Español Estatuaren agonia aitzakien bidez gordetzen

PrintFriendly and PDF
Jakes Lafitte
Jakes Lafitte
Ingeniaria
Beste artikulu batzu

9-Lafitte

Joan den astean HERRIRA ren kontrako erasoaldiak gauza asko nabarmendu dizkigu abertzaleoi eta Euskal Herriko arazoak hurbildik jarraitzen ditugunoi. Kinka ekonomikoa eta ustelkeriak direla eta, arazo larrietan sartuta dago Espainiako gobernu eskuindarra. Troikak aginduriko baldintza gero ta gogorragoengatik kopeta altxatzen du Espainiako gizarteak, bereziki langabezian dauden gazteek, erretreta dezente batez baliatu nahi luketenek eta bankueri eskainitako diruarengatik etxerik gabe daudenek.

Madrileko agintarien kezkak
Politikaren aldetik Frankismoak egindako krimenengatik, kontuak eskatzen dituzte Amnisty Internazionalek eta Argentinako epaileek. Giza eskubideak gaitzat zuen Argentinan antolatu mintzaldi batetik Garzon epailearen kontrako eleek ez dukete oihartzun onik izan Madrilen, kontutan harturik pertsona hori Aznarren denboretan Euskal Herriaren kontrako zapalkuntzaren buruzagia izan zela, Parrot metodoari buruz Europako Batasuneko Auzitegiak eman lezakeen ebazpena kezkagarri zaie Madrileko agintarieri.

Desfrankizazio nabarmen eta gardenik ez
1945 garren urtean Alemanian denazifikazioa egin zelarik eta Staline hil ondoren Sobiet Elkargoan destanilizazioa kanpaina bat antolatua izan zelarik, Espainia postfrankistan desfrankizazio nabarmen eta gardenik ez da egin. Portugalen diktaturatik demokraziarako bidea egokiago egina zelarik , ezin daiteke gauza bera esan Espainiako Estatuari buruz, diktator ohi bat ukatzen ez duen bainan, alderantziz, gurtzen duen demokrazi bakarra baita gaurko Espainia. Gogora dezagun erregeak berak Francok bizi zelarik izendatua izana zela, Euskal Herria errepublikazalea izan arren. Espainiako bilanari gehitzen zaion beste puntu beltza Erregearari buruz populuaren zati batek duen ikuspunktu gero eta ezezkoarragoa dugu: familiak egindako ustelkeriak, elefanteen ihiza eta erdizko aitortutako abdikazioa.

Adore eta kemen ezberdinak
HERRIra-ren kontrako erasoaldia beste giro ilhun batean egiten da. Eskuin muturreko taldeak peninsulan dauden nazio eta gizarte askapen mugimenduen aurka gogor ari direelarik, agintariek ezker abertzalearen aurka baino indar gutxiago erabiltzen dute. Frankismo eta nazismoa goraipatzen dituzten dendak edo erakusketak ez dituzte hain beste adorerik erabiltzen, bainan euskal presoen argazkiak kaleko ormetatik kentzeko, ala politikari abertzaleren bati terrorismo agologia leporatzeko kemen gehiago badute.

Espainia baino beste naziorik ez dago
ETAk bigarren suetena aldarrikatu zuelarik erakunde armatua askoz periltsuagoa zela aitortu zuten PP kide batzuek.
Frankismoaren aurrean bezala Espainiako gobernua kezkatu eta nardatzen dute Euskal Herriko eta Kataluniako errebendikapenek. Francoren denboretan Espaniaren batasuna eta betirako bakea zaindu beharra zen. Demokrazia heldu ondoren, autonomien eta zuzenbideen estatua zen lehentasuna, bainan Espainiako Estatuan teorian hala ez izan arren, Espainia baino beste naziorik ez dago. Diktaturan ala demokrazian etsenplu txarra ematen ari zen Euskal Herria, bereziki ETA –ren borroka armatuarekin. Orain ETA-k armak utzi arren, ETA-k armen bidez defendatzen zuena idazkien bitartez edo manifestazio baketsuez aldeztea leporatzen diote Euskal gizarteari. Bat baino gehiago galdezka dagokioke bere buruari, ea PPak ETAren borroka armatuak jarraitzea nahiago lukeenik, horrela Espainiako Estatuan gertazen den kinka ekonomikoa erakunde armatuari leporatuko bailiokete.

  • Berripapera



  • Enbata sostengatu

    Kioskoetan

    Enbata sostengatu ! 40€-tarik goiti hilabete guziz zuen gutun ontzian Enbata aldizkaria lortuko duzue.

    Harpide zaitezte / Sostenga gaitzazue

  • Gaika

  • Hitz-gakoak

  • Bideoak

    bideoak