ETAren desarmatzeaz

Bake Bidearen Foroa, 2017ko martxoaren 17 et 18an : www.paysbasqueactualites.com (Daniel VELEZ)
Bake Bidearen Foroa, 2017ko martxoaren 17 et 18an : www.paysbasqueactualites.com (Daniel VELEZ)

Martxoaren 17 eta 18ko asteburuan, ETA-ren desarmatzeari buruzko mintzaldi garrantzitsu bat emana izan da Biarritzeko Bellevue Kasinoan. Iparraldean ematen den bigarrena da garrantziari so ematen diogun heinean, lehengoa 2014 garren urtean Baionako Unibertsitatean egina izan zela jakinik. Giro berezi batean egin da aurtengoa, Luhusoko gertaerak kontutan harturik, eta konferentziaren lehen zatia Kolonbiako bake prozesuari zegokiolako. Naski, Euskal Herria eta Kolonbiako arazoak ez dira berdinak, lehengoa arazo nazional bat delako eta bigarrena gizarte klaseen arteko borroka hein handi batean dela kontutan hartzen badugu, bertako ameridianoen problema kulturalak baztertu gabe naski.

Frantziako prentsan ikusi dudanez, Le Monde eta Le Figaro izparringiek arreta eman diote azken foru honi. Espainiako prentsan aldiz, gehiago aipaturik izan da gai hori, baina beti bezala, ihardespen eta aldarrikapen ezezkor eta antzu berdinekin : “ETA-ri prezio politikorik ez dio Espainiak pagatu behar” esan du Rajoi jaunak.

Frantziako klase politikoan antzeko berbak entzunik izan dira, Pariseko politika bidea Madrilekoaren menpean bailitzan. Errealitatean halaxe da 1984 garren urtetik. Zulo gehienak Iparraldean eta Frantziako estatuan daudela jakin arazirik, “sanktuario” delakoaren mamua Madrileko agintariek berriz iratzarriko duenik kezka sortzen zaigu bati baino gehiagori.

Telebistako kate nagusietan ez dute deusik aipatu mintzaldi horri buruz, Orly-ko atentatua horren kausa zen agian, baina, tira, askotan garrantzia gutxiago duten gaiekin errealitatetik baztertzen saiatzen dira, kontsumo arruntari dagozkienak aipatuaz. Salbuespen bat izan da, hala ere, Hamon jaunak esandakoa aipatzen badugu, aldarrikatu baitu bake eta desarmatze prozesuan Frantziako Gobernuak sartu behar duela.

Baina kasu ibil dadila Frantziako gobernua: Iparraldeko gaurko giroa ez da joan mendeko zortzigarren hamarkadakoa bezala; abertzaleak ez dira gehiago baztertuak Iparraldeko gizartean; hori ikusi dugu Luhusoko zuloa desegin ondoren: egun batean antolatutako manifestazio batean, berehala hiru mila bat jende elkartu zen, hautetsiak eta gizarteko hainbat ekintzaile barne. Jende ezagun berdinak bildu zituen Biarritzeko foruak.

ETA-ren borrokak berrogei ta hamar urte iraun izan ditu, itxura desberdinak hartuz: propaganda hutsa, intensitate txikiko eta kemen altuko borroka armatuak, su etenak, Espainia eta Frantziako gobernuekiko negoziazio saioak… baina , demokrazian nahiz diktaturaren denboretan Parise eta Madriletik arazo nazionalari uko egin zioten.

Frantziatik baino Madrileko Gobernuan dagoen PP tik etortzen dira bake prozesuaren aginduak. ETA-ren desarmatzeaz gain, erakundearen disoluzioa nahi dute eta naski desarmatzean gizarte zibilaren ordez, agintari polizialak, militarrak eta judizialak dira parte hartu behar dutenak; Frantziakoek gauza bera errepikatzen dute. Baina hemen dago lanjer politikoa: bakea eta armagabetzeaz gainera ETA-ren “mamua” betirako ezabatu nahi dute Bidasoaren alde bietako agintariek eta borroka nazionala ukatu ondoren nazio beraren ukatzea dute xedetzat, Euskal Herria berriz kontzientziarik gabeko nazio bat bilaka dedin.

Baina gaurko giro politikoak itxaropen aski eman liezagukeelakoan nago: Kataluniako prozesu independista aurrera doa, Espainiako faxistek eta politikariek jartzen dituzte oztopo guztiengatik; Nafarroan abertzaletasuna eta euskaltzaletasunak indar gero eta gehiago hartzen dute, urrats txikiaz egin arren; Iparraldeak bere lehen erakunde ofiziala lortu du. Orduan zeru iluna izarrik gabekoa ez dela aitor dezagun.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).