Abertzaleak gehiengoan edo kudeaketa egoeran

HauteskundeakBururatu diren herriko etxeetako hauteskunde hauek erakusten digute abertzaleak aldarrikapen indar izaiteaz gain herriko etxeetan programa obratzeko indarrak bilakatzen ari direla. Heldu diren 6 urteetan hainbat herriko etxeetan abertzaleak kudeatzeko egoeran izanen dira. Abertzale guziek hurbiletik jarraitu beharko dituzte kasu ezberdin horiek, esperientzia eta pratikatik indartzeko.

Bil Gaiten dinamikak, EH Bai-en baitan, azken bizpahiru urteetan herriko bozen inguruan plantan eman ditu hainbat gogoeta eta formakuntza saio. Egitasmo horren xedea izan da herriko bozetan, herritarrentzat hurbilenak diren hauteskundeetan, ezkertiar eta abertzale ideiak eta programak plazaratzeko molde eraginkorrenak jorratzea. Abertzale atalari dagokionez lurralde elkargoaren gaia, euskararen garapena, hegoaldearekin harremanak eta bake prozesuaren indartzea aintzinean emanak izan dira. Ber maneran, jendarteak pairatzen duen krisiari erantzuna ekartzeko proposamen zehatz, konstruktibo eta egingarriak ere barnatuak izan dira energia, ekonomia eta sozial arloetan.

Hauteskundeen ondorioz, eta hainbat hautetsiren ibilbidea konduan hartuz, hara datozen urteetan, zein gunetan jarraitzen (edo/eta topatzen) ahalko diren xede horier hurbiltzen diren iniziatiba ezberdinak: Aiherran, Aiziritzen, Arantsusin, Azkaraten, Baigorrin, Bankan, Gabadin, Hiriburun, Izuran, Lakarran, Lehuntzen, Lekornen, Lekunberrin, Mendiben, Muskildin, Suhuskunen, Urepelen, Uztaritzen.

Horrez gain, jarraitu beharko dira Hendaia eta Biarritze-ren kasuak. Herri horietan, abertzaleak bigarren itzulian gehiengoa lortu duten zerrendetan zirenez, herriko geroa kudeatzeko parada ukanen dute, Hendaiaren kasuan 4 hautetsi lortuz (auzapez orde eta herri elkargoko odezkaritza karguak barne).

Konduan atxiki beharko dira ere hainbat herri non Abertzaleak sartu diren herriko etxeetan, oposiziotik ere ahal den neurrian abertzaleen programako atalak aintzinarazteko: Ahetze, Arbona, Baiona, Basusarri, Donapaleu, Donibane Garazi, Donibane Lohitzune,  Hazparne, Itsasu, Kanbo, Maule, Senpere, Sohuta, Urruña, Ziburu edo Zuraide adibide gisa hartuz.

Azkenik, bigarren itzuliaren ondotik, Sylviane Alaux alderdi sozialistako deputatuak azpimarratu du France Bleue-ren uhinetan «Abertzale boza haunditu dela» eta «Nahi lukeela Parisek hori ulert dezan». Horrez gain, Alaux andereak «Abertzaleak Uztaritzen eta Hendaian Errepublikaren etxean sartu dira» erran du «Abertzaleak gurekin herriak kudeatuko dituzten partaideak dira» gehituz. Hots, abertzaleek eramaiten duten lana ari da oihartzun eta ondorio onak biltzen hautesleen artean… eta horrek  beste hautetsien gan eragina ere badu.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).