Agribashing?

Agribashing

Aspaldidanik laborantza industrialaren defendatzaileek badakite medien erabiltzen, beren, edo bederen haundienen eta aberatsenen, interesen zaintzeko. FNSEA eta bere esku dituen Laborantza Ganbera gehienetako arduradunek asmatu azken arma mediatikoa: biktimizazioa. Agribashing edo laborantzaren gutiestea deitzen dute hori. Hara kanpaina horren gibelean zein interes dagoen jokoan.

Agribashing. Azken hilabete hauetan laborantza munduko sektore batek erabiltzen duen hitz erdi magikoa. Alabainan anglisismo horrek adierazi nahi luke laborantza bere orokortasunean guttietsia edota gaizki ikusia litaikela, etengabeko oldartze mediatiko baten biktima bilakatuz. Orokartasun hori behintzat sinetsarazi nahi digute FNSEA sindikatu prepotente delakoaren buruzagi eskuin liberal populistek. Hainbat organo, erakunde, elkarte, ikerlari edo adituek frantses estadoan saldu diren peztizidoen xifre eta zenbaki ofizialak publiko egitearekin: agribashing! Envoyé Spécial edo Cash Investigation emankizunek beren egitarauan sartzearekin glifosataren ondorio posibleak: agribashing. Le Monde egunkariak eta beste hainbat informazio iturriek Monsanto Papers eskandaluaren xehetasunak plazaratzean: agribashing. Hainbat herritan edo hiri bazterretako auzoek galdegiten dutelarik pestizidio pulberitzate guneetarik zainduak izaitea: agribashing behin ta berriz!

FNSEA-ren lema

Hainbestetaraino du FNSEAk lema hori aintzinean eman, nun eta bere azken manifestazio edo prentsaurrekoen aipagai kasik bakarra bilakatua den. Urrunago so eginez ohar daiteke ere ez dela soilik salatze xinple bat gobernua edo ekologista sektoreari zuzendua beharrezkoak diren erreforma batzu galarazteko bainan bai aldiz gaurko Laborantza sistemarekin kritiko diren hainbat pertsona edo erakundeen adierazpen eskubideak murriztea. Zoritxarrez nagusigo sindikala duen sindikatuak gogo luke erabat murriztea hainbat inkesta eta dokumentu ofizial laborantza praktika batzuri lotuak. Etengabeko presionea ezartzen ari dira hainbat prentsako organo eta kazetarieri buruz. Le Monde kasetako Stephane Foucart publikoki salatu dute prentsa agiri bidez, hunen hainbat artikulu hartuz eta konparatuz zonbat aldiz bere iritzietan parekatzen zituen peztizidio eta minbizi hitzak. Envoyé Spécial emankizuneko talde buru den Elise Luce tere publikoki salatu eta presionatu dute joanden urtarrileko glifosatari buruzko emankizun baten ondotik. Iduri luke FNSEAren kexatze horiek mail batean entzunak izan direla Didier Guillaume erdi miarritztar Laborantza minixtroaren gandik, aurtengo Pariseko Laborantza Saloineko lehen egunean adierazi baitzuen “Ene bi helburuak dira laborarien soldata goratzea (!) eta agribashing nardagarri hori borrokatzea indar guziz”. Geroztik aipatu du ere sortzea “agribashing obserbatorio” bat. Bere minixtroa baino gutiago ez izaiteko, Macron lehendakariak ere aho beteka “laborariak zaindu nahi ditu agribashing sendimendu” horren parean. Bainan zertaz mintzo gira egiazki? Egia da laborari batzuren kontrako ekintza isolatu batzu gertatu direla han hemenka. Bainan FNSEA ez da horietaz ari. Aipatzen duen “agribashing”ak badu gehiago ikusteko ofizialki hainbat ikertzaile eta adituek egin kritikekin, bai ingurumenaren poluzio ezberdineri buruz, kabalen elikadura mota batzuri begira, kabale hazkuntza baldintza jakin batzuri begira edo peztizidio ezberdinen erabiltze eta ixurgieri buruz.

Borondate politiko eskasa

Peztizidioeri buruz debateak kasik bururatuak bezala dira, hainbat ikertze lanek eta ofizialki INSERM erakundeak frogatua baitute, jada 2013az geroztik peztizidioen, lanjerraz. Frantses estadoak berak geroztik ofizialki martxan emana du hauen erabiltzearen apaltze plan bat. Badu orain hiru urte plan hori arrunt gelditua dela borondate politiko eskasagatik. Ez da dudarik arrunt legitimoa dela gai horiek debate publikoan sartzea, izan ONG edo media mota ezberdin. Hori egitea ez da laborantza edo laborarien kontra egitea bainan bai haatik sanitario edo ingurumen arloetan exigentzia minimo batzu adieraztea eta legez aplikaraztea. Ez dezagun duda izpirik ukan: geroari begira nahikeria eta exigentzia horiek ez dira ttipituz joanen, alderantziz baizik. Ez dezagun duda ere laborantza sistema agroalimentario liberal salbaiaren salatze ezberdinen diskalifikazio horiek epe ertainean mehatxu bilakatuko direla laborari ororentzat. Alabainan, nola pentsa laborari munduak balukela ahalmena bere ikuspegia aldatzeko eta agroekologiaren aldeko bihurgune bat hartzeko, gauregungo sistema salatzen duten edozoin kritika tabuak izaiten segitzen badute agribashing motiboarekin? Behin ta berriz molde hortan  oihukatzeak, soilik ondorio jakin bat luke: gauregun laborantza sistema dominantea eta laborantza maite duen bainan aldatzea galdegiten duen jendartearen arteko dibortzioa aktatzea edo leize bat eraikitzea. Logika horren alderantziz kontratu moral berri bat eraiki behar da jendartea eta laborari munduaren artean. Gisa hortan modelo berri horrek barneratu lezazke kezka sozialak, ekonomikoak, sanitarioak eta ekologikoak herritar ororen ongizaiterako.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).