Beroketaren beroaz

GIEC

GIEC edo Nazio Batuen Erakundeak sortu klimaren ikertze berezitu zientifikoen taldeak bere azken txosten sakondua plazaratu du. Gisa hortako txostena zazpi urtetarik eguneratzen dute klimaren “egoera” neurtuz eta erran daiteke txosten horiek direla erreferentzia nagusi gisa planetako gobernu edo erabakitzaile guzientzat. Frantziako gobernuak txostenari eman dion erantzuna: eskasa eta ia alferra.

GIEC hortan partaide diren erresuma guziek txostena adostu ondoan dute bakarrik bere txostena publiko egin. Txostenaren lehen zati batean gauregungo mundu guziko klimaren argazki bat egin da. Bigarren partean hipotesiak luzatzen ditu sistema klimatiko osoaren bilakaeraz, lerrokatuz ere zer nolako arriskuak jasaiten ahal genituzkegun bilakaera desberdinen ondorioz. Azkenik proposamen xeheak egiten ditu kutsatze edo beroketa erritmo ezberdinen arabera. Txostena irakurtzean lehen ebidentzia batek jauzi egiten dauku aurpegirat : beroketa klimatikoa etengabe aintzina doa eta planeta osoa emeki bezain segurki berotzen ari zauku eta fenomenoak ez du deus ikustekorik bilakaera normal batekin, klimatozeptiko batzuek sinestarazi nahi luketen bezala. Azken 50 urteetan gertatzen ari den klima beroketa historiako abiadura haudienekoa da. Ezinago argiki GIECk adierazten du beroketa hori, eta horrek dakarren desregulatze klimatikoa jadanik begibixtakoak direla globoaren hainbat guneetan.

Erabaki ausart eta globalizatuak baitezpadakoak

Ikustea eta ohartzea baizik ez da zonbat itsas gainditze, oihanetako su edo puntako gertakariren lekuko giren uda huntan berean munduan zehar. 2014ko azken aintzineko txostenean arras xeheki gertakari horien lerrokatze beldurgarria aintzin ikusia zuen GIECk, bai nunbrean, eta abiaduran, eta intensitatean. Azken txosten hunek dio erabaki ausart eta globalizatu batzu ez hartuz aldaketa eta beroketa klimatikoak abiadura haundiagoa har lezakela, gisa hortan ozeanoen eta lurraren ahalmenak murriztuz karbono natural bilgune gisa, Amazoniako oihanaren funditze etengabea delarik adibide nagusienetakoa. Beroketa hortan hainbat neurketa gaindituz, GIECk azpimarratzen du 2100 urte inguruan itsasoen heina igo litaikela metre bat eta bi artean, horrek dakarren azifidikatze eta desoxigenatzearekin. Logika beretik 2050 urtean Polo Artikoa urtua litaike erabat.

Ondorioz aldaketa klimatikoa mugatzeko edo mugatzen hasteko behintzat produzitzen ditugun gaza mota guzien kopurua apaltzen hasi behar dugu, bakotxak gure neurrian, bakotxak gure lekutik.

Zertan da frantses estadoa erronka horieri begira? Karbono neutralitatea 2050 urterako aipatu izan du Macronek. Logika beretik 2030 urterako aipatua da %40ez apaltzea gaza emisora guziak, 1990 urtea hartuz abiapundu gisa. Ba ote da xantzarik helburu hori lortzeko?

Urte batez Macronen gobernuak martxan eman zuen klimaren aldeko herritar konbenio bat zoinek 149 proposamen argi aurkeztu zituen delako helbururat heltzeko. Beren osotasunean eta “filtrarik” gabe beretuko zituelako hitza eman ta gero, Macronek eta gobernuak hitza jan dute eta ondotik idatzi duten lege proiektu edo Loi Climat delakoak soilik 149 proposamen haietarik 18 hartu ditu osoki, 26 arrunt baztertu ditu eta beste guziak biluzi eta xurgatu.

Macronek eta gobernuak hitza jan dute
eta ondotik idatzi duten lege proiektuak
soilik 149 proposamen haietarik 18 hartu ditu osoki,
26 arrunt baztertu ditu eta beste guziak biluzi eta xurgatu.

Carbone 4 deitu kabinete independente batek burutu estudio bat entseatu da Frantziako Loi Climat horren egiazko inpaktoa ebaluatzen politika publikoetan gaza emisora apaltze helburueri begira.

Proposamen ahul eta funtsagabeak

Politika klimatikoa arautzen duten 12 funtsezko parametroeri begira, 10etan frantses estadoaren borondatea eta ekintza proposamenak ahulak eta funtsgabeak dira. Alabainan Herritar Konbenioaren lana eta proposamenak usaia ekozidio batzuen logika aldaketa eta itzulipurdikatze batzuen inguruan oinarritzen dira. 149 proposamen haiek ez dira pentsatuak izan ttorttaka ttorttaka gauzatuak izaiteko bainan bai orokortasun batean proposamen batek bestea osatzeko.

Maleruski Klima Legea soilik oinarrizko proposamen porroxka batzuez osatua da eta ez du ondorioz batere ahalbidetzen GIEC delakoaren gomendioen gauzatzen hastea. Zintzoki lanean arizan ondoan eta 149 proposamen gauzagarri adostu eta plazaratu ondoan, baduke Herritar Konbenioak frustatua eta kexu izaiteko motibo ainitz. Bere hastapeneko oinarrizko sentsutik biluzirik eta urrundurik, Klima Legea soilik marketing itxuratze politiko batean gelditzeko punduan da.

Funtsean orroitaraztea baizik ez da Frantziako Estado Kontseiluak berak jadanik kondenatua duela gobernua bere eginbide ezagatik sail hortan. GIEC-ak zehaztu klima egoera urgentziaren aintzinean, neurri haundiko politika publiko ekologikoak adostu behar gorrian gira. Aldaketa klimatikoa sudur puntan dugu eta beroketa horren beroa urte batetik besterat beroagoa ere. Gai izanen gira kolektiboki eta bakotxak gure mailan funtsezko aldaketa baten gauzatzen hasteko?

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

One thought on “Beroketaren beroaz

  1. Zoritxarrez azken mende erdi honetan gaizki ibili dira Munduko agintari guziak ingurumenaren babesari dagokionez. Ekologistak zorotzat hartzen zituzten eta aurrerapen kontrakoak. Orain aldiz ohartzen dira baina ez dute egoera konpontzeko neurri zorrotzik hartzen. Lege berriak; konstituzioan ekologiaren zaindu behar delako testu bat idatzi, goi mailako bilkurak eta ele antzu asko,, zaramatika eder batek ezkutatuak. Horretaz gainera Bolsonaro periltsua da; Trump astakeriak esan eta egin ditu. Ez ailedi itzul lau urteren buruan. Ekologista zintzoak eta Gretak esandakoak kontutan har bezate behintzat, eta irtenbide bat agian atzemanen dugu.

Comments are closed.