85 000 pertsona Baiona eta Bilboko karriketan, Orain Presoak lelopean

OrainPresoak1

9 000 manifestari Baionan eta 76 000 Bilbon,  Euskal Herriko bakearen alde, «Orain presoak» lemapean. Jarraian, Ipar Euskal Herriko 102 auzapezen, 80 sindikalisten, 40 apezen eta kultura arloko 70 bat pertsonalitateren sustenguarekin iragan den Baionako manifestaldiaren ondoko bilan komunikatua eta argazkiak aurkituko dituzue.

OrainPresoak2

9 000 pertsona bildu dira gaur Baionan, Bakearen Artisauek eta Bake Bideak deiturik, euskal preso eta senideek pairatzen dituzten salbuespen neurrien bukaera eskatzeko, eta Frantziar gobernuari, Euskal Herriko delegazioaren eta gobernuaren arteko eztabaiden kari, bake prozesuaren aldeko urratsak eman ditzan.

Gobernuak 25 euskal preso politiko hurbildu eta 22 DPS estatus kendu ditu ETAren armagabetze orokorraren ondotik. Baina azken hilabeteetan egoera blokatua da, aitzinamendurik gabe, ETA erakundearen disoluzioa 2018ko maiatzaren 3an egin zelarik. Manifestazio honetan parte hartzen dutenek eta manifara deitzen dutenek euskal jendartearen gehiengoaren eskaera plazaratzen dute, bidea bururaino egin dadin, euskal preso guztiei beren eskubideak aplikatuak izan zaizkien:

Euskal preso politiko guztien hurbilketa, DPS estatusa preso guztiei kentzea, azken 29 urte hauetan presondegiratuak diren Txistor Haranburu, Jakes Esnal eta Jon Kepa Parot askatuak izatea eta baldintzapeko askatasunak aplikatuak izatea.

Manifestazioak, 102 auzapezen sustengua lortu du, hau da, ipar Euskal Herriko auzapezen %65ena, 80 sindikalistena, 40 apezena eta kultura arloko 70 bat pertsonalitaterena.

«Orain presoak» lema zeraman lehen oihal bat eraman dute kultura munduko ordezkariek, Jon Maia (bertsolaria), Amets Arzallus (bertsolaria), Peio Ospital (kantaria), Marie Cosnay (idazlea), Martine Bouchet (idazlea) Ximun Fuchs, Fermin Muguruza (kantaria), Eider Rodriguez (idazlea), Amaia Riouspeyrous (kantaria) ireki dute manifestazioa arratsalde 5etan.

OrainPresoak20Bigarren banderola bat eraman dute atzean «Bakea Euskal Herrian, orain presoak» lemarekin, 2017ko uztailetik Justizia Ministerioarekin eztabaidak daramatzan delegazioak (*), Euskal Elkargoko buru diren kide batzuek eta hautetsi eta parlamentariek : Paul Baudry (Euskal Elkargoko presidente ordea), Kotte Ezcenarro (Euskal Elkargoko lehen presidente ordea) Michel Veunac (Biarritzeko Modem auzapeza, eskualdeko kontseilaria eta Euskal Elkargoko presidente ordea), Martine Bisauta (Euskal Elkargoko presidente ordea), Francis Gonzalez (Bokaleko auzapeza, Euskal Elkargoko exekutiboko kidea), Denise Saint Pée (senataria), Max Brisson (LR senataria), Vincent Bru (gehiengoko diputatua)…

Jende lerroa Errepublika plazatik abiatu da, Aturri ibaia zeharkatzeko Santa Izpiritu zubitik, 300 hautetsi eta jendarte zibileko ordezkariek osatzen zutelarik lerro burua. Horietan ziren auzapez eta arduradun ezberdinak baina baita apezak eta LAB, FSU, ELA, CGT, CFDTko sindikalistak ere, eta MODEM, Europe Ecologie les Verts, Alderdi Sozialista, EAJ, EH Bai, EH Bildu edo Générations-eko ordezkari politikoak.

Gibelean segitu du Frantzian zein Espainian presondegiratuak diren euskal preso politikoen senideek zeramaten oihalak, «Etxean nahi ditugu» lemarekin euskaraz eta frantsesez.

Azken banderola bat eraman dute eragile, gazte mugimendu, Gaztetxe eta besta komiteetako kideek, «Orain presoak» aldarrikatuz manifestazioaren buruari bukaera eramateko.

Euskal Herriko milaka herritarrek osatzen zuten jende multzo handiak hartu du ondotik Santa Izpiritu zubia. Hainbeste jende izanik, manifestazioaren bukaera abiatu zenerako lehenak jadanik Roland Barthes gunera iritsiak zirela.

