Denak batera, Nafarroa bizirik gira

Mattin IRIGOIEN

Joan den buruilaren 9ko egunaldiak arrakasta ederra bildu zuen, eta hurbildu zen jendeak berak dionaz, pozik eta indarrez beterik itzuli zen etxera.

Goizetik ageri zen egun handia izanen zela. Tokiko jendea eta urrundik jinik ere bazen Bideak guneko aretoa gainezka bete zuten 200 entzuleen artean. Hiru hizlariek, Beñi Agirre, Alvaro Adot zein Peio Monteanok beren ikerketa eta jakintza ekarri zituzten ezin hobeki. Bistakoa, denbora laburregiz! Araiz, ondoko hilabeteetan, ekarpen horien barnatzeko bideo edo testu zenbait agertuko dira. Ikusiko.

Eguerdian, denak joan ginen auzitegi ohiaren aitzinera, han baitziren bildu duela 500 urte, 1523ko agorrilaren 28an, gure erresumako Estatu Nagusiak, lurraldea gerla gorrian zelarik, Gaztelako etsaiaren armada denetan su eta ke bazterren xehatzen ari baitzen oraino. Eta giro hortan zin egin zuten, zin egin Nafarroa ez zela galdua, eta Baxenabarre puska ttipia izanik ere, Nafarroa izaten jarraikiko zuela. Joan den ibiakoitzean, toki hortan aldizkatu ziren Kirikittun amikuzeko txalapartariak, Burgaintziko dantzarien aurreskua, Amikuzeko joteroek eman J Mixel Bedaxagarren jota eder hura, Ramuntxo Kristiren bertsoak (ikus artikulu zolan) eta antolatzaileen hitzaldiak. Charles Massondo Donapaleuko auzapezak eta Paul Lacroix Zabalik elkarteko lehendakariak plaka bat agertu zuten.

Hona Zabalik elkartearen izenean erran hitzak : “Gure memoria ukatu eta gordea agerrarazten lagundurik eskertzen ditugu Nabarralde eta Hernani Errotzen, baita Donapaleuko herriko etxea ere gure pario berdina eginik. Nafarroa bat zen hamar mendez goiti, puskatu ziguten gerla bidez, eta Donapaleu gelditzen da erresistentziaren ikur, plaka hau horren lekuko dugu. Baina gure haurrei plaka bat baino gehiago utzi nahi diegu, sekula ez bezala nahi dugu gure izanetik aurkitzen dugun indarraz bihar ere gu garena hazi. Bizirik nahi dugu nafartasuna, euskaltasuna eta euskara gure hizkuntza. 2023an, gaur, gai ote gara berriz zin egiteko Euskal Herria eta Euskara biziaraziko ditugula ? Hortako denen beharra badugu, dakitenena, eta ez dakitenena. Zeren hortan ere, ez dago neutraltasunik.

Ondotik Touzaa etxean andana bat bazkaltzen ziren, gaineratekoak toki eskasez herrian barna barreiatzen zirelarik.

Arratsaldean, 100 lagunez goitik bisita gidatuak segitu zituzten Auzitegi karrikan barna, Donapaleu historikoaren ezagutzeko. Multzo bat frantsesez, beste bi euskaraz Bittor Thikoipe, Pettan Prebende eta Ramuntxo Kristi Amikuzeko Eskukulako bertsolariekin. Zabalik elkarteko gidek moneta frabrika, presondegia, Derdoi Oihenarteren sala, Estatu nagusien eta kantzilergoaren aterbe zen San Paulo eliza, eta beste zenbait gune aurkeztu zituzten xeheki, bertsolariek beren biper eta gatza gehitzen zutela. Bero sapa ikaragarria zen ordurako. Karrika itzulia segurtatu zuten halere ikusgarrian protagonista izanen ziren dantzari eta musikariek. Eskertu beharrak ditugu denak: Amikuzeko Kilimon taldeko joaldunak, Sukila Kanboko eta Kilimon taldeko ziganteak, Baigorriko eta Amikuzeko gaiteroak, Arizkungo Ezpata dantzariak eta haien musikariak, Antzuolako Oinarin dantza taldea eta haien musikariak, Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore taldeko dantzariak eta txaranga, Amikuzeko Burgaintzi dantza taldea eta txaranga.

Ondotik, merkatuko plazan ikusgarria eskaini zen. Dantzari eta musikariez gain, Amikuzeko antzerkilari eta kantariak tartekatu ziren publiko aitzinean. Batetik gure tragedia eta bestetik bizi-nahia zen ikusgarriaren ardatza, umore, emozio eta memento ederrez josia.

Ondotik, beroan-bero, arizale ala publiko, dantza jauzien eta Larrain dantzaren zirimolan nahasi ziren. Gaua aitzinatu ahala, Txililioak txaranga eta Gauero dantzadi taldeak ez zuten giroa apaltzera utzi. Nafarroa zabaleko jendeak Amikuzekoekin nahasi ahal izan ziren, dantza eta kantuan elkar ezagutu, batzuentzat goiz argiraino…

Egun ederra, anitza eta aberatsa bizi izan genuen. Bizirik garelako marka, eta bizi nahi dugulakoa !

Ramuntxo Kristiren bertsoak plakaren agertzean

Donapauleko eliza zaharra plaka batez dugu jantzi
Geroari so iragana ez baitugu nahi ahantzi
Ez zaio eman merexi zuen bezainbeste inportantzi
Haurrak ginela eskolan hori ez zaukuten irakatsi
Lehengo eta gaurko historia guk behar dugu idatzi

Burua nola berriz altxatu gerla bat denean galdu
Herri bat nola iraunarazi ondokoak badu zapaldu
Nafarroaren historia luzeak bidea erakusten ahal du
Ta hain kario salbatu zena ez dezagun merke saldu
Euskara eta gure kultura atxiki eta zabaldu

San Paulo elizaren paretan ezarri plakaren testua 1523 – 2023 Nafarroa bizirik

Duela 500 urte, 1523ko agorrilaren 28an, Nafarroako Estatu Nagusiak hemen bildu ziren, zinak trukatzeko beren errege Henrike II.arekin. 1512tik Gaztelaren inbasio gerla gogorra pairatzen ari zuen erresumak, eta hego partea galdurik Baxenabarren finkatu zen. Donapaleuko herriak erresumaren hiriburutzaren ezaugarriak bildu zituen orduan, administrazio gorenak bere baitan finkatuz. Nafartarrek, euskaldunek, gogoan dugu, 10 mendez goiti, guhauren lege eta instituzioak genituela. 500 urte berantago, gure memoria, kultura eta hizkuntza indar guziz zainduko ditugula zin egiten dugu.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).