Amaren Sua

AmarenSua

PATXI SAEZ BELOKI soziolinguista eta Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea  – Abeduaren 3a den Euskarararen Nazioarteko Egunaren karietara. 

Munduko herri eta hizkuntza guztiek irudiak, sinboloak eta metaforak sortzen dituzte bizi dutena eta gertatzen zaiena adierazteko. Hain zuzen ere, gizakiek sortutako esanahi, irudi eta sinbolo horiek osatzen dute munduko herrien kultura eta, azken batean, sortzen dituzten metafora horiek —irudi horiek— bizi duten egunerokotasunaren azalpen sinbolikoak dira.

Euskararen hiztun-herriak baditu bi sinbolo, baditu bi metafora bikain, bere herri-egoeraren berri ematen dutenak: Aitaren Etxea eta Amaren Sua.

Aitaren Etxea

Nire Aitaren Etxea Gabriel Aresti Segurola Bilboko idazle euskaldun berriak 1964an Harri eta Herri liburuan argitaratu zuen poema dugu. Bere poemarik ezagunena da. Duela 50 urte baino gehiago Alemanian bizi den Nafarroako Beriaingo Patxi Oroz Arizkuren filologo, ikerlari, musikari eta euskaltzain ohorezkoak 740 hizkuntzatan jasota dauka Arestiren poema. Bibliaren ondoren, munduan hizkuntza gehienetara itzulita dagoen testua izango da. Horrela dio Nire Aitaren Etxea poemak izenburutik aurrera:

Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatearen kontra,
lukurreriaren kontra,
justiziaren kontra,
defenditu
eginen dut
nire aitaren etxea.
Galduko ditut
aziendak,
soloak,
pinudiak;
galduko ditut
korrituak,
errentak,
interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Harmak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
besorik gabe,
sorbaldik gabe,
bularrik gabe
utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
baina nire aitaren etxeak
iraunen du
zutik.

Arestik Euskal Herriak frankismoaren diktadurapean herri bezala bizi zuen zapalketa, zigorra eta jazarpena salatzeko idatzi zuen poema hori 1963an. Aitaren Etxea galzorian ikusten zuen Euskal Herria da. Bilboko poetaren luma zorrotzean euskarazko hitzen indarra ukaezina da arrisku bizian ikusten zuen herria babesteko, defendatzeko eta zutik iraunarazteko. Arestik, Aitaren Etxea metaforaren bidez, Euskal Herria —euskaldunen lurraldea eta bizilekua—  irudikatu nahi zuen, baina ez hori bakarrik. Aitaren Etxea Euskal Herria egituratzeko, erakundetzeko eta, azken batean, Euskal Herriaren lurraldetasuna eta herri izaera munduaren aurrean aldarrikatzeko oihu zolia da.  Hain zuzen ere, Aitaren Etxea Euskal Herriaren izate politiko, instituzional eta administratiboa eratzeko aldarri poetikoa da.

Amaren Sua

Amaren Suaren irudia, berriz, Otxandioko Bittor Kapanaga Elorza euskaltzale argiaren sorkuntza da. Behin, Gabriel Aresti eta Bittor Kapanaga elkarrekin ari zirela, Bittorrek halaxe esan omen zion Arestiri:

– Bai. Hori ondo dago… Aitaren Etxea behar dugu, nahitaez. Baina, gure izatasunari eusteko, atzerago egin behar dugu, aurrera egiteko… Amaren Sua berpiztu behar dugu. Amaren Sua!

Amaren Sua euskaratik datorkigun izatasuna dugu. Amaren Sua, Aitaren Etxearen baitan, erdigunean kokatuta dago. Amaren Suak argitasuna eta berotasuna ematen dio Aitaren Etxeari. Amaren Suak elkartzen ditu etxekoak. Amaren Sua da etxekoen elkargune eta harreman lokarri. Etxekoak Amaren Suaren jiran, sutondoan, elkartzen dira eta su horrek berotzen ditu kanpo eta barru, izan ere, su horretan ontzen dituzten elikagaiekin elikatzen dira, gorputz eta arima. Amaren Surik gabeko Aitaren Etxea berotasunik eta argirik gabeko teilape ilun batean dauden lau horma hotz, huts eta hits bestetik ez dituen herri galdua da, izan nahi duena eta izaterik ez duena.

Bittor Kapanagak zioen atzera begiratu behar dugula aurrera egiteko. Amaren Sua historiaurretik bizirik iritsi zaigun herri izatasunaren lokarri bakarra da. Garai batean, Euskal Herriko baserrietan sua gal ez zedin gauez txingarra errautsetan biltzen zuten hurrengo goizean hauspotuz sua berriro berpizteko eta iraunarazteko. Amaren Sua euskalduntasunaren jarraitzea, iraunaraztea eta etengabeko sorberritzea da, txingarretik sua eta sutik txingarra sorberritzen den bezalaxe.

Amaren Sua elementu zentrala da Aitaren Etxearen herrigintzan. Aitorren hizkuntza zaharrak herri izaerako lotura sendo bat ematen dio euskaradun jendeari. Izan ere, egitekotan, beste inongo lokarrik baino estuago, euskarak egiten gaitu herri. Zazpi Euskal Herrietan, eta munduan barrena ere bai, euskalgintzan diharduen euskaltzale jendea Amaren Sua hauspotzeko, elikatzeko, indartzeko eta iraunarazteko eginahaletan dabil setati Euskal Herriaren izatasuna hizkuntzan dagoela sinetsita.

Amaren Sua euskaratik eta euskaradun izatetik sortutako izatasuna dugu eta izate horretan datza Euskal Herriaren jarraikortasuna, herri izaten jarraitzearen etorkizuna.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).