Berriak
Herria dugu Arnas
Iheslari eta Deportatu Politikoen Kolektiboari hitza emateko, eta bake prozezuan "aktiboki" parte hartu ahal izateko "Herria dugu arnas" ekimena antolatua da ekainaren 15ean Biarritzeko Irati erakustokian.
Ekitaldiari begira Ipar Euskal Herriko Hitzak, Kanaldudek, Herriak, Euskal Irratiak eta Kazeta Infok kolaborazio berezi bat egin dute, kolektiboaren parte diren iheslari ezberdinen ikuspegiak bilduz. Euskal herritarrek Iheslaren Kolektiboak Biarritzeko hitzordura arte ailegatzeko egin duten lana azaltzen dute, eta aldi berean etorkizunera begira egiten ahal dituzten ekarpenak izendatzen dituzte. Urteetako bizipenen eta saminen kontakizuna ere atzematen ahal da beraien testigantzetan.