Jarraian, Jakes Esnalen erabakiari buruz baita Xistor Harambouren dei auziari buruz, Euskal Herriko delegazioaren agiria.
Parisko Apelazio Auzitegiak epaia eman du irailaren 24an, Fiskaltza Antiterroristak ia 70 urteko Jakes Esnalen baldintzapeko askatasunaren erabakiaren aurka egin deiari buruz.
Gogora dezagun Jakes Esnal preso dela 1990az geroztik. Baldintzapeko askatasunaren bigarren eskaera (zaintza elektronikoaren frogaldiarekin) 2020ko maiatzaren 12an onartu zuen Parisko Zigorrak Aplikatzeko Auzitegiak. Fiskaltzak dei egin zuen, nahiz eta epaiak adierazi, prokuradoreak lehen instantzian gogora ekartzen zuen Esnal jaunaren arriskugarritasuna, hipotetikoa zela, edo errekurrentzia-arrisku baten hipotesia zentzurik gabeko «hipotesi» bat zela. Epaiaren iritzi hori, beraz, 2011ko Aieteko deklarazioaren ondorioz hasitako bake-prozesuari buruzkoa zen. Izan ere, badakigu ETAk borroka armatua bertan behera uzteko konpromisoa hartu zuela, eta, gero, 2017. urteko apirilaren 8an desarmatu zela, Frantziako agintarien esku utziz armategia. Eta ondotik, 2018ko maiatzaren 3an desegin zen.
2020ko uztailaren 24an, Zigorrak Aplikatzeko Auzitegiak ere, antzeko motibazioarekin, Xistor Frédéric Haramboure-en baldintzapeko askatasun eskaera onartu zuen. 66 urte ditu eta 1990az geroztik da preso. Fiskaltzak berehala dei egin zuen.
Irailaren 24an, ostegunez ere, Parisko Apelazioen Gorteak Xistor Frédéric Haramboure-en baldintzapeko askatasunaren hirugarren eskaeraren auzi saioa zuen. Auzi saio horretan, Fiskaltza Nagusiak, preso hori askatzeko hirugarren eskaera errefusatzeko egin akusazioak berretsi zituen, eta gehitu zuen etorkizunean baldintzapeko askatasun-eskaera ororen aurka egingo zuela.
Bi gizon hauek 1990ean sartu zituzten kartzelan, eta 30 urtetik gorako espetxe-zigorra bete dute. Bien osasun-egoerak egin du okerrera. 2020ko uztailaren 5eko epaian, epaimahaiak azpimarratu zuen, “zaintza klinikoa behar duen presoaren osasun egoera kaskarra kontuan hartuta”, askatzea medikalki beharrezkoa zela.
Bi preso horien egoera, seigarren askatasun eskaera aurkeztu duen 69 urteko Ion Parot-en egoerari hurbildu behar zaio.
Euskal Herriak egoera blokeatua dela egiaztatzen du, zeinek, gizarte zibilaren mobilizazioari esker, sosegu eta bake iraunkorra bilatzeko planteamendu bati ekin dion.
Sinatzaileok eskatzen dugu, Estatuak aintzat hartuko duen politika penala definitzea, Parisko Auzitegiak zentzuz eta errealismoz iradokitzen duen bezala. Gogoratu nahi dugu blokeo-egoera horrek Euskal Herria, inork nahi ez dituen deriben menpe ezartzen duela, eta bake-prozesuaren helburua hori ekiditea zela.
Bide judizial guztiak agortzen ari dira eta apelazio-salak baldintzapeko askatasunak behin eta berriz ukatzea heriotzerainoko kondena da!
JEAN-RENÉ ETCHEGARAY, Euskal Herriko Herri Elkargoko Lehendakaria eta Baionako auzapeza (UDI).
VINCENT BRU, Pirineo Atlantiketako Diputatua (Gehiengo presidentziala).
FRÉDÉRIQUE ESPAGNAC, Pirineo Atlantikako Senataria eta Akitania Berriako lurralde kontseilaria ( PS).
MAX BRISSON, Pirineo Atlantiketako Senataria eta Biarritze eslkualdearentzat departamenduko kontseilaria (LR).
EMILIE DUTOYA, Akitania Berriako lurralde kontseilaria (PS).
ALICE LEICIAGUEÇAHAR, Akitania Berriako lurralde kontseilaria (EELV);
MICHEL VEUNAC, Akitania berriako lurralde kontseilaria (Modem)
KOTTE ECENARRO, Euskal Herriko Herri Elkargoko lehendakari ordea, Hendaiako auzapeza eta Hendaia Hego kosta eskualdearentzat departamenduko kontseilaria (PS).
ALAIN IRIART, Euskal Herriko Herri Elkargoko Kontseilari Delegatua eta Hiriburuko auzapeza (EHBAI).
LUCIEN BETBEDER, Auzapezen Biltzarreko Lehendakaria
MICHEL TUBIANA, Giza Eskubideen Ligako Ohorezko lehendakaria eta Bakegilea.
ANAIZ FUNOSAS, Bake Bideako lehendakaria.
MICHEL BERHOCOIRIGOIN, Bakegilea.
JEAN-NOËL « TXETX » ETCHEVERRY, Bakegilea.