1,7 milioi ahots ozen Duplomb legearen kontra!

Biharko Lurraren Elkarteak parte hartzen duen Civam sareko Iritzia

1,7 milio ahots ozen entzun dira Duplomb legearen kontra: oihu horren muinean osasuna, ekologia, demokrazia eta janari beregaintasuna dira.   Ez da laborantzaren “kontra” doan mugimendua. Alderantziz, haren defentsarik handiena da. Hamar egun barne, milioi hiritarrez goitik Duplomb legearen kontrako petizioa izenpetu dute Frantzian; demokrazia parlamentario horren historian aurrrekaririk ez duen dinamika da. Mezua ezin argiagoa da: lege horrek ez die laborari munduko menturei erantzuten, ez eta ere gizartearen beharrei. Zaharkitua den laborantza eredu bat indartzen du, ekosistemak funditzen ditu eta desberdinatsunak emendatzen ditu.

Civam sareko laborariok hilabeteetan erraten duguna indartzen du petizio horren arrakasta harrigarriak: Duplomb legeak nehondik ere ez dio ihardesten laborantzako krisi iraunkorrari. Alderantziz, ez ditu krisi horren kausak sakontzen baizik.

Eztabaidarik ez zuten nahi, herritarrek ekarri diete

Oroit, joan den maiatzean eztabaida parlamentarioa errebesaldi batez baztertu zutela, aitzin ukatze mozio bat dela medio. Legearen funtsaz ez da beraz elkarrizketarik izan, alta testuak laborantzarentzat funtsezko ondorioak badituelarik, baita gure osasunarentzat, eta ingurumenarentzat ere.

Petizioari esker, azkenean, eztabaida publikoa gertatzen ahalko da Frantziako asamblea nazionalean. Baina, 1,7 milioi hiritarrek, eta haiekin dozena milaka laborarik bidali keinuaren heinekoa izan bedi. Funtsezko hiru eskaera agertu dira mobilizazio horretarik:
1. Duplomb legea berehala ezeztatzea.
2. Haren onartzea ahalbidetu duen prozesu demokratiko okerra zuzentzea.
3. Laborantzako, osasun arloko, trantsizio ekologikoko eta zuzenbideko eragileekin zinezko elkarrizketa bat abiatzea.

Gutiengo baten probetxuko legea, denen interesaren kontra

Duplomb legeak sintetsarazi nahi du laborarien “libratzeko” egina dela. Bizkitartean, eredu produktibista baten zepoan harturik den gutiengo baten interesen alde ari da. Hazkuntza handienen %3 baizik ez dituzte hunkitzen neurri horiek, laborarien eta herritarren osasuna zaintzeko hesiak kordoka ezarriz. Ez, testu horrek laborariak ez ditu “libratuko”. Gutiengoa den eredu suntsitzaile baten pribilegioak iraunaraztea du xede; eredu horrek dituen osasun, gizarte eta ekologia mailako ondorioak jakinak direlarik. Lege horrek etxaldeak ez ditu arintzen, estekatzenago baizik. Ez du gure janaria segurtatzen, ez eta ere etorkizuna antolatzen, arriskuan ematen du.

Beste gisako laborantza egin daiteke, eta jada hor dugu

Beste moldeak badira beren eraginkortasuna egunero erakusten dutenak. Frantzia osoan badira laborariak autonomia, elkarlana, landatu bioaniztasunaren alde egiten dutenak: landa aniztasun-hazkuntzan, begiratze laborantzan, hazkurri sail birtokiratuetan,…

Civam sarea agroekologia horretan tokian tokiko eragilea da, eta dinamika horiek sustatzen ditu. Halako etxaldeak badira, bizi dira, hazkurriak ekoizten dituzte eta jendea elikatzen dute. Bai, baina eredu horiek ez dira garatzen ahalko politika publiko ausart eta koherenterik gabe.

Duplomb legearen kontrako petizioak etorkziun egarri bat agerian eman du, demokrazia eta trantsizio egarri bat. Lurrari, baserrialdeei eta jatekoa ekoizten diguten jendeen alderako atxikimendu bat.

Petizio horrek erakusten du azkarki eta sekulan bezala laborantza eta elikadura gaiei buruz hein handiko gizarte mugimendu bat badela. Laborantza eta baserrialdeak bizirik atxikitzeko ozen altxatu diren 1,7 milioi ahots dira!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude