Batasun harrigarria Lurralde Elkargoaren alde

LurraldeKolektibitatearenIngurukoBatasuna1

Hego Euskal Herritik Iparraldera begiratzen dutenek harriduraz hartzen dute Lurralde Elkargoaren inguruan lortu den batasuna: alderdi abertzale guztietako jendea, PS, Modem eta UMPko kideak, erakundeak (Merkataritza Ganbera, Garapen Kontseilua), sektore sozioekonomiko zabala… sekulako batasuna lortu da Ipar Euskal Herriaren ezagupena bermatuko lukeen erakunde berezi bat galdetzeko. Departamendu bat baino zerbait gehiago, erregioaren eta estatuaren zenbait eskumenekin.

Duela hamabost bat urte indar anitz bildu zen euskal departamendu baten aldarrikatzeko, baina inondik ere ez hain batasun zabala. Orain departamendu soil bat baino gehiago galdetzen duten horietarik batzuk ez ziren euskal departamenduaren alde 1999an.

Gauzak anitz aldatu dira, baina aldaketak ez dira bat-batekoak izan; prozesu luze baten emaitza da. Frantziako deszentralizazio proiektuaren harira, eta “pays” egitura desegitearen ondorioz, orain arteko erakundetze minimo horrekin konformatzen zirenak mugitu dira. Aspaldi du abertzaleek eta abertzaleak ez ziren hainbat hautetsik (ezkerrekoak eta eskuinekoak) erraten zutela Garapen Kontseilua eta Hautetsien Kontseilua botererik gabeko erakundeak zirela eta Ipar Euskal Herriak hori baino zerbait gehiago behar zuela. Kontrakoek, ordea, zioten bi Kontseilu horietan egiten ziren gogoetek eta adosten ziren eskemek eragina zutela, gero, erakunde ofizialetan hartzen zituzten erabakietan.

“Pays” egitura desegiteak bizkortu du jende horrek iritzia aldatzea, orain arteko lan egiteko modu hori arriskuan ikusi dutelako. Baina ez ote dute ere, nonbait, aitzakia ederra ikusi, eramanezina bihurtzen ari zitzaien jarrera aldatzeko? Alabaina, euskal departamenduaren kontrako postura harturik, nola justifika zezaketen alde bihurtzea? Arrazoi bat behar zuten, eta deszentralizazio prozesu hori izan da arrazoietariko bat. ETAk borroka armatua behin betiko uzteak ere lagundu omen ditu urrats hori egiten.

Baina urrats hori ez zuten eginen euskal departamenduaren (orain Lurralde Kolektibitatearen) aldeko jarrera ez balitz hain zabala izan, ez balu halako indarra izan. Zenbait jakobino porrokatu kenduta, Ipar Euskal Herriko politikarentzat ez zen bideragarria kontrako jarreran tematzea. Departamenduaren aldeko iritzia zinez zabaldua zen Ipar Euskal Herrian, eta hori begi bistan zeukaten. Gainera, ikusiz hainbat hauteskundetako giltza abertzaleek dutela (bereziki udal hauteskundeena), politikari anitzi komeni zitzaien jarrera ireki hori hartzea.

Adostasun zabal hori etorri da, azken hogei urteetan, tendentzia politiko guztietako eta sektore politiko, kultural eta sozioekonomikoko jendea elkarrekin lan egiten aritu delako. Garapen Kontseilua maiz kritikatu dute abertzaleek, hori ez zelakoan eskatzen zena, ontzi huts bat zelakoan, autonomiaren aldarrikapena ezeztatzeko taktika bat zelakoan… Baina bertute bat aitortu behar zaio: elkarrekin lanean jarri ditu ibilbide, iritzi eta proiektu politiko kontrajarriak zituzten pertsonak. Elkarlan horren bidez, ikuspegi trukatze bat gertatu Ipar Euskal Herriaren izaera ekonomikoaz, linguistikoaz edo kulturalaz; eta zenbait proiektu obratu dira edo zenbait politika egokitu, gabeziak gabezia eta desadostasunak desadostasun. Argi dena da 90eko hamarkadan elkarrekin marraztu zuten Ipar Euskal Herria ez dela 70eko eta 80ko hamarkadetan hartzen ari zen itxurakoa.

Lan dinamika horrek anitzi begiak ireki arazi dizkie (batzuei lehenago, beste batzuei geroago), eta balio izan du Garapen Kontseiluaren eta Hautetsien Kontseiluaren mugak agerian uzteko eta euskal departamendu edo erakunde berezi baten beharraz ohartzeko. Balio izan du ere horrelako aldarrikapen baten inguruan, lehenago pentsaezina izan zitekeen batasunak sortzeko. Zubi lan horren fruitua izan da, hein handi batez, Lurralde Elkargoaren inguruko adostasun zabal horren eraikuntza.

Bistan dena, ez litzateke halako adostasunik lortuko independentzia aldarrikatzeko balitz; indar harremana ez delako independentzia aldarrikatzen dutenen alde. Baina, gutxienez, Lurralde Elkargoaren alde diren guztiek errespetatzen dute batasun horretako bakoitzaren jarrera independentziaren gaiari begira. Geroak erranen du zer bide egiten duen independentziaren aldeko jarrerak, baina oraingoz, batasun ikusgarria lortu da, urteetako elkarlanari esker.

 

BATERA Plataforma (besteak beste Lurralde Kolektibitatearen arloan lanean ari dena) 8min47ko bideo baten bidez :

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).