Ingurumenean, gizartean eta ekonomian duen eragin handiaren ondorioz, energiaren gaiak garrantzi handia du azken urteotan. Energia mota desberdinen artean, gehien hazten doana, besteak beste kalitate handienetakoa delako erabilpen/manipulazio aldetik, energia elektrikoa da.
Udako Euskal Unibertsitateak Bidarteko ESTIA Ingeniaritza Eskolan uztailaren 6 eta 7an antolatzen dituen jardunaldi hauek gai hori jorratu nahi dute, Euskal Herriaren ikuspegitik bereziki. Gaur egungo egoera, proiektuak, aktoreak aztertzeaz gain, etorkizuneko aldaketei eta aukerei buruz hausnartuz.
Helburuak
- Energia elektrikoak Euskal Herrian. Egoera ezagutzea: ekoizpena eta kontsumoa. Sentsibilizaziorako bideak ezagutzea.
- Elektrizitatearen merkatua zein den ezagutzea.
- Energia elektirkoaren ikerketaren alorrean garatzen ari diren ikasketa eta proiektuak ezagutzea.
Metodologia
Jardunaldiak bi egunetako iraupena izango du. Hitzaldiez gain garrantzi berezia izango dute kafe orduetan ESTIAn zehar antolatutako bisita gidatuek. Aukera ezin hobea izango da Ingenieritza Eskola honetan martxan dauden proiektuak ezagutzeko.
Nori zuzendua
- Energia elektrikoari lotutako ezagutza-eremuetan ari diren profesionalei.
- Energiaren kontsumoan arduratuta dauden herritarrei.
- Ingurugiroaren arloko profesionalei.
- Ingenieritzako ikasleei.
Egitaraua
2016-07-06
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
08:30-09:00 |
Harrera eta dokumentazioaren banaketa |
|
09:00-09:15 |
Agurra eta jardunaldien aurkezpenaJean Michel Larrasquet. ESTIA. |
|
09:15-10:00 |
Energia elektrikoa eta klima aldaketa: globaletik lokaleraAllande Errezarret. Bizi! mugimendua. |
|
10:00-10:45 |
Euskal Herriko elektrizitate ekoizpen eta kontsumo datuakImanol Esnaola. Gaindegia. |
|
10:45-11:15 |
Kafea. EneR-GEA eta PEPS ikerketa eta garapenerako plataformei bisita |
|
11:15-12:00 |
Elektrizitatearen kontsumoa apaltzeko sentsibilizizazioaItsaso Olaizola. Ekogunea. |
|
12:00-12:30 |
GreenPlay proiektuaIban Lizarralde. ESTIA Ikasi. |
|
12:30-13:00 |
Elektrizitatearen merkatuaIban Olhargarai. Schneider Electric Energy & Sustainability Services. |
|
13:00-14:30 |
Bazkaria |
|
14:30-16:00 |
I-Ener eta Goienerren aurkezpena eta solasaldia: Iparraldeko eta Hegoaldeko egoeraren konparaketa; zein dira harremanetarako aukerak?Bixente Uhalde. I-Ener. Joseba Etxebarria. Goiener. |
2016-07-07
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
EnerR-GEA ikerketa taldearen aurkezpena eta ikerketa proiektu adibide bat.Aitor Etxeberria. ESTIA |
|
09:30-10:00 |
“Control in Smartgrids and distributed generation” Masterraren aurkezpena, eta sare elektriko adimentsuen inguruko ikerketa proeiktu baten aurkezpenaHaritza Camblong. UPV/EHU |
|
10:00-10:45 |
Ibai-errekak elkartearen aktibitatearen aurkezpenaJean-Louis Hariñordoki. Ibai-Errekak elkartea. |
|
10:45-11:15 |
Kafea. EneR-GEA eta PEPS ikerketa eta garapenerako plataformei bisita |
|
11:15-12:45 |
Solasaldia: sare elektrikoetako zerbitzu berriakUnai Castro. Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutua. Leire Arrizubieta, Jema/I-Sare. |
Matrikulaziorako argibideak
- Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago ikonoa) eta jarritu matrikula-orria betetzeko argibideak.
- Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
- Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, [email protected], (Irati).
- Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
- Diru-laguntzen informazioa.
Oharrak
Matrikula prezioaren barne dago atsedeneko kafea eta lehen eguneko bazkaria.