Abertzale izaitea gaur

Badirudi batzuk lasaiago gelditzen direla gai hau subjetibitatearen munduan gelditzen bada. Nere ustez objetibizatzen saiatu beharko genuke, aurrera egin nahi dugunok behintzat. Horretarako hiru idei azpimarratu nahiko nituzke.

Estatuen mundu honetan estaturik ez izaitea
Lehenik, bitxia iruditzen zait Euskal Herria aberrikoak ez direnek gure abertzaletasunarekin dituzten zalantzak eta buruhausteak. Beste hainbat gauzatan bezala, euskaldunak gai honetan ez gara desberdinak; edo beste era batera esanda, munduko beste guztiak bezalakoak gara (frantziar abertzaleak, québec-etar abertzaleak, portugaldar abertzaleak, suomitar abertzaleak…). Eta nik dakidala, sortutako zalantzek bi ezaugarri dituzte: estaturik ez daukaten herrien abertzaletasunarekin lotuta daude, eta bestalde, estatua duten abertzaleei sortzen zaizkie bakarrik. Beraz, gure berezitasuna ez dago abertzaletasunarekin lotuta, baizik eta estatuen mundu honetan, estaturik ez izatearekin.

Zentzu honetan, estatu bat izateak ematen dituen aukerak ez edukitzea gabezi handia da herri batentzat, eta bereziki, Euskal Herriaren kasuan bezela, Frantzia eta Espainian egonda: herria banatuta daukagu eta estatu horiek ez dute gure herri izaera onartzen; hau da, gure aldarrikapenaren aurkako estrategia dute urte luzeetan garatua.

Herri gisa bizi ahal izaiteko aldarrikapena
Ondorioz, euskal abertzaleen ezaugarri garrantzitsu bat aldarrikapena da; herri gisa bizi ahal izateko aldarrikapena. Horretan beraz desberdinak gara eta beste ondorio bikoitza du honek: aldarrikapenak militantzia eskatzen du; ahalegin bat. Eta era berean, militantzi honek “kontra-militantzia” dakar. Emaitza soziologikoa ondo ezaguna dugu gure Euskal Herrian.

Dena esateko, gaur egun bizi degun krisiak, hain sakona denak, azken finean demokrazia bera auzitan jarri duenak, agerian utzi du gero eta amankomuneko puntu gehiago dituztela gurekin estatu batzuen herritarrek. Laburbilduz: erabakitzeko eskubiderik ez.

Krisiak sistema bera berpentsatzea behartzen du
Bigarrenez, abertzaleok aurrean daukagun aukerataz hitzegin behar dela uste dut. Krisia paregabekoa da; sistema bera berpentsatu beharra dago. Egia da honen aurrean abertzaleen artean ikuspegi oso desberdinak daudela, baina horrelako egoera bat aldaketetarako aproposa izan daiteke. Beraz edukietaz hitz egin behar da: zeintzuk dira partekatutako helburuak? Zeintzuk dira lan esparruak? Zer estrategia konpartitu dezakegu abertzaleok? Horren ondorioz, zeintzuk dira lehia elektoraletik kanpo utziko diren elementuak?

Hau da abertzaleok dugun erronka: estrategi orokor bat eztabaidatzen hastea, esparruz esparru bere aktore propioek erabakiko dutena. Beraz hemen abertzaleon beste ezaugarri bat: estrategi orokor baten koherentzian lan ildoak finkatu eta garatu. Hona iritsita funtsezkoa iruditzen zait esparruz esparruko dinamikak irekiak izatea; gero eta ez abertzale gehiagok parte hartu hauetan eta gero eta urrutiago iritsiko gara. “Ez abertzalea” ez du abertzaleen estrategiaren aurkakoa esan nahi. Eta nahi eta nahi ez horretaz baliatu behar dugu.

Estrategi orokor baten faltan, esparruz esparruko emaitzak
Estrategi orokor baten faltan gaudelarik, eskerrak esparruz esparru gauza asko egin daitekela eta egiten dela, oso emaitza garrantzitsuak lortuz: euskararen arloan, kulturgintzaren arloan, sindikalgintzan, alternatiben sorreran, instituzionalizazio bidean… jendearen eguneroko bizitzan garrantzia duten hainbat eremutan.

Bi adibide aipatuko ditut. Bat, ezagutzen dudan azken garaipena delako: interneteko eremuan, euskaldunok badugu gure “.eus” ekainaren 14ean onartuta, militante talde batek egindako bost urteko lana eta gero. Eta bestea, garaipenetik urrun egon arren, abertzaleok noraino iritsi gaitezkeen erakusten duelako: Iparralderako Lurralde Kolektibitatea. Aldarrikapenaren atzean lortutako babes maila pentsaezina zen orain dela gutxi (eta Iparraldetik kanpo nekez imagina dezakegu…). Abertzaleontzat hil ala bizikoa den gai honetan, abertzaleak ez direnen interesa lortu da, txalotu beharreko lan paregabea eginda.

Konfrontazio demokratikoa
Eta azkenik, garrantzitsua iruditzen zait konfrontaziotaz hitzegitea. Konfrontazio demokratikoa; eredu baten aurrean, beste eredu bat konfrontatzen duena. Eta bizi degun egoeraren aurrean, abertzalea izateak konfrontatzea eskatzen duela uste dut. Inteligentziaz noski, eta lehenago esandakoa kontuan hartuz (gero eta jende gehiago lortu behar degula martxan jarritako dinamiketan parte hartzeko), eta desberdinen artean finkatutako estrategi irabazle batean oinarrituz.

Jakina da Frantzia eta Espainaren aurrean Euskal Herrirako nahi dugun proiektua konfrontatzeak baduela bere “faktura”; baina jakin badakigu baita, hori egin ezean gure herrirako erabakiak gaur egun hartzen diren toki berean hartuko direla.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).