Euskal Herriko 5. Alternatiben Herria, Bilbon


Alternatibak dituen herria bizirik den herria da. Horren irudikatzeko asmoz heldu den 2015eko urriaren 24an Alternatiben Herria ospatuko da Bilbon, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak proposatua eta Parisko COP21ri begira 10, 100, 1.000 Alternatiben Herri antolatzeko deiari erantzunez. Aldarrikapen eta ospakizun eguna izanen da, egunerokoan bizia emaiten diguten hamaika proposamen handi eta ttikiren erakusleihoa. “Bizitza burujabea eskubidea osoz” izanen da Baiona, Zokoa, Donostia eta Donibane Garazitik landa Euskal Herrian antolatua izanen den 5. Alternatiben Herriaren leloa.

Alternatiba Bilbok, Alternatiben herriak, erakutsiko du alternatibak dituen herria herri bizia dela, eta Euskal Herrian badirela, merkatuen logikoaren gainetik, bizitzaren iraunkortasuna erdigunean ezartzen duten alternatibak. Urriaren 24an Bilbon egingo den Alternatiben Herria guzti horien erakusleiho izatea nahi da.

Ekimen honekin jarraipena  emanen da Bizi mugimenduak, 2015eko abenduan Parisen klima aldaketari buruzko Goi Bilera dela eta, Alternatiben Herriak antolatzeko eginiko deialdiari, Sistema aldatu, ez klima lelopean.

Izan ere, antolatzaileek adierazten dute badirela gure artean alternatibak egungo eredu soziala gainditzen joateko. Hauetako asko gure esku dira; beste hainbeste, jorratzeko zain. Hauek guztiek aukera ematen digute Euskal Herri justu, solidario eta desiragarriagoa egiteko.

alternatibenHerriaUrriaren 24an Alternatiben Herriaren karietara, Bilboko erdigunea, herri ttiki bat bihurtuko da, hausnarketaz, alternatiba praktikoz eta baikortasunez betea izanen da. Mobilizazio eraikitzailea, denendako tokia eginez.

Gune bakoitzean, arlo bakoitzean martxan diren alternatibak ezagutaraziko dira, jarduera ezberdinen bitartez: hitzaldiak, mahai inguruak, azoka, tailerrak, kale ikuskizunak, jokoak,…

Orain arte eragile anitzekin eginiko batzar irekietan, honako guneak eta gune bakoitzeko eduki nagusiak proposatu dira :

Natura: energia subiranotasuna, klima aldaketa, hondakinak, mugikortasuna, elikadura burujabetza, kontsumoa…
Ekonomia eredua: finantzak, txanpona, ekonomia sozial eraldatzailea, aberastasunaren banaketa, enplegua…
Demokrazia, subiranotasuna eta parte hartzea: eredu ekonomiko, soziala, kulturala eta politikoa erabakitzeko eskubidea, parte hartze soziopolitikoa, prozesuak, herrien arteko elkartasuna…
Bizitzaren iraunkortasuna: zaintza, harremanak, gorputzak…
Aniztasuna: jatorria, identitatea, sexu, funtzionalitataren inguruko aniztasunaren kudeaketa…
Ondare komuna: euskal hizkuntza, hezkuntza, euskal kultura…

Noski, egunak besta kutsua izan dezan kale animazioa, jan-edanerako gunea, musika… ez dira faltako. Eraldaketaren bidean, denen lana beharrezkoa izango da, bai Alternatiben Herria antolatzeko, baita alternatibak eraikitzen jarraitzeko ere. Denen artean, Euskal Herri bizia eraikitzen segitzeko.

 

egitarauaAlternatibenHerria1

egitarauaAlternatibenHerria

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).