Bakegileen azken berriak

Bakegileak

Irailaren 22an Ion Parot eta Jakes Esnalen baldintzapeko askatasunak onartuak izan dira.

Urte luzeetan espero izan dugun keinua iritsi da, baina inungo faborerik gabe! Abokatuen jarraikitasunari esker egin da, eta zuei guziei esker lortu dugu bereziki. Zuen hutsik gabeko engaiamendueri iesker azkenean zuzenbidea izan da! Ion eta Jakes laister itzuliko dira haien etxera! Milesker eta txalo bero bat !

Zenbat denbora galdu den Ion Parotentzat (6. baldintzapeko askatasun eskaera) eta Jakes Esnalentzat (5 urteko prozedura) eta haien senideentzat. 71 urte dituzte biek gaur egun eta 32 urte daramatzate kartzelan! Zenbat denbora galdu den Aieteko Nazioarteko Konferentziatik!

Armagabetzearentzat bezala, erabaki hau lurralde hontako indar desberdinen engaiamendu eta mobilizazio azkarraren ondorioa da. Aieteko konferentziatik, konbentzimendu guztiarekin inplikatu diren guztiak eskertzen ditugu. Etapa berri bat gainditu da, bidearen bururaino joan behar dugu orain!

Erabaki honek bidea ireki behar die preso eta iheslarien gaiaren konponbide globalari eta orohar gatazkaren ondorioen tratamenduari. Frantziar eta espainiar estatuei dei egiten diegu bake prozesuan engaia daitezen aktiboki, justizia transizionalerako baliabideak plantan ezarriz. Baliabide hauek bermatuko dute biktima guztiak kontutan hartzea, beraien eskubideak ere, eta egi guziak eta gatazkaren jatorria ikertzea.

Etapa garrantzitsu bat gainditu da, beste batzuk gainditu beharko dira!

Bestalde Unai Parot Zaballako presondegira hurbildua izan da.

Erabaki egunean, hautetsiz eta gizarte zibileko ordezkariz osatutako zaintza talde bat bildu zen Herri elkargoan hona hemen hauen adierazpena : http://www.bakebidea.com/?p=6180&lang=eu

Ion Parot eta Jakes Esnalen baldintzapeko askatasunak onartuak – 2022ko irailaren 22ko, Zaintza taldearen deklarazioa

Hainbeste itxoiten genuen erabakia iritsi zaigu gaur. Egungo egoera kondutan hartzen duen erabaki judizial hori txolatzen dugu. Eskertzekoa da ere gizarte zibilak urtez urte determinazio handiz eramandako lana eta abokatuen determinazioa . Gure aburuz, erabaki honek, frantses justiziak 2011az geroztik abiatu den bake prozesuaren inguruan duen ikuspegi aldaketa erakusten du. Kofi Annanek Donostian abiatutako prozesuak, su eten iraunkorraren iragarpenak segitu zituen. Ondotik etorri ziren armagabetzea 2017an eta 2018an ETA erakundearen disoluzioa. Bi urte dira Frédéric Haranburu aske gelditu zela. Bi urte galduak Ion Parot (6. baldintzapeko askatasuna), Jakes Esnal (5. baldintzapeko askatasuna) eta beraien familientzat. Biek 71 urte baino gehiago dituzte eta 32 urte igaro dituzte preso.

Aieteko Konferentzia iragan zenetik, determinazio handiarekin lanean aritu diren guziak eskertu nahi ditugu. Etapa bat gainditu dugu baina gure lana bururaino eraman behar dugu.

Erabaki horrek bidea erraztu behar dio presoen eta iheslarien auziaren eta gatazkaren ondorioen konponbide orokorrari. Gaurkoan, Frantziar zein Espainiar estatuak interpelatu nahi ditugu eta bake prozesuan aktiboki inplikatu daitezen eskatzen diegu, justizia transizionalari begirako dispositibo bat martxan jarriz. Honek, biktima guztien onarpena, beren eskubideen onarpena, egia eta gatazkaren iturrien identifikazioa bermatuko ditu.

Euskal Herrian, beste edozein lekutan bezala, gatazkaren konponbidea elkarrizketaren bidetik pasatuko da eta Frantziako lehendakariari eskatzen diogu bide hori errestu dezan.

Zaintza taldean parte hartu dute:

Txetx Etcheverry Bakegilea / Artisan de la Paix ; Anaiz Funosas Bake Bidea; V. Bru Pireneo Atlantikoetako deptutatua LREM; Député LREM des Pyrénées Atlantiques; I. Echaniz Pireneo Atlantikoetako deptutatua PS/ Député NUPES desPyrénées Atlantiques; F.Espagnac Pireneo Atlantikoetako senataria PS / Sénatrice PS des Pyrénées Atlantiques; M.Brisson Pireneo Atlantikoetako senataria LR / Sénateur LR des Pyrénées Atlantiques; D. Saint Pé Pireneo Atlantikoetako senataria Modem / Sénatrice Modem des Pyrénées Atlantiques; E. Dutoya Akitaniako kontseilaria PS eta Ziburuko auzapezordea / Conseillère Régionale de la Nouvelle Aquitaine PS et adjointe à Ciboure; S.Buissière Akitaniako kontseilaria EELV / Conseillère Régionale de la Nouvelle Aquitaine EELV; D. Damestoy Akitaniako kontseilaria EELV/ Conseiller Régional de la Nouvelle Aquitaine EELV; Annie Poveda Pirineo Atlantikoetako Departamenduko kontseilaria EH BAI / Conseillère Departementale des Pirénées Atlantiques EH BAI; Iker Elizalde Pirineo Atlantikoetako Departamenduko kontseilaria EH BAI/ Conseiller Départemental Pirénées Atlantiques EH BAI; M.Behotegui Bardos-eko auzapeza eta Pirineo Atlantikoetako Departamenduko kontseilaria / Maire de Bardos et Conseillère départementale de Nive-Adour ; JR Etchegaray Baionako auzapeza eta Euskal Hiri Elkargoko lehendakaria / Maire de Bayonne et Président de la Communauté d’Agglomération Pays Basque; R.Carrique Idauze Mendiko auzapeza eta Euskal Hiri Elkargoko lehen lehendakari ordea / Maire de Idaux Mendy et 1ière Vice Présidente de la Communauté d’Agglomération Pays Basque; K. Ecenarro Hendaiako auzapeza eta Euskal Hiri Elkargoko lehendakari ordea / Maire d’Hendaye et Vice Président de la Communauté d’Agglomération Pays Basque; M. Bisauta Euskal Hiri Elkargoko lehendakari ordea / Vice Présidente de la Communauté d’Agglomération Pays Basque; D.Olcomendi Izura Asmeko auzapeza eta Euskal Hiri Elkargoko lehendakari ordea/ Maire d’ Ostabat Asme et Vice Président de la Communauté d’Agglomération Pays Basque; M.Arostegui Miarritzeko auzapeza eta Euskal Hiri Elkargoko lehendakari ordea / Maire de Biarritz et Vice Présidente de la Communauté d’Agglomération Pays Basque; R. Hirigoyen Mugerreko auzapeza eta Euskal Hiri Elkargoko lehendakari ordea/ Maire de Mougerre et Vice Président de la Communauté d’Agglomération Pays Basque; I. Pargade Hazparneko auzapeza eta Euskal Hiri Elkargoko lehendakari ordea eta Departamenduko gehiengoko kontseilaria / Maire de Hasparren et Vice Président de la Communauté d’Agglomération Pays Basque et Conseillère Départementale Majorité départementale; A.Curutchary Euskal Hiri Elkargoko lehendakari ordea / Vice Président de la Communauté d’Agglomération Pays Basque; B. Carrère Uztaritzeko auzapeza eta Euskal Hiri Elkargoko lehendakari ordea / Maire d’Ustarits et Vice Président de la Communauté d’Agglomération Pays Basque; O. Alleman Departamenduko gehiengoko kontseilaria eta Euskal Hiri Elkargoko delegatua / Conseiller Départemental Majorité départemental et délégué territorial de la Communauté d’Agglomération Pays Basque; J.Erremundeguy Departamenduko gehiengoko kontseilaria eta Euskal Hiri Elkargoko delegatua / Conseiller Départemental Majorité départemental et délégué territorial de la CAPB; B. Laborde Sarako auzapeza eta Eushal Hiri Elkarguneko delegatua / Maire de Sare et délégué territorial de la CAPB; E. Aldana Ziburuko auzapeza eta Hego Lapurdi poloko arduraduna / Maire de Ciboure et délégué territorial du pôle Sud Pays Basque; P. Etxeleku Errobi poloko arduraduna / Délégué du pôle Errobi; A. Iriart Hiriburuko auzapeza eta Errobi Aturriko poloko arduraduna / Maire de St Pierre D’Irube et Délégué du pôle territorial de Nive Adour; D. Hugla Lehuntzeko auzapeza / Maire de Lahonce; M. Iribarren Itsasuko auzapeza / Maire d’Itxassou; JL Prebende Gabadiko auzapeza / Maire de Gabat; Arno Gastambide Aiherrako auzapeza / Maire D’Ayherre.

Maule, Donibane Garazi, Baiona eta Donibane Lohitzuneko elgarretaratzeen hitz harzea :

Urte luzeetan espero izan dugun keinua iritsi da, baina inungo faborerik gabe! Abokatuen jarraikitasunari esker egin da, eta zuei guziei esker lortu dugu bereziki. Zuen hutsik gabeko engaiamendueri iesker azkenean zuzenbidea izan da ! Ion eta Jakes laister itzuliko dira haien etxera! Milesker eta txalo bero bat!

Zenbat denbora galdu den Ion Parotentzat (6. baldintzapeko askatasun eskaera) eta Jakes Esnalentzat (5 urteko prozedura) eta haien senideentzat. 71 urte dituzte biek gaur egun eta 32 urte daramatzate kartzelan ! Zenbat denbora galdu den Aieteko Nazioarteko Konferentziatik !

Armagabetzearentzat bezala, erabaki hau lurralde hontako indar desberdinen engaiamendu eta mobilizazio azkarraren ondorioa da. Aieteko konferentziatik, konbentzimendu guztiarekin inplikatu diren guztiak eskertzen ditugu. Etapa berri bat gainditu da, bidearen bururaino joan behar dugu orain !

Erabaki honek bidea ireki behar die preso eta iheslarien gaiaren konponbide globalari eta orohar gatazkaren ondorioen tratamenduari. Frantziar eta espainiar estatuei dei egiten diegu bake prozesuan engaia daitezen aktiboki, justizia transizionalerako baliabideak plantan ezarriz. Baliabide hauek bermatuko dute biktima guztiak kontutan hartzea, beraien eskubideak ere, eta egi guziak eta gatazkaren jatorria ikertzea.

Oroitaraz dezagun: etapa garrantzitsu bat gainditu da, beste batzuk gainditu beharko dira. Gure mobilizazioa erabakigarria izanen da, euskal gizarteari dei egiten diogu urriaren 8an Donostiako karriketan mobilizatzera eta antolatuko ditugun ondoko hitzorduei adi egotera.

Xixtor, Ion eta Jakesekin batera Unai gurekin! Orain presoak!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).