Joan den ekainaren 11n, %100ean berriztagarria den tokiko argindar hornitzailea den ENARGIA Kooperatibak bere 3. Biltzar nagusia egin du Bidarteko ESTIA eskolan. Usaian bezala, Biltzar Nagusi hau I-ENER herritarren energia ekoizpena bultzatzen duen sozietatearen Biltzar Nagusiaren ondotik iragan da. Jarraian ENARGIA-ren bezero eta bazkideen berri eta Kooperatibaren administrazio kontseilu berriaren ezagutzeko parada ukanen duzue.
Biltzar Nagusian, 2021 urteko gertakari eta zifra nagusiak aurkeztuak izan dira. Urtea gorabeherazkoa izan bada ere Kooperatibak bere helburuak eta norantza mantentzen lortu ditu! Eztabaida aberats baten ondotik. “pertsona 1 = bozka 1” printzipioan oinarrituz, ebazpen ezberdinak bozkatuak izan dira .
Gaur egun, hara zertan den ENARGIAREN bezero eta bazkide kopurua:
Bestalde, Administrazio konsteilu berria aurkeztua eta bozkatua izan da:
Xehetasun gehiago lortzeko, noiz nahi ENARGIArekin bat egiten ahal da hemen klikatuz!