da merkealdia euskararentzat. Ez bakarrik “agintean” dauden auzapez eta kontseilari guztiek ez diotelako garrantzia bera ematen euskarari; baizik eta aginte hori baldintzatzen duelako Frantziako Estatuaren ordezkariak, hala nola prefetak.

Herriko Etxe baten botereak mugatuak dira. Maiz erraten zaigu debekatua ez dena egin daitekeela, eta gauza franko egin daitekeela. Baina neurri funtsezkoen aitzinean, laster datoz debekuak eta mehatxuak. Frantziako hauteskunde sistema, herriko bozak barne, perfektua da gauzak ahal bezain gutxi aldatzeko eta urratsik ez egiteko gure herriaren askatasunaren bidean.

Eta giderretara heltzea helburu, azken urteetan, talde politiko abertzaleak aski irmoak eta gogorrak izan ote dira euskara defendatzerako orduan? Zer prezio jartzen zaie beste taldeei, elkarrekin zerrenda bat osatzeko? Zein lehentasun? Beste batzuek jadanik errana duten bezala, gaur egun, euskarazko hitz batzuk jartzea edo ikastola bat laguntzea ez da gehiago transgresio bat nehorentzat. Gaur egun euskararen “alde” hartzen diren neurriak aski onartuak dira. Neurri neurtuak. Euskara salbatzeko nahikoak ez direnak.

Abertzaleek nahi badute “agintera” heldu,
eta horretarako bidelagunak behar badituzte,
euskararen erabateko normalizazioa
jarri behar lukete baldintza gisa.

Abertzaleek nahi badute “agintera” heldu, eta horretarako bidelagunak behar badituzte, euskararen erabateko normalizazioa jarri behar lukete baldintza gisa.Abertzaleek ez badute gogor egiten euskararen alde, ez dute besteek eginen. Eta euskararen alde ezin badute behar bezainbat egin udal gehiengotik, zertarako heldu haraino? Arazoa ez da bakarrik daukaten eskumena zinez mugatua dela. Arazoa da, botere gunera heldu garelako ilusio optikoarekin, botere horrekiko barkaberagoak garela, egoera den baino hobea dela sinestarazten diogula gure buruari, eta euskararen aldeko kontzientzia soziala eta mobilizazioa isilarazten ditugula.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).