Aberri Eguna Baionan

Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak 2026ko Aberri Eguna Baionan aurkeztu zuen, urtarrilaren 31n.

Frantses estatuan, frantseste prozesu berri bat hautematen den garai honetan, proiektu abertzaleak gero eta sustengu gehiago du Ipar Euskal Herrian. Haren hazkundea erakutsi duten herriko bozen ondotik eta hirigune elkargoko “3. itzulia” aitzin, Iparraldeko Mugimendu Abertzaleak Aberri Eguna Baionan ospatuko du apirilaren 5ean, egitarau ederrarekin.

Euskal Herriak Aberri Eguna ospatuko du apirilaren 5ean. Ipar Euskal Herrian, Mugimendu Abertzaleak berriz ere elkarturik ospatuko du Baionan “Euskal Herria, etorkizuna, itxaropena” lemapean.

Herri eta elkargoko hauteskundeek urte luze eta kargatua eskaini diete Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzalearen kide guziei. Azken sei urteetako militante lanaren emaitza ezagutu da jadaneko herrietan. Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzalea aitzina doa. Gure proiektua gero eta sustengu gehiago biltzen ari da. Tokian tokiko errealitateen arabera, hazkunde horrek aginte makila hartzeraino garamatza. Beste kasuetan, ezkerreko abertzaleen posizioa indarturik ateratzen da alternantziarako posibilitatea sortuz. Baina oraindik ere luzea izanen da Mugimendu Abertzalearen aldarrikapen historikoak kausitzeko bidea…

Zazpi urteko ziklo politiko berri bat hasten da. Elkargoa behin instalaturik, jakinen dugu xuxen zein baldintzatan garatzen ahalko ditugun Bagira prozesuan finkaturiko lehentasunezko gaiak: Aldaketa instituzionala, Euskara, Etxebizitza, Klima eta bioaniztasuna, Soziala, eta Laborantza herrikoia. Urte honen ezaugarrietako bat da preseski Pauetik eta Parisetik berpiztu den erasoa gure lurraldeko gehiengo sozial eta politiko zabalak babesten zituen gai horien kontra. Ez zaigu deus oparituko. Instituzioen barnetik bai eta kanpotik aritzea izanen da gakoa, gure eremuetatik askoz haratago: Herriarekin.

“Aberri Eguna, Euskal Herria eta euskal nazioa plazara ekartzeko eguna izateaz gain, haren alde egunez egun ari diren euskal herritarrak topatzeko festa eta borroka eguna da ere.”

Bitartean, testuinguru globala gogortzen ari zaigu. Munduko potentzien arteko lehia inperialistak, Frantziaren estatugintza eta naziogintza prozesuak iratzarri ditu. Gazteen zerbitzuarekin hasi den bezala – beste behin – gerla estakurutzat hartuz, frantseste prozesu berri bat igurikatzekoa da. Frantziak ez du etorkizun onik eskaintzeko Euskal Herriko seme-alabei, bereziki eskuin muturraren arriskua hortxe delarik. Euskal Herria da beraz etorkizuna eta itxaropena. Hamarkadetan sustraitu den borroka abertzaleari esker, hemen alternatiba garatzen ari da. Aberri Eguna, Euskal Herria eta euskal nazioa plazara ekartzeko eguna izateaz gain, haren alde egunez egun ari diren euskal herritarrak topatzeko festa eta borroka eguna da ere.

Atera gaitezen beraz apirilaren 5ean 11:00etan Baionako karriketara eta xoko guzietatik aldarrikatu dezagun fierki Euskal Herria eta gure abertzaletasuna ikurriñak gure etxeetako balkoietan ezarriz.

Egitaraua + info praktikoak:

Aberri Eguneko egitarau ederra prestatu da Xaho plazako karpetan aterbeturik:

— 9:30ean Gosaria eta elkarteen herrixka

— 11:00etan Manifa Xaho plazatik eta Ekitaldia

— 14:00etan Laborariek prestaturiko bazkaria tokiko mozkinekin (erreserbatzeko: https://l.eus/aberri-eguna-2026-baiona-bazkaria )

— Arratsaldean hainbat animazio familientzat: jokoak, haurrentzako DJa…

— 17:00etan Kontzertuak • Pantxoak eta Peiok kantu xorta bat eskainiko digute • Orkresta elektrotxaranga • Indigo • Niña Coyote eta Chico Tornado • Izan

— Ondotik Zizpa gaztetxea

Sartzea urririk.

Laguntzaile izateko: https://l.eus/aberri-eguna-2026-baiona-laguntzaile-izan

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude