120 pertsona Veunac-en balentrien estreinan

Michel Veunac: Biarritzeko auzapeza eta Garraio publikoen sindikatu mistoko lehendakari ohia: https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2020/02/Tract-Fin3.pdf
Michel Veunac: Biarritzeko auzapeza eta Garraio publikoen sindikatu mistoko lehendakari ohia
https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2020/02/Tract-Fin3.pdf
Larunbatean, otsailaren 8an goizeko 11:00etan, 120 pertsonek parte hartu dute Bizi!k antolatu duen «autobusendako berezitua den munduko biderik ttipiena »ren estreinan Biarritzen, Europako biribilgunean. Guiness World Records–eko ordezkaria den Xan Pionaziria Jaunak balioetsi ondoren, Ingurumenaren Grenelle-eko Kattalin Berdeberdiak zorionak eman dizkio Biarritzeko Auzapezari egin duen ezin sinetsizko trikun-trakunarentzat. Alabainan, Ingurumenaren Grenelle-ari saldu ondoren proiektu anbiziotsu bat Biarritzeko hirian autobusendako berezitua den bide batekin, eta horrela usaian ez bezalako diru laguntza inportantea lortuz Trambus proiektuarentzat, Michel Veunac Jaunak lortu du azken honen aurrekontuarekin, autoendako bakarrik diren hainbat bide osoki arraberritzen. Ez da autobusendako berezitua den bide bakar bat eraikia izan Europako biribilgunetik kanpo: zer balentria!
Hainbat hiritan, bihurgune argi bat hartua izan da mugikortasun eztiei toki gehiago eskaintzeko eta horren bidez berotegi efektuko gasen isurketen ttipitzeko. Egunez egun, dena autoari eskaintzen dion garaiak eremuak galtzen ditu. Baina, Michel Veunac-ek ez du hori hola ikusten. Europako biribilgunean egin duen hitz hartzean, hitzeman du bere datorren agintaldian, segituko duela errekor berri batzu gainditzen, erridikuluaren arloan: bizikleta bide baten sortzea 3,57m-koa, 2 post-it-etan aurkezten ahalko den bizikletaren aldeko plan bat, autokidetzarako aparkaleku bat, toki batekoa, etab.
Gaur, sekulan baino gehiago, hautetsien beharra badugu. Ez bakarrik, nahasmendu klimatikoaren gelditzeko engaiatzen direnen beharra, baizik eta bereziki, beren engaiamenduak gauzatzen dituzten, eta, trantsizioarentzat diren diruak behar bezala erabiltzen dituzten hautetsien beharra. Bizik gomitatzen ditu zerrendak engaiatzerat bide horretan, Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren aldeko Ituna izenpetuz. Itun horrek 7 neurri aurkezten ditu, haietarik batek tokialdatze jasangarria hunkitzen duelarik. Bozkatu aitzin, herritarrek egiaztatzen ahal dute ea zerrenda Itunarekin engaiatu denez. Zeren aurten, inoiz baino gehiago, ekologia ezin da detaile bat izan Herriko Etxeetako programentzat.
Itun honen zabaltzeko Martxa handi bat antolatua da, martxoaren 2tik, 7ra, astelehenetik larunbatera, Ipar Euskal Herrian zehar. Mauletik, Baionara, Martxa hau Biarritzen pasatuko da ostiralean, martxoaren 6an, bertan garraioen eta mugikortasunaren gaiak aipatuak izanen direlarik. Egun hortan, Trambusaren ibilbidean ibiliko dira parte hartzaileak, argi uzteko Ingurumenaren Grenelle-eko eskaintza deialdian zer aintzin ikusia zen. Topaketa finkatua da ostiralean, martxoaren 6an, 18:00etan, Aguiléra aitzinean, denak elkarrekin ibiltzeko eta datozen hautetsiei ulertarazteko engaiamendu zehatz bat itxoina dela haien partez.
Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).