Cahuzac-etik, zerga ihesaren auzira

196chaises3

Attac, Les Amis de la Terre, ANV-COP21 eta Bizi!ko militanteek, Jérôme Cahuzac frantses Estatuko aurrekontuaren ministro ohiaren zerga iruzurrari buruzko auziaren hastapena dela eta gaur, zerga ihesa praktikatzen duten banketxetarik azken urtean bahituak izan diren 196 aulki ekarri dituzte Pariseko Justizia Jauregira. Ekintza baketsu eta sinboliko honekin bankuek antolatzen duten zerga ihesa gaitzetsi nahi izan dute azpimarratuz Cahuzac bezalako pertsona baten jujatzea ez dela aski zeren ororen buru zerga ihesa behar dela auziperatu eta hori ahalbidetzen duten banketxeak.

196chaises0

Gaurko ekintza, Gobernuz Kanpoko Erakunde ezberdin horiek,  2015eko otsailetik geroz, 39 errekisizio hiritar-en bidez zerga ihesa ahalbidetzen duten banketxeetarik bahituak izan diren 243 alkien sesitzeen ondorioz pairatzen dituzten polizia inkester aski da erraiteko eta zerga ihesa antolatzen duten banketxeen auzipetzea aldarrikatzeko baliatu dute. Alabainan, ekintzalarien arabera frantses Estatuko bankuek esku hartze haundia dute paradisu fiskaletan eta haien atzetik ez da hainbeste inkesta idekirik.

196chaises2

Attac-eko bozeramailea den Thomas Coutrot ekonomialariak azpimarratu du gobernuak erraiten duelarik 2,5 miliar euro berreskuratzen dituela iruzur fiskaletik, jakina dela 60 eta 80 miliar euro urtero direla zerga ihesa lagun kutxa publikoetatik eskapatzen.

Parada hau ere erabilia izan da behin eta berriz azpimarratzeko trantsizio ekologiko eta sozialaren aldeko dirua badela. Hain xuxen ere paradisu fiskaletan. Egoera eskandalugarri horrekin bukatzeko, eta larrialdi sozial eta ekologikoaren finantzatzeko beharrezkoak diren miliar horien berreskuratzeko, 3 neurri berehala martxan ezartzea galdegin dute alki bahitzaileek:

  • zerga biltze sistemen indartzea 10 000 enplegure sortzearekin (jakinez azken 5 urteetan, iruzurra goruntz doalarik 3 100 enplegutik goiti ezeztatuak izan direla zerga kontrolatzeko zerbitzuetan).
  • bankuen filialetan diren operazio ezberdinei buruzko gardentasuna behartzea, konduen jabeen eta jabetza duten sozietateen nortasunaren ezagutzea.
  • bankuen bidez antolatzen den zerga ihesa gaztigatua izan dadin: isunak ez dira aski, bankuen buruzagiak ere kartzelara sartzerat behartuak izan behar litaizke.

196chaises

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).