Altzari bahikuntza vs. Zerga ihesa

HSBC-koalkienbahikuntzaJoan den otsailaren 12an, Bizi! euskal mugimendu altermundialistako 17 kidek HSBC bankuaren Baionako Thiers karrikako agentziako hainbat alki hartu dituzte eta beren mugimenduaren egoitzan ezarri.

Gunetik atera aintzin (inguruetako publikoaren eta ondoko xantier bateko langileen txaloek lagundurik), militanteek bankuko arduradun bati Attac eta Bastamag-ek argitaratu berria duten Livre noir des banques(“Bankuen liburu beltza”) salaketa liburuaren ale bat eman diete.

Molde horren bidez, ekintzalariek, Le Monde egunkariak, otsailaren 10ean, argitaratutako hainbat dokumentoren arabera, HSBC bankuak Frantses Estatuan zerga ihesaren antolakuntzan duen eginkizuna nahi zuten
salatu.

Zerga ihesak Frantses Estatuan Estatuari urtero 60 eta 80 miliar euroren eskasa sortzen dio” baieztatu du Jonathan Palais-k, Bizi!ren bozeramaileak. “Gutieneko anbizioa lukeen trantsizio energetikoaren lege baten finantzaketak behar lituzke 30-40 miliar euro. Horrek erakusten ditu zenbaki horien garrantzia eta finantza publikoak agortzen dituen fenomeno kriminal horren ondorio katastrofikoak. HSBC-k aberatsenei  kolektibitatearen ebasteko parada eskaintzen die, haurtzaindegi, bizitegi, ikastetxe, osagarri eta garraio publikoen kaltetan. Hots, alderantzizko Robin Hood-a da, pobreenak ebasten dituena aberatsenak oraino gehiago aberasteko”.

Jendarteari deia luzatzen diogu eragin dezan finantza publikoen harrapakeria horren gelditzea aldarrikatzeko” adierazi du bere aldetik Sabrina Ravetta-k, Bizi!ko ekintzalarien beste ordezkariak.

Gure begietan ohointza hori eskala haundian nahitara antolatzen duen HSBC-ren ondare eta ontasunak segidan bahituak izan behar dira eta botere publikoen eta jendartearen esku utziak. Gaur etsenplua ematen dugu: berreskuratu diren aulkiak gure elkartearen egoitzan ezarriak izanen dira eta horrela trantsizio energetikoaren eta aldaketa klimatikoaren kontrako borrokaren alde gure ekintza publikoa lagunduko dute”.

Taldean eginiko ohointzarentzat inkesta

HSBC bankuaren agentzian burutua izan den ekintza horren ondorioz Bizi! elkartearen lehendakaria deitua izan da (entzute libre batetara) otsailaren 17an goizeko 9:00etan Baionako polizia-etxera.

Hots, zerga ihesa ahalbidetzen duen sistema erraldoi bat eta diru zikinaren zuritzea antolatzen duen HSBC bankuaren aurka protestatzeko, HSBCren Baionako agentzian bahituak izan diren altzarien ondorioz, inkesta bat idekia izan da. Jean-Noël Etcheverry, “Txetx” bezala ezagutua, akusatua da “Taldean eginiko ohointza arau haustearen egiteaz edo egitearen saiatzeaz”.

Dei horrek bi abiadura dituen justiziaren jastatzeko parada eskaintzen die herritarrei.

Alde batetik, egunaz eta begitartea agerian egina izan den 8 besaulkiren bahitzearen ondorioz, justizia sozial eta klimatikoaren aldeko militante bat, berdin atxiloturik egoiteko arriskuan da, eta beste aldetik, nahiz eta Le Monde egunkariak otsailaren 10etik geroz argitaratu duen HSBC bankuaren zilegi ez diren aktibitateen izigarriko hedadura, momentokotz HSBC bankuko zuzendari batek ere ez du ber zortea ezagutu. Hurbiletik segitu beharko da afera hau. Eta ez da dudarik, auzi batetan bukatu behar balu, auzi hau zerga ihesaren, diru zuritzearen eta HSBC bezalako bankuen aktibitate ilunen auzia bilakatuko litaikela.

Bizi!-k jarlekuak ez dizkio itzuliko HSBC bankuari

Komisaldegira sartu baino lehen, otsailaren 17an, Txetx-ek adierazpen laburrak egin dizkio prentsari, ATTAC France eta Basta-k argitaratu duten le Livre noir des banques liburua beso artean agerian zuela. Bizi-k jarlekuen ez itzultzea erabaki duela iragarri du, poliziak joan den ostegunean galdeginari segidarik eman gabe.

Bizi 8 jarlekuen itzultzeko prest da, bainan lehenik HSBC bankuak behar ditu 2,5 miliar euro itzuli, hori baita diru sartze publiko frantsesetatik ebatsi duena bere jukutriari esker (Le Monde kazetak plazaratu dituen zenbakien arabera afera hortan). HSBC-k 2,5 miliarrak ordaindu orduko, Bizi!-k 8 jarlekuak itzuliko dituela hitzemaiten du.

Anartean, zerga ihesaren kontra borrokatzen diren elkarte eta erakundeen esku utziak izanen dira.Hots, pilota bankuaren aldean da.

5 alki oraino ihesi

Otsailaren 18an, poliziak miaketa bat egin du Bizi!-ren Baionako egoitzan. Bertan mugimendu altermundialistak aintzineko astean HSBC bankuan  ahitu zituen 8 alkietarik 3 aurkitu ditu. Ondorioz, argi da 5 alki oraino ihesaldian direla. Alabainan, Bizi!k, engaiatu zen bezala, alki horiek eskaini ditu finantzaren moralizazioan eta zerga ihesaren kontra lan egiten  duten elkarte eta Gobernuz kanpoko erakundeei. Gaur egun, 5 alki horiek ATTACFrance- en, Amis de la Terre-France-  en, Solidaires-Finance-en egoitza nagusietan dira bai eta ere Patrick Viveret SOL mugimenduaren lehendakariaren etxean.

Poliziak garaiz atxemanen ditu alki horiek ala alki horiek onura publikoaren arloan lanean ari diren elkarte horien lana indartzeko parada ukanen dute? Edo poliziak hautatuko du HSBC-ren buruzagietaz arduratzea, beren etxeak miatuz eta beren ardurak ikertuz Le Monde-ek plazaratu duen eskandaluari buruz datu gehiago lortzeko?

Bizi!k berretsi du ez dela arazorik bere aldetik. Mugimendua engaiatu da HSBC-ren 5 alkien itzultzera bankuak Estatuari ebatsi eta ondorioz zor dizkion 2,5 miliar euroak (Le Monde-ek ikertu dituen 5 hilabeteetako aktibitateentzat bakarrik) itzuli bezain laster.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).