2020 = 50/50
ADIERAZPENA
IPAR EUSKAL HERRIKO BIZITZA PUBLIKOAN
EMAZTE ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNAREN ALDE
Euskal Hirigune Elkargoak, Tokiko bizitzan emazte eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko europar gutuna 2018an sinatu zuelarik eta 2019ko ekainean Ekintza Plana ezarriz, mezu garrantzitsua igorri dio horren zain zen gizarte zibilari.
Herri hauteskundeak direla eta gizarte zibilaren eragileek ekintza zehatzak egin ditzaten eskatzen diete hautetsiei, hala lehen bozkaldiaren aitzinean nola bigarren edota hirugarren bozkaldietan!
- Legeak parekotasunaz jokatzera behartzen du 1000 biztanletik gorako herrietan. Ez du, halere, beste herrietan, zeinahi neurritakoak izanik ere, parekotasuna ezartzea debekatzen.
Halatan, bada, lehen bozkaldian % 100ean parekotasunaz jokatzera ausart gaitezen! - Parekotasuna muturreraino eraman dezagun! Genero bakarreko ordezkaritzak alde batera utz ditzagun! Zergatik ez lanen auzapezorde emazte bat, ekonomia auzapezorde emazte bat, finantzen auzapezorde emazte bat edota haur txikien auzapezorde gizonezkoa, edo hezkuntza auzapezorde gizonezkoa edo gizarte gaien auzapez gizonezkoa!
Emazteak eta gizonak pareko kopurutan tokiko bizitza politikoaren erantzukizunaren aitzinean! - Hauteskundeen 3. bozkaldia Euskal Hirigune Elkargoaren Elkargo Kontseilurako 233 hautetsiak izendatzea izanen da. Herri bakoitzak emazte bat hauta dezake ordezkari. 158 herriek hautu hori eginez gero, parekotasuna argixko izanen da Euskal Elkargoaren Elkargo Kontseiluan, Kontseilu Iraunkorrean eta Batzorde Eragilean.
Euskal Elkargorako 117 emazte hautatzea: egin liteke !Baionan bildurik, urtarrilaren 16 honetan, Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak proposaturik, gizarte zibilaren 100 herritarrek herri eta herriarteko hauteskundeak Ipar Euskal Herrian berdintasuna izatearen aldeko aukera bilaka ditzaten gonbidatzen dituzte lurraldeko hautetsiak.
Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseilua