Abertzaleak aintzina hainbat herritan

vote_DSC2595Izan dadin proposamenen egiteko edo ideien aintzinarazteko, gehiengoan izanez, edo, xuxen ez direnak gaitzesteko, oposiziotik, gero eta gehiago abertzale ari dira sartzen Herriko Etxeetan. Lehen itzuli honek jada erakusten du abertzaleek herriko etxeak diren erabaki eta eragiteko guneetan parte hartzeko parada ukanen dutela datozen 6 urteetan, izan dadin gehiengoan, edo minorian.

Xiboeroan
Aintzina Maule, Beñat Elkegarai-ek eramandako zerrenda abertzaleak botzen %13,25 lortu ditu. Sohütan, Xuberoko bigarren herrian, azpimarratzekoa da Jean-René Arhie-ren zerrendak, abertzale eta ezkertiar batzu barnean dituen zerrendak, botzen %45,39 lortu dituela (3 hautetsi ukanez, eta haietarik bat herri elkargo mailan arizanen delarik).

Baxe-Nafarroan
Aintzina Baigorri hainbat abertzalerekin aurkeztu den zerrendak kontseiluko 19 aulkietarik 15 bereganatu ditu, Lambert auzapez ohiak eramandako zerrendak 4 hautetsi bakarrik lortu dituelarik. Azpimarratzekoa ere, Donibane Garazin, abertzale, ezkertiar eta ekologistek osatutako zerrendak botzen %33a eraman duela, ondoko 6 urteetan oposizioan arizaiteko parada ukanen dutelarik 2 hautetsik. Donapaleu Berria, abertzaleen parte hartzea duen zerrendak ere lortu du botzen %14aren gainditzea. Azkenik, Aiherran ere abertzaleek herriko etxean kudeatzeko egoera lortu dute.

Lapurdin
Uztaritze Bai!, Bruno Carrere-ek eramaiten duen abertzale eta ezkertiar zerrendak %37,90-arekin lehen postuan bururatu du. Dominique Lesbats auzapez ohiak eraman zerrendak 3. bururatu du botzen %21,64-ekin, botzen %28,07 bildu dituen Jean-Claude Saint-Jean-en zerrendaren ondotik. Azpimarratzekoa da duela 6 urte Uztaritzen zerrenda abertzaleak %25,61 ukan zituela eta aurten 2. itzulian bakarrik aurkeztea erabaki duela, aliantzarik egin gabe.
Baionan, Jean-Claude Iriart-ek eraman Baiona 2014 zerrendak lortu du emaitza historiko bat abertzaleentzat, lehen itzulian botzen %10a gaindituz.
Donibane Lohitzunen Jakes Lafitte-ek eramaiten duen zerrendak botzen %25,84a ukan du, 4 kontseilarirekin oposizio lana eraman beharko duelarik.
Kanbon, botzen %27,7-arekin eta 4 hautetsiekin Argitxu Hiriart-Urruty-ren zerrenda abertzaleak ere oposizioaren egin beharrak betetzen ahalko ditu ondoko 6 urteetan, herri eta herri-elkargo mailan.
Urruñan,  2008an Filipe Aramendi-k eramandako abertzale zerrendak %19,57 ukan zuen, eta aurten zerrenda abertzaleak %25,64 lortu du.
Azkenik, Arbonan, Xabi Apeztegi abertzalearen zerrendak Marie-Josèphe Mialock auzapezaren zerrenda gainditu du, bozen %42,34a lortuz.

Xehetasun guzien lortzeko, hara lotura balios bat : http://euskalirratiak.info/

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

One thought on “Abertzaleak aintzina hainbat herritan

  1. Benetan hauteskunde onak Iparraldearentzat. Herrialde horren topografi politikoa zehar aladatu da azken urte hauetan. Duela berrogoi urte kontserbatismoaren kabia zen lur hori, zeinean abertzaletasuna bazterreko mugimendu bat baitzen, zeharo aldatu da. Ezkerraldea eta abertzaleatsuna gora doaz, Frantziako eskuin muturrekoak kostaldeko hiri batean soilik, nekez zerrenda bat lortuz gero, %5 a kopurua loru dutela. Frantziako telebista kate nagusietan, FN aren igoeraz mintzatzen delarik, ez da deusez aipatzen Iparaldeari buruz. North Basque Country s different!

Comments are closed.