175 000 herritar erabakirako bidea indartzen

GED1Gure Esku Dagok Donostia, Bilbo eta Gasteiz arteko 201,9 km-ko jende katea 175.000 pertsonarekin osatu du igande honetan, ekainaren 9an, erabakitzeko eskubidearen alde mobilizazio berri bat kausituz. 12:30ean Jone Amonarriz eta Angel Oiarbide Gure Esku Dago-ko ordezkariek, Gasteizeko legebiltzarraren aitzinean hitza hartu dute. “Bizikidetzaren, burujabetzaren eta erabakiaren aro berria” azpimarratuz. “Gizartean aldaketak eragiteko dugun indarraz jabetzen ari gara herritarrok. Azken hilabeteotan bereziki, milaka herritar atera gara kalera aldarri desberdinekin behetik gora antolatutako herri mugimenduek deituta. Behin eta berriro, herri bezala dugun gaitasun kolektiboa erakusten ari gara kalean. Eta behin eta berriro, aldarri horien guztien muinean erabakimenaren auzia dagoela agerian gelditzen ari da”. Gure Esku Dagok, herri honetako eragile sozial, politiko eta kulturalekin eta erakundeekin batera erabakirako bidea egin nahi duela azpimarratu du… uste baitu estatus politikoaz erabakitzeko eskubidea gauzatzeko formula denen artean, adostasun zabalak eraikiz, bilatu, eztabaidatu, eta adostu behar dela, modu librean eta demokratikoan. 

Milaka lagunek eman diote eskua eta zapia elkarri erabakitzeko eskubidearen alde. 12:00etan zapiak edo eskuak lagun, Donostia eta Gasteiz lotu ditu Gure Esku Dagok antolatu giza-kateak. 5.000 bolondres inguru,  1.000 autobus, Europako 100 telebista eta 175.000 lagun bildu direlarik 201,9km-etan zehar.

GED2

Gure Esku Dago-ren bozeramaileek, Jone Amonarrizek eta Anjel Oiarbidek irakurri dute 202 km-ko jende kate arrakastatsuaren bukaeran, ekainaren 10ean, ekitaldi bukaerako manifestua.

“Ziklo berri baten hasiera irudikatzen ari gara gaur Euskal Herrian. Bizikidetzaren, burujabetzaren eta erabakiaren aro berria. Gaur milaka eta milaka herritarrok inoiz baino argiago erakutsi dugu elkarrekin, herri honen etorkizun politikoa erabaki nahi dugula. Erabakitzeko beharra daukagula. Eta milaka arrazoi ditugula, maila pertsonalean zein kolektiboan gure bizitzetan zuzenean eragiten digutenak, gure etorkizunaz hitza hartu nahi izateko. Horregatik, ez gara soilik mobilizatu erabakitzeko eskubidearen alde. Demokraziaren, oinarrizko eskubideen eta eskubide zibil eta politikoen defentsan ere eman diogu eskua elkarri. Eta amesten dugun etorkizunari begira jarri gara, gaurtik bertatik eraikitzeko.

Giza katean eskuz esku batu ditugu herritarron erabakitzeko arrazoiak, eta Eusko Legebiltzarraren atarira ekarri dugu Herritarron Ituna. Gaur honaino ekarri dugu, baina bide luzeagoa egiteko asmotan, laster Nafarroako Parlamentura bertaratzea espero baitugu. Hilabeteetan herriz herri egindako lanketa parte-hartzaile eta zabalaren emaitza da erabakitzeko 2019 arrazoien bilduma hau; 2019. urtean erabakitzeko eskubidea gauzatu dadin urrats erabakigarriak emango diren itxaropen eta ilusioar en isla. Gizartean aldaketak eragiteko dugun indarraz jabetzen ari gara herritarrok. Azken hilabeteotan bereziki, milaka herritar atera gara kalera aldarri desberdinekin behetik gora antolatutako herri mugimenduek deituta. Behin eta berriro, herri bezala dugun gaitasun kolektiboa erakusten ari gara kalean. Eta behin eta berriro, aldarri horien guztien muinean erabakimenaren auzia dagoela agerian gelditzen ari da. Bertan, Euskal Herrian, erabakitzeko beharrak elkartzen gaitu. Horregatik, aldarri horien guztien topaleku izaten ari da gaurko giza katea.

Urte hauetan behin eta berriro erakutsi dugu elkarlanaren bideak aurrerapausoak ematea ahalbidetzen duela eta ziur gaude orain arteko ibilbidearen jarraipena dela erabakira eramango gaituena. Estatus politikoaren inguruko gogoeta abiatuta dago gure lurraldeetan, tokian tokiko berezitasunekin. Esparru ezberdinetatik lan handia egiten ari da norabidea horretan. Ahalegina areagotzeko unea da, elkarlanaren bidetik, aurreiritzirik gabe eta elkarbizitzan sakonduz. Horregatik, elkarlan esparruak zabaldu eta sakontzeari ekingo dio Gure Esku Dagok, herri honetako eragile sozial, politiko eta kulturalekin eta gure erakundeekin batera egin nahi dugulako erabakirako bidea. Uste baitugu estatus politikoaz erabakitzeko eskubidea gauzatzeko formula denon artean, adostasun zabalak eraikiz, bilatu, eztabaidatu, eta adostu behar dugula, modu librean eta demokratikoan. Erabakitzeko eskubidearen aldeko sare iraunkorra sustatuko dugu, eragile bakoitzak bere ekarpena egin dezan erabakiaren bidean. Lurralde ezberdinak aintzat hartuz, Euskal Herrian, etorkizunaz erabakitzera eramango gaituen Herri Itunera jauzi egiteko.

Erabakitzeko eskubidearen egikaritzea giltza izango da hurrengo aroan. Epe luzerako bizikidetza bermatzeko gako garrantzitsua delako, eta herritarron borondate demokratikoa oinarri eta muga bakarra izanik, egitasmo demokratiko guztiak maila berean gauzatzeko aukera eskaintzen duelako, bazterketarik gabe. Herritarroi hitza ematea besterik ez dugu nahi. Demokrazian sakonduz, burujabe erabakitzeko. Horixe da erronka bikoitza: gure lurraldeetan esparru demokratiko sendo bat eraikitzea eta, aldi berean, burujabe erabaki ahal izateko baldintzak sortzea . Gaur jauzi handi bat egin dugu. Erakutsi dugu gero eta gehiago garela herri burujabe bat nahi dugun herritar ahaldunduak. Gaur ilusioa eta irribarrea eskuz esku barreiatu ditugu, lau haizetara, euskal komunitate osora. Eta argi utzi dugu herri hau ez dagoela prest atzera egiteko bere helburu eta asmoetan. Herritarrok lanean jarraituko dugu, determinazio osoz, nahi dugun etorkizuna erabaki arte . Jende zoriontsua, herri libre batean bizi arte . Ez diogu beldurrik askatasunari. Bidean gara. Erabakiko dugu. Gure esku dago.”

Erabakitzeko eskubidearen alde Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotzen dituen giza kate erraldoiaren zuzeneko irudiak.

Informazio gehiago : https://twitter.com/GureEskuDago edo https://twitter.com/GureEskuDago

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).