Bukaerako ekitaldia hiru hitzartzerekin bukatu da.

OrainPresoak5

Kotte Ezenarro, Hendaiako auzapeza eta Euskal Elkargoko presidente ordea izan da lehena hitza hartzen :

“Hemen bilduak gira Baionan, Parisko elkarretaratze handitik urte batera, agintzen gaituztenei bake prozesua berrabiaraztearen garrantziaren urgentzia oroitarazteko. Baina 2018ko azaroan, delegazioak Justizia Ministerioarekin abiatuak zituen eztabaidak bat batean bertan behera gelditu ziren. Eztabaida horietan konfiantza osoa zelarik, Estatuak ez zien preso batzuei, preso orori aplikatzen zaizkien hainbat eskubide onartu nahi.

Léonie Aguergaray, Muskildiko auzapeza eta Auzapezen Biltzarreko kideea :

«Manifestazio hau Biltzarraren eta Bake Bidearen «Orain presoak» deialdia izenpetu duten 102 auzapezen sustenguarekin egin da. 60 auzapezek parte hartu dute. Euskal Herrian bakea eskatu eta lortzeko inoiz izan ez den mobilizazio bat da hau. Bakea ez da alderdi politiko baten eddo bestearen pribilegioa, denen beharra du unibertsala da. Euskal Herri baketsu bat behar dugu orain eta etorkizuneko belaunaldientzat ere.»

Anaiz Funosas, Bake Bideako presidenteak eta Michel Berhocoirigoin, bakearen artisauak manifestazioaren eta Euskal Herriko gehiengo politiko sozialaren aldarrikapen nagusiak oroitarazi dituzte: Anaiz Funosas-ek «armagabetzearen ondotik eta Pariseko manifestazioaren ondotik, justizia ministerioarekin ireki eztabaida guneak aitzinamenduak ekarri ditu». «Hurbilketaren gaia oraindik hor da, DPS estatusarena, isolatuak diren presoena, emazteena, baldintzapeko askatasunena, batez ere 30 urteko kartzelaldira heltzen diren Txistor Haranburu, Jakes Esnal eta Jon Kepa Parotena… Ezin gara blokeo egoera horretan gelditu».

Michel Berhocoirigoin-ek segitu du : «Salbuespeneko neurriak kentzea, Eskubide bat baita lehenik ez da iritzi kontu bat, ezin da interes edo aukeren arabera moldatzen den eskubide bat izan.»

«Orain presoak» aipatzen ditugu, baina ez ditugu biktimak ahanzten: gatazkaren bihotzean dira, beraz gatazkaren konponbidearen bihotzean dira ere. Biktima guztiek dute ezagupenerako, egiaren ezagupenerako eta erreparaziorako eskubidea. Ez da hierarkiarik sufrimenduan, biktima guztiak gizaki berak gara. Presoen eskubideen errespetuaren alde mobilizatzea, ez da biktimei kalte egitea ».

Anaiz Funosas-ek segitu du: «Prozesuaren bukaera ez da ETAren bukaerarekin iritsi. Urrunago joan behar dugu: presoen gaiaren konponbidearen arloan, salbuespen neurri guztiekin bukatu behar da, justizia trantsizionalari esker, munduko beste gatazka guztietan egiten den bezala».

Azkenik, antolatzaileek mobilizazioan parte hartu duten guztiak eskertu dituzte. Mobilizazioak aniztasuna erakutsi du, hori da mugimenduaren indarra. «Denen artean, prozesuaren motorra osatzen dugu!»

Bukaera Joxean Artzeren «Txoriak txori» kantuarekin egin da, jende guztiak bereganatu duen kantua, emozio momentu azkarra sortuz.

 

Klika irudian Argia-ko artikulu osoa ikusteko : https://www.argia.eus/albistea/euskal-presoen-eskubideak-defendatzeko-aldarri-egin-dute-milaka-lagunek-bilbon-eta-baionan
Klika irudian Argia-ko artikulu osoa ikusteko : https://www.argia.eus/albistea/euskal-presoen-eskubideak-defendatzeko-aldarri-egin-dute-milaka-lagunek-bilbon-eta-baionan

Hona hautetsien deialdi definitiboa. Euskal Herriko 270 hautetsiek manifestaldira dei egiten dute. Hauetan 102 auzapez dira Ipar Euskal Herriko auzapezen %65-a eta Herri Elkargoko zuzendaritzako 20 hautetsi ( 25 hautetsi dira zuzendaritzan).

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).