BIDEOA
Mende erdia bete da Enbata legez kanpo ezarri zutenetik. Frantziako gobernuak ETA erakunde armatuarekin zuen balizko lotura ezarri zuen estakuru bezala. Horren ondorioz,Ipar Euskal Herriko lehen mugimendu abertzalearen azken kideak HAS Herriko Alderdi Sozialistara iragan ziren, nahiz eta Enbata aldizkaria argitaratzen segitu zuten. Nolanahi ere, ordurako gainbeheran zen mugimendua; izan ere, belaunaldi berriek «epelkeria» leporatzen zioten Enbatari. Gazte horietako batzuk, erraterako, Iparretarrak talde armatua sortu zuten 1973an, Enbata disolbatu baino urte bat lehenago. Jean-Louis DAVANT-ekin elkarrizketa Euskal Irratietan.