Baionako herriko bozen bigarren itzuliari buruzko eztabaida

Baiona

2020ko Herri eta Euskal Elkargoko bozen karietara, Baionan, EHBAIko militanteak Baiona  Berde eta Elkarkidetza (BVS) dinamikan inplikatu dira Berdeak (EELV), Ensemble eta beste  norbanako batzuekin  batera.  BVSek, lehen itzuliko gauean bertan, -martxoaren 15a- Biltzar Nagusi bat burutu zuen bigarren  itzuliari begirako posizioa deliberatzeko. Erabaki honek eztabaida sortu du Baionako zein ipar Euskal Herriko abertzaleen baitan. Eztabaida eta iritzi desberdinak zeudela jabeturik, EHBAIko zuzendaritzak gaia lantzeko erabakia  hartu zuen martxoaren 16an.  Hara jarraian EHBAIko zuzendaritzak 2020ko maiatzaren 8an adostutako testuan agertzen den erabakiaren bilduma.

2020ko Herri eta Euskal Elkargoko bozen karietara, Baionan, EHBAIko militanteak Baiona  Berde eta Elkarkidetza (BVS) dinamikan inplikatu dira Berdeak (EELV), Ensemble eta beste  norbanako batzuekin  batera.

BVSek, lehen itzuliko gauean bertan, -martxoaren 15a- Biltzar Nagusi bat burutu zuen bigarren  itzuliari begirako posizioa deliberatzeko. Biltzar Nagusian, mandatu bat luzatu zitzaien BVSeko  koordinazioko kideei: Henri Etcheto (Bayonne Ville Ouverteko – BVO- zerrenda burua) eta Mathieu Bergé-rekin (Baiona Bihar-ko -BB- zerrenda burua) biltzea, hiruen arteko balizko akordio  bat burutzeko xedez, negoziaezinak izango ziren pundu politiko batzuen inguruan zein gobernantza paktu baten inguruan.

Erabaki honek eztabaida sortu du Baionako zein ipar Euskal Herriko abertzaleen baitan. Eztabaida eta iritzi desberdinak zeudela jabeturik, EHBAIko zuzendaritzak gaia lantzeko erabakia  hartu zuen martxoaren 16an.

EHBAko Zuzendaritzak 2020ko maiatzaren 8an adostutako testuan agertzen den erabakiaren bilduma.

Erabakiaren bilduma EHBAI-ko zuzendaritzak kontsideratzen du,

– Lehenik, Baiona 2014-ek eta ondotik Baiona 2020-ek bultzatutako estrategia elektorala,  hain zuzen ere indar politikoen bateratzea hautagaitza amankomun baten inguruan, are  gehiago abertzale bat buru duen zerrenda baten baitan, estrategia egokia dela. Baionan  eskuinaren aurka irabazteko eta alternatiba baten eraikitzeko, ezkerrekoa, ekologista,  Euskal Herriaren berezitasunei erantzuten diona eta lurraldearen zein bere biztanleen  eragiteko ahalmena indartzen duena.

– Henri Etcheto abertzaleen sostengu aktiboarekin Baionako auzapeza hautatua izatea  ondorio izanen lukeen estrategia elektoral bat sostengatu ezin duen hipotesia bat dela.

– Ipar Euskal Herriaren eta mugimendu abertzalearen egoerak behartzen duela gaur egun  oraindik, Ipar Euskal Herriko hautetsi kopuru ttipi baten oinarri ideologikoa den ikuspegi  jakobinoaren aurkako borrokaren segitzea.

– Ororen buru, Henri Etcheto eta bere sostengu batzuen erantzukizuna dela elkarlana  abiatzea ezinezkoa izatea eta ezkerraren galtzearen erantzule bakarra izanen dela Baionan.

– Orain indar militante guztiak hauteskunde prozesuaren segidan eta tokiko talde   indartsuago baten estrukturaketan murgildu behar direla.