46 Herriko Etxe Iparraldearen metamorfosi ekologikoaren alde engaiatuak

ItunaUNe
Klika irudian xehetasunen ikusteko.

 

46 Herriko Etxe (Ipar Euskal Herriko biztanlegoaren %62a ordezkatzen dutenak) kudeatuak izanen dira Bizi! elkarteak proposatu duen “Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren Ituna” izenpetu duen Herriko Etxeko gehiengo batetaz.

Mugikortasun eztiak, energia berriztagarriak, laborantza eta elikadura biologiko eta tokikoak, energiaren menperatzea, hondakinen murriztea, euskoaren garapena eta Klima Planaren deklinatzea, Itun horrek aitzinean ematen dituen ekintza arlo saihets ezinak dira.

46 Herriko Etxe horiek, 3 probintzietan eta 9 lurralde eremuetan kokatzen dira:

Aiherra:  Arño Gastambide  zerrenda, Aiziritze: Chantal Erguy zerrenda Aldude: Martin Suquilbide zerrenda, Anauze:  André Changala  zerrenda, Arrosa:  Beñat Arrabit zerrenda,  Azkaine:  Jean-Louis Fournier zerrenda,  Azkarate:  Philippe Etchenique  zerrenda, Baigorri:  Jean-Michel Coscarat zerrenda,  Baiona:  Jean-René Etchegaray  zerrenda,  Banka:  Michel Oçafrain zerrenda, Behaskane:  Gabriel Belleau zerrenda, Biarritz:  Maider Arosteguy  zerrenda, Bidarte :  Emmanuel Alzuri  zerrenda, Biriatu :  Solange Demarcq Eguiguren zerrenda, Donapaleu:  Charles Massondo zerrenda, Donazaharre :  Pierre Eyherabide zerrenda, Donibane Garazi:  Laurent Inchauspé zerrenda,  Eiheralarre:  Erramun Minondo zerrenda,  Ezpeleta:  Jean-Marie Iputcha  zerrenda, Ezterenzubi:  Jean-Louis Poydessus zerrenda,  Gabadi:  Jean-Louis Prébendé zerrenda, Gamarte:  Jean-Michel Bicain zerrenda, Hazparne:  Isabelle Pargade zerrenda, Hendaia:  Kotte Ecenarro zerrenda, Hiriburu:  Alain Iriart zerrenda,  Irulegi:  Joseph Mocho zerrenda, Itsasu:  Mikel Hiribarren zerrenda,  Izura:  Daniel Olçomendy zerrenda,  Jatsu:  Marc Labèguerie zerrenda, Kanbo:  Christian Devèze zerrenda, Lehuntze:  David Hugla zerrenda,  Liginaga-Astüe:  Ruben Gomez zerrenda, Makea:  Alain Dubois zerrenda, Maule:  Louis Labadot zerrenda, Milafranga:  Marc Saint-Esteven zerenda. Mugerre:  Roland Hirigoyen zerrenda, Muskildi :  Josette Boscq zerrenda, Pagola:  Pierre Etcheber zerrenda, Sara:  Battitt Laborde zerrenda, Senpere:  Dominique Idiart zerrenda,  Urepele:  Xole Aire zerrenda,  Urketa:  Raymond Darricarrère zerrenda, Urruña:  Philippe Aramendi zerrenda,  Uztaritze:  Bruno Carrère zerrenda,  Zaro:  Robert Garicoitz zerrenda, Ziburu:  Eneko Aldana-Douat  zerrenda,  

Urte honetarik beretik goiti, eta agintaldi osoan, Bizik segurtatuko du hartuak izanen diren orientazioek errespetatzen dutela emana izan den hitza eta etortzekoak diren nahasmenduen aitzinean, lurralde jasangarri eta solidario baten segurtatzeko beharrezkoa den metamorfosi ekologikoan kokatzen direla. Nahi duten Herriko Etxeei proposatua izanen zaie formakuntza batzuren ukaiteko parada Itunaren 7 engaiamenduen gauzatzean, Herriko Etxe mailan eta Euskal Hirigune Elkargo mailan, lagunduak izan daitezen.

Lurralde erresilienteagoen ukaiteko garrantziaz kontzientzia hartzea ahalbidetu duen osasun krisiaren ondorioz, bai eta hainbat zerrendek egin oharren ondorioz, Bizik proposatuko die Ituna oraino izenpetu ez duten Herriko Etxe talde guziei haiek ere engaia daitezen metamorfosi ekologikoaren alde eta engaiatuak diren 46 Herriko Etxeek daramaten dinamikari junta daitezen. Elkarteak jarraituko du berezikiago Ituna izenpetu gabe egonen diren Herriko Etxeeen ardura, txartzen eta zalutzen ari den nahasmendu klimatikoaren arloan, azpimarratzen.

Hitza Hitz Batzordeak, Ituna izenpetu ondoren Herriko Etxeetan gehiengoa lortu duten zerrendek, Herriko Etxe eta Hirigune Elkargo mailako engaiamenduak gauzatzen dituztela  segurtatzearen ardura duen batzordeak, lanean segituko du datozen asteetan eta handitzeko xedea du. Interesa duten pertsonek oraindanik taldea indartzen ahal dute mezuel bat igorriz ondoko helbidera: [email protected].

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

4 thoughts on “46 Herriko Etxe Iparraldearen metamorfosi ekologikoaren alde engaiatuak

  1. Aucune rétrospectives 6 ans plus tard, ce pacte ne vaut rien

    1. Kasu Jon Xaxi, zure iruzkinen sinesgarritasun maila berriz ere ttipitzen duzu:

      1/ Azken aldietan zure iruzkinekin hain kartsuki (kasik itsutuki) defendatu duzun hautagaiak ere izenpetu du zuk orain hola gutiesten duzun Ituna (https://bizimugi.eu/eu/ipar-euskal-herriaren-metamorfosi-ekologikoaren-ituna-izenpetu-duten-80-zerrendak)…

      2/ Hara zer egina izan den 2014-2020 tartean (https://bizimugi.eu/eu/klima-energia-arloan-2014an-hartu-engaiamenduen-gauzatzeari-buruzko-bilana) engaiamendu gauzatzeen jarraitzeko… Ondorioz, artikuluan aipatzen diren xedeak 2020-2026 tarteko jarraipenari buruz, bihotz-pizgarriak bezala kontsideratuak izaiten ahal dira.

      1. Ados barkatu, bilan hori ez nuen ezaguna.
        Ongi litzateke bere inguruan komunikazio on baten egitea. Itunaren afitxak iparralde osoan ikusi dira baina bilana ez da ezagutua

        1. Berriz, deus ez egin duten auzapezek gutuna berriz izenpedu dute. Hunek erakusten izenpedurak ez duela deus kostatzen

Comments are closed.