Beganismoaz

Laborantza zelulario horren promotoreak multinazional firma jakin batzuren baitan kausitzen dira (Gafa, inbestitze fondo etabar.)
Laborantza zelulario horren promotoreak multinazional firma jakin batzuren baitan kausitzen dira (Gafa, inbestitze fondo etabar.)

Azken urteetan, began edo haragi jatea ukatzen duten aktibiztek eramaiten ari diren ekintzek hiltegian egin entzunikusek bazterrak harrotu dituzte. Gizarte arazo horren inguruan, hara ene ikusmoldea. Abereen eta gizakien arteko loturarik gabe bizitzea posible dea?

Badu engoitik hamar milaka urte kabalekin bizi girela, bakotxaren interesak elkarbizitza batean oinarritzen direlako edo bakotxa ohartu delako hobe ginuela bizi adostasun batean, elgarren kontra edo bizkar baino. Mota guzietako kabalak beren munduaz haratago, humanoen egunerokoaren partaide osoak bilakatu dira. Baditaike funtsean kabala edo animale batek humanoen bizitzako kodeak hobeki integratzea edo ulertzea humanoek haiena baino. Agian pentsa daiteke logika hortarik abiatuta, egunerokoan gurekin bizi diren kabala horiek ez dutela askatasun edo libertate osorik desio, ez dutela salbaitasun osora itzuli nahi. Ez dut uste ere nahiago duten esterilizatuak izan, puntaren puntan desagertzeko arriskuan izan arte, begano batzuek aldarrikatzen duten bezala. Uste apala dut, gurekin nahi dutela bizi, gu haiekin bezala, bizitza duin eta errespetuzko batean.

Pentsamolde iraultzailea?

Duela ez hain aspaldi arte, munduko hainbat emazte ta gizon sobera fite eta haundizki hiltzen ziren hiru arrazoinengatik : epidemia eritasun, gerla edota goseteengatik. Alta 60. hamarkadaz geroztik gutti gorabehera, ez da gosete masiborik (matizatu daiteke afirmazio hau) munduan zehar, ez behintzat janari elikaiagatik. Gauregun guneka ezagutzen diren gosete bakarrak, molde interesatuan batzuek erabiltzen duten arma politikoa soilik ez dira. Gosez hiltzen badira batzuk oraindik, beste batzuek erabakita da. Ez dut ikusten zertan beganismoak egitate horiek alda ditzakeen. Alderantzizkoa agian baiezta dezakegu. Goseteak orohar desagertu badira da arrazoin begibixtako bat dela medio : laborantza iraultzak agronomia sortu zuen eta ondorioz hazkuntzak erregulatuak lurrarentzat oinarrizko hazkurri den ongarria produzitzen hasi zen. Ez, gazte edo ez hain gazte batzuek aldarrikatzen badute ere “Beganoa naiz”, ekintza edo pentsamolde iraultzaile bateko partaide gisa, edo hiltegien eta harakinen kontrako ekintzak konparatuz erresistentzia zibil gisa, ez zait iduritzen beganismoak kabalen emanzipazioan edo berdin humanoen emanzipatze prozesu bati mesederik ekartzen dion. Alderantziz baizik, hurbileko animalerik gabeko eta hazkuntzarik gabeko laborantza bat goraipatuz, begano mugimenduak urrats haundiagoz multinazionalen aztaparretan ezartzen gaituzte, gisa hortan gure alienazioa eta janari menpekotasuna larriagotuz uste baino fiteago. Beganismoaren teorizatzaileak eta militanteak, agian ohartu gabean, kapitalismo itsuenaren eskumakil ments eta ertzoenak bilakatzen ari dira. Alta 21. mende hastapen huntako lanjerrik haundienatarik bat litaike hazkuntzarik gabeko laborantza bati buruz joaitea. Jakin badakigu badirela jada inbertsioak eta esperientziak “haragia” produzitzeko laboratorioetan, oilaxko, behi edo urde musklo zelulen bidez edo arroltze eta esnea jitez aldatutako altxagarri zelulen bitartez. Laborantza zelulario horren promotoreak multinazional firma jakin batzuren baitan kausitzen dira (Gafa, inbestitze fondo etabar.). Baditaike aski laster gisa hortako lehen haragi artifizialak merkatuan sartzea “carpaccio” moduan, ondotik emeki ta segurki in vitro produkto bezala komertzializatuak izaiteko. Proteinaz beteriko haragi masa batzu antibiotikez hantuak kontaminazioak saihestuz molde seguru eta duinean.

Zer nolako janaria etorkizunean?

Beganismoa lanjerosa da. Humanoa eta animaliaren arteko lotura beharrezkoa haunditu eta hautsi baizik ez du egin nahi. Iraganeko denboretarat kondenatu nahi gaitu. Animale edo kabalen munduarekin haustura bilatzen dute, betirako. Alta haragi jatea betitik humanoen historiako zati izan da, partekatze momentu bat : halabeharrezkoa edo hautatua. Koherentzia osoz eta sinesgarria izaiteko, harreman horri oinarritu behar da hazkuntza jasangarri eta eginahala biologikoan, lurrarekilako errespetuzko lotura batean, gisa hortan urrunduz laborantza, hazkuntza eta janari industrialetarik. Garrantzitsuena humanoaren biziraupenerako ez da funtsean jakitea kabale haragirik gabe bizi daitekeen bainan bai konturatzea zer nolako janari “kultura edo molde” egokienek segurta lezaketen bizitza orekatu bat. Began jateak, haragirik gabe, badut beldurra kondenatzen gaituela hainbat bortxaz edo jitez aldatutako produkto irenstera, orohar soilik molekulaz osatuak eta oroz gainetik B12 bitaminaz hantuak.

Began jateak, haragirik gabe,
badut beldurra, kondenatzen gaituela
hainbat bortxaz edo jitez aldatutako produkto irenstera,
orohar soilik molekulaz osatuak
eta oroz gainetik B12 bitaminaz hantuak.

B12 bitamina halabeharrez bestenaz begano ohi batzuek dioten bezala, ultra janari erregimen horiek emeki emeki osagarria desorekatzen omen dute, hasita izpirituarenetik. Beganismoa mehatxu oraindik haundiago baten aliatua da. Alabainan gure ondarea eta ingurumena ez kolpatzen segitzeko molderik erradikalena da hauetarik arrunt eta betiko moztea eta urruntzea. Mega hirietan gakoturik metatzea molekulazko janariz aseturik. Ez gehiago zikinik, ez gehiago garbirik, soilik izpiritu sanoak puntako morala soil bati dedikatuak: humanoaren betiereko hobekuntza ingurumenetik erabat mozturik. Bai, argiki erran daiteke beganismoak transhumanitatearekin errimatzen duela. Mundu latzgarri eta lotsagarri bat, ez ?

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).