Armen hitzetik hitzarmenera

ArmenhitzetikGatazka armatuak edota gerlak, goiz ala berant, hitzarmen batekin eta bake itun batekin bukatzen dira. Azkenik, Kolonbian isildu dira armak, eta bakea hitzartu dute. Hitzarmen horiek nekez lortzen dute den-denak gustura egotea, ez eta ere behialako etsaiak lagun bihurtzea, baina odol-isurtzea geldiarazten dute.

Indarkeriarik ezak ez du baitezpada erran nahi bakea; baina bakerik ezak ere ez du erran nahi indarkeria egoerara itzultzea.

Odolisurtzeak nehorri ez dio onik egiten, bereziki ahulenari; zenbat eta lehenago isilarazi armak, orduan eta hobe, Euskal Herriak ez baitu deus irabazi eta ez baitu deus irabaziko armekin.

ETAren armak isildu ziren 2011n, Euskal Herrian. Baina armen isiltasunak ez du ekarri hitzarmenik, eta bost urte baino gehiago iragan dira armagabetzea ezin gauzatuz. Espainiak eta Frantziak ez dute deus entzun nahi izan, ez diote biderik eskaini nahi izan ETAri, armak modu ofizialean uzteko. Eta ez daiteke izan Espainiaren eta Frantziaren onespenik gabeko armagabetzerik, beti ukatuko baitute alde bakarreko armagabetzearen fidagarritasuna.

Ez daiteke izan Espainiaren eta Frantziaren onespenik gabeko armagabetzerik,
beti ukatuko baitute alde bakarreko armagabetzearen fidagarritasuna.

Ukapen horren gibelean funtsezko beste ukapen bat badago: nehoiz ez dute onartu nahi izan gatazka armatu horren oinarriak eta izaera politikoak direla; eta ukapen horrekin, koherente izateko modua ikusten dute “polizia bidezko garaipenaren” xedean tematzea.

Ukapen hori bera ere ukapen sakonago baten emaitza da: ez dute onartu nahi Euskal Herria herri bat dela, bere gain izateko eskubidea duena. Euskal Herria “naturalki” Espainiaren parte dela diote (Frantziaren parte legokeenik ere burutik pasatu gabe). Eta ikuspegi horrekin sarrarazten ari zaizkigu terminologia bat, euskaldunak berak nahasarazten gaituena. “Herria”, “gizartea” edo “hiritartasuna” hitzekin sekulako nahastea daukagu, gaur egun.

Nor da herria? Zer dio herriak? Zer da herria? Ironiaz erantzun lezake batek herriak Espainiaren eta Frantziaren baitan jarraitu nahi duela, hori delakoan herritarren gehiengoak nahi duena. “Herria” eta “hiritarrak” edo “Herria” eta “gizartea” gauza bera direla iradokitzen dute.

Hala da herri aske batean, estatua daukan herri batean. Frantziako herria eta Frantziako gizartea gauza bera da. Baina euskaldunek dugun hiritartasuna Frantziak edo Espainiak ematen digu, bi estatu horiek ematen dizkiguten eskubide eta betebehar berekin. Bi estatu horien legea jarraitzen dugu, ez Euskal Herriaren legea. Demokraziaz mintzo garenean ere, Frantziako edo Espainiako demokraziaz mintzo gara, haien arauen arabera funtzionatzen duen demokraziaz; ez euskal demokraziaz. Batzuentzat garbi da “herria” Euskal Herria dela, ez Frantzia edo Espainia; beste batzuentzat “herria” Espainia edo Frantzia da. Horiek guztiek osatzen dute hiritar multzo bat, euskal gizarte bat. Baina batzuentzat, Euskal Herria eskualde bat baizik ez da, Espainiaren edo Frantziaren parte dena eta hala egoten segitu behar duena. Eta horrela pentsatzen duten horiei interesatzen zaie sinetsaraztea denak direla “herria”, denek osatzen dutela euskal “herria” eta “euskal” gizartea.

Herri menperatu batean, “herria”, “hiritarrak” eta “gizartea” ez dira gauza bera. Gauza bera direla aditzera ematea, funtsean, herria ukatzea da, Euskal Herria eskualde bat dela aldarrikatzea. Herri izaeraren ukapen horren ondorioa da gatazka armatua hitzarmen bidez bukatu nahi ez izatea ere.

Herria zer den eta zer ez den argitu behar dugu garai hauetan. Bestela gatazka armatuaren ondorioak ez dira behar bezala bideratuko eta, gainera, herria definizio lausoetan galtzera kondenatuko dugu.

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).