EHZ, besta eta eztabaida gunea

PLANOAAAA-ehz14Aurten ere, 1996etik geroz egiten duen bezala EHZ festibalak arlo anitzetan nahasketak sustatuko ditu (musikan, animazioan, belaunaldietan, etab.). Laguntzailegoan oinarrituriko antolakuntzaren bitartez, jatorri eta eremu sozial ezberdinetako gazteen arteko elkarlana bultzatzen eta loturak sortzen jarraituko du. Hori guzia Euskal nortasun, kultur eta hizkuntzaren baloreztatzea sustatuz eta ber maneran tokiko borroken eta ekoizpenen erakustegi eta erabilgunea izanez 3 egunez. Hara aurtengo edizioaren zonbait berezitasun non azpimarratzekoa den eztabaidagunean parte hartuko duten nazioarteko hainbat adituren presentzia.

Programazio anitza, han eta hemengo talde haundi edo/eta ttipiekin

Urte guziz bezala ahalik eta programaziorik anitzena osatzen saiatzen dira EHZ-ren antolatzaileak. Hori, nazioarteko talde ezagunak, Euskal Herrikoak eta deskubriarazi nahi dituzten taldeen artean oreka bat atzematen saiatuz. Gustu guziak asetzea errexa ez bada ere, emaitzarekin gustora agertzen dira aurten EHZkoak. Nazioarteko afitxaburu handi batzuk ekarraraztea lortu dute  eta publikoaren zati handi batentzat ezezagunak diren musika talde batzuek sorpresa politak ematea espero dute. Era berean, Euskal Herriko talde nagusienak eta ttipiagoak ere eszena handi batean aritzeko parada ukanen dute.

Eztabaida gunea, indartua eta egokitua

EHZ
Eztabaida gunea, indartua eta egokitua : aurten indar handiak emanak izan dira eztabaida guneari begira. Nazioarteko aditu andana etorriko da hitzaldiak ematera eta bi telebista plato berezi ere izanen dira eztabaidaguneko edukia oinarri izanen dutenak, larunbatean eta igandean 14:00etatik 16:00etara. Gainera, eztabaidagunerako sarrera urririk izanen da. Horretara bakarrik etorri nahi duenak aukera izanen du beraz. Klika irudian zehaztasunen lortzeko.

EHttipiZ ostiralean eta Haurren Xokoa 3 egunez

Aurtengo bigarren erronka haurrei begirakoa da. EHZren helburuetariko bat da adin guzietako festibalarientzat antolatzea programazioa. Festibaleko hiru egunetan zehar animazio andana antolatuak izanen dira Haurren Xokoan eta ostiralean egun berezia antolatua da (EHttipiZ) 9:00etatik 16:00etara. Inguruko herrietako eskola eta ikastoletako haurrak hurbilduko dira, zinezko festibalariak balira bezala. Tailer ezberdinak proposatuak izanen zaizkie festibalak dituen baloreak transmititzeko eta festibalariak bezala animazioak ikusi eta tokiko kalitatezko produktuetaz gozatzeko aukera izanen dute.

Tailer ezberdinak proposatuak izanen dira
festibalak dituen baloreak transmititzeko
eta haurrek ere festibalariek bezala
animazioak ikusi eta tokiko kalitatezko produktuetaz
gozatzeko aukera izanen dute.

Hedabideetan jarraipen berezia

Azkenik, komunikazio arloan ere koxka bat igotzeko asmoa dute EHZren antolatzaileek. Hedabide ezberdinen arteko elkarlana oinarri, festibalaren jarraipen berezia egina izanen da Irrati eta Telebista emankizun ezberdinak proposatuz.

Laguntzaile izan nahi dutenentzat

Laguntzaile izan nahi duenarentzat azken egunak dira webgunean izena emateko. Azken egunak dira ere, EHZko txartela aurresalementan erosteko. Ondotik, gunean berean erosi beharko dira.

AutobusEHZ Festibalera

EHZra etortzeko autobus zerbitzu bereziak plantan emanak izan dira. Basque Bondissant autobus konpainiaren webgunean informazio guziak eskuragarri dira:
www.basque-bondissant.com/basque_bondissant/evenement/detail-15

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).