Donapaleu, Santibate egina, orai Libertimendua

PrintFriendly and PDF
Jazko bolantak beren ederrenean

Jazko bolantak beren ederrenean

Joan den ibiakoitzean, Amikuzeko 50 bat gazteek bazterrak harrotu dituzte Donapaleun barna. Zahar etxetik hasirik ostatuz-ostatu ibiliak dira gauean barna, maskaturik, beltzaturik eta kantu, bertsu eta irrintzinen eskasik gabe.

Ongi etorriak izan direnetan, jan eta edan dute ausarki (ukanak oro alabaina). Zahar etxeko langile ekipa eta Trinketeko, Lafiteneko, Xabieneko eta Lakozteneko ostatuek esker beroenak merezi dituzte.

Ohar berezi bat sasi-bertsulari multxoari, jarrai bezate bide hortarik eta memento onak biziko ditugu oraino luzaz !

Santibate igana da beraz, eta orai Libertimendua izanen da otsailaren 8an, igandearekin.

Usaia hartu dugun bezala, goizeko 10etan kabalkada abiatuko da Donapaleuko 4 sartzeetarik batetarik, 11etako Abere merkatu plazara helduko dira Burgaintziko eta Iruskiko dantzariak, Kitzikazankeko zirtzilak, Amikuzeko txaranga eta bertsulariak.

Aurtengo libertimendua jokatuko dute barranban eta 12ak30 aire mutxikoak dantzatzen ahalko ditugu denek, plaza  gureturik primadera beroagoen esperantzan.

Ondotik, pestak Airetik gelan jarraikiko du, bazkariarekin (izenak eman gaurdanik, ikus behereko afitxa), eta arratsaldeko giro beroan kantu, bertsu eta dantzak ez dira falta izanen.

Negua finituko dela eta primadera hobeak jinen direlako antolatzen da pesta hau. Ez hutsegitekoa beraz..afitxa-2015 b

 

  • Berripapera



  • Enbata sostengatu

    Kioskoetan

    Enbata sostengatu ! 40€-tarik goiti hilabete guziz zuen gutun ontzian Enbata aldizkaria lortuko duzue.

    Harpide zaitezte / Sostenga gaitzazue

  • Gaika

  • Hitz-gakoak

  • Bideoak

    bideoak