Bozka historikoa lurralde hizkuntzen alde

PourqueViventNosLAngues

Euskal Konfederazioa

Paul Molac diputatu bretoiak 2019ko abenduan pausatu lurralde hizkuntzen aldeko lege proposamena goiz honetan bozkatu du frantses Legebiltzarrak, bigarren irakurketan. Eztabaidak eta bozkak iragan aitzin azpimarratzen genuen bezala, historikoa da goiz honetan gertatu dena: lehen aldia da 1951ean Deixonne legea bozkatu zenetik lurralde hizkuntzei buruzko lege bat onartzen dutela.

Ondareari, seinaletikari eta estatu zibileko aktei buruzko artikuluak Legebiltzarrean (lehen irakurketan) eta Senatuan (lehen irakurketan ere) jadaneko onartu ondotik, irakaskuntzari buruzko lau artikulu ziren berriz eztabaidatzekoak eta bozkatzekoak Legebiltzarrean, bigarren irakurketan. Horrela, apirilaren 8ko bozkarekin lau artikulu horiek ere bi ganbarek onarturik, lege proposamena lege bilakatuko da, horrek irakaskuntza mailan -bereziki- aitzinamendu handia suposatzen duelarik.

Murgiltze eredua eskola publikoan (2 ter artikulua): badira urteak murgiltze eredua plantan ezarria dela eskola publikoan. Irakaskuntza molde hau ipar Euskal Herrian da bereziki arrakastatsua, 20 eskola publikotan garatua baita, esperimentazioaren baitan. Hemendik goiti, murgiltze eredua garatzen segitzen ahalko da bainan pisua den esperimentazio dispositibotik pasa gabe. Esperimentaziotik irakaskuntza arruntera pasatzen gara.

Mayotte lurraldeari buruzko artikulua (2 quater artikulua): artikulu horren bidez, hemendik goiti Hezkuntza Kodeko L 312.10 artikulua Mayotte lurraldean ere aplikatuko da.

Herriko forfait-ari buruzko artikulua (2 quinquiès artikulua): orain arte herri batek ondoko herriko eskola bati forfaita ordaintzen ahal zion azken horrek euskarazko irakaskuntza proposatzen bazuen eta herriak horrelako eskaintzarik ez bazuen bermatzen bere herritarrentzat. Hemendik goiti herri bakoitzak forfaita ordaindu beharko du haur batek ondoko herrira joan behar badu euskarazko irakaskuntza segitzera bizi den herriak ez baitu proposatzen. Posibilitatetik obligaziora pasatzen gara.

Euskararen irakaskuntzaren orokortzea (3. artikulua): orain arte eskola publiko batean euskarazko klaseak idekitzeko prozedura aski pisua zen: guraso kopuru esanguratsua bildu behar zen, proiektua muntatu, eskolako talde pedagogikoarekin adostu, idekitzea Hezkunde ministeritzako zerbitzuekin negoziatu, etab… Hemendik goiti, Korsikan indarrean den sistema segituz, Estatuaren eta tokiko kolektibitateen arteko hitzarmena izenpetu ondotik, eskola publiko guziek euskarazko irakaskuntza proposatu beharko dute. Horrelako irakaskuntzarik nahi ez duten gurasoek dute beren nahia jakinarazi beharko. Eskaera logikatik eskaintza politikara pasatzen gara.

Agiri hau baliatu nahi genuke lege honen alde mobilizatu diren guziak eskertzeko: Paul Molac eta bere laguntzaileak lege proposamena landu eta pausatu izanagatik, senatariak (bereziki Legebiltzarreko lehen irakurketaren ondotik irakaskuntzari buruz kenduak izan ziren artikuluak lege proposamenean berriz sartu izanagatik) eta orohar lege proposamenaren alde bozkatu duten parlamentari guziak. Gisa berean, deitoratzen dugu beste behin frantses Gobernuak izan duen jarrera, kontrako iritziak eman eta kontrako emendakinak aurkeztu baititu parada izan duen aldi bakoitzean.

Azpimarratu bezala, lege horri esker aitzinamendu garrantzitsuak egiten ahalko baditugu ere, irakaskuntza arloan hainbat borroka eramaten segitu beharko dugu hemendik goiti ere: euskara bezalako hizkuntzentzat kalte handiak eragin dituen lizeo erreforma kendua izan dadin, ipar Euskal Herriko bigarren mailako ikastetxeetan gero eta ikasgai gehiago euskaraz irakatsiak izan daitezen eta abar…

Gaur gertatutakoa pozgarria bada ere, Euskal Konfederazioak mobilizaturik segituko du, bai hexagono mailan Pour Que Vivent Nos Langues Kolektiboko kideekin, bai ipar Euskal Herri mailan eskuz esku borrokatuz irakaskuntzako eragileekin.

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).