Bagira dinamikak, ekitaldiz beteriko bi hilabete proposatzen ditu Historia transmititzeko. Apirilaren 8 eta 9an ospatuko den Aberri Egunera arte antolatuko den ekitaldi sorta Bagirak eginiko deiari erantzunez, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzalearen aniztasuna ordezkatzen duten eragile militanteek edota tokiko elkarte kulturalek plantan eman dute. Jarraian atzemanen dituzue bakoitzak bere arloan eta lurraldean finkatu dituen hitzorduei buruzko xehetasun guziak.
Transmisio Historikoaren ekimenen zerrenda osoa:
- Otsailak 9, osteguna, 20:30etan Donapaleun (Bideak espazioa): “Praktika eraldatzaileak gure lurraldean: zer eta nolaz?”, Zabalik elkartearekin antolaturik.
- Otsailak 17, ostirala 19:00etan Baionan (Zizpa Gaztetxea): “Gazte Mugimenduaren eta Gazte Antolakundearen ibilbidea”, Xuti Gazte!-rekin antolaturik.
- Otsailak 24, ostirala Baionan 19:00etan (Arte Hiria): “Ezker abertzalearen ekarpena Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzalean”,Iratzar-ekin antolaturik.
- Martxoak 3, ostirala 19:00etan Baionan (Lan Burtsa): “Mugimendu sozial-sindikal abertzalearen historia Ipar Euskal Herrian” LABekin antolaturik.
- Martxoak 4, larunbata 18:30etan Hazparnen (Fablabea): “1960tik hona Euskalgintza eta Kulturgintzaren antolaketa Ipar Euskal Herrian”, Eihartzea-rekin antolaturik.
- Martxoak 10, ostirala, 20:00etan Baionan: : “Azken 60 urteetako mobilizazio eta mugimendu ekologistak Ipar Euskal Herrian”, Bizi!-rekin antolaturik.
- Martxoak 11, larunbata, 10:30etatik 17:30etara Baionan: “60 urteko borroka abertzalea Ipar Euskal Herrian”, Enbata eta MRA fundazioa-rekin antolaturik (izen-ematea baitezpadakoa [email protected], tokiak mugatuak dira).
- Martxoak 11, larunbata 19:30etatik goiti Ezpeletan (Merkatu estalia): “Preso eta iheslari politikoekiko elkartasuna Ipar Euskal Herrian” ekitaldia eta ondoren kontzertuak. Elkartasunak eta laguntza-rekin antolaturik.
- Martxoak 17 ostirala 19:00etan Hazparnen (Elgar zentroa): “Abertzaleen ekarpena ezagupen instituzionalaren garapenean”, EH Bai-rekin antolaturik.
- Martxoak 24, ostirala 19:00etan Baigorrin (Bixentainia): “Gazte Mugimenduaren alor ezberdinak”, Xuti Gazte!-rekin antolaturik.
- Martxoak 28, asteartea 20:00etan Baionan (Bernat Etxepare lizeoa): “Hedabideak eta Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzalearen arteko harremana?”, Bagirak antolaturik